Gizarte Handia
Gizarte Handia (ingelesez: Great Society) Ameriketako Estatu Batuetako presidente Lyndon B. Johnson-ek 1964-1965ean hartutako barne programak izan ziren. Presidentearen helburu adieraziak ziren pobrezia eta arrazismoa ezabatzea. Michigan Unibertsitateko ikasleei adierazi zien programaren oinarriak 1964ko maiatzaren 22an.
Gizarte Handia hitzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Lyndon B. Johnson-en hitzaldia | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Guztien oparotasunean eta askatasunean oinarritzen da Gizarte Handia; pobrezia eta arrazakeria desagertzea eskatzen du; erabatekoa izan behar da hori guztia lortzeko gure konpromisoa, eta hasi baino ez gara egin. Gizarte Handiaren esparruan, ume guztiek aurkituko dituzte beren burua aberasteko eta talentuak hobetzeko ezagutzak. Esparru horretan, eraikitzeko eta gogoetan aritzeko aukeratzat hartzen da aisia; ez aspertu egonezinak sorraraziko dituen iturri beldurgarritzat. Esparru horretan, hiriak ez dira izango oinarrizko premiak asetzeko eta merkataritzaren eskakizunei erantzuteko soilik; edertasuna ere hor bilatuko da eta elkartzeko egarria hor aseko da. Naturarekiko harremana berritu ahal izango du gizakiak esparru horretan; omenaldia egingo zaio kreazioari bere izaeragatik eta gizakia ulertzen laguntzeagatik. Esparru horretan, beren helburuen kalitatea lehenetsiko dute gizakiek, dituzten ondasunen kantitatearen gainetik. |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..