Edukira joan

Gozopil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gozopil azal» orritik birbideratua)
Etxeko bixkotxa kremaz betea.

Gozopila, baita pastela (Heg.) edo pastiza (Ipar.) ere, barruan gai gozoren bat duen ore azukreduna da, labean errea. Hedaduraz, haragi, arrain, eta abarrez egindakoa ere izan daiteke.

Tartak, gozogintzako prestaketa klasikoak dira. Ospakizun berezietarako gordetzen dira. Prestaketa desberdinen geruzekin osatzen da, eta jeneralean, kanpotik estalki bat edo edertzeko elementuak izaten ditu. Bizkotxoa, galleta edo hostorea izan dezake oinarri, nahiz eta bizkotxoarena den klasikoena.

Bizkotxo gozopilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkotxo tarta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkotxo, gorringo eta txokolate tarta

Ohikoena bizkotxo arin bat prestatzea izaten da. Bizkotxo hau jarabe edo almibar zaporetsu batekin busti beharra dago; bestela, lehorra geratuko da. Tartean krema, mousse edo betegai gozo bat jarriko da. Horrelakoak, geruza bat, bi, edo hiru egitea badago, betegai berdin edo desberdinekin. Kanpotik estalki batekin amaituta edo zuzenean kremarekin. Jeneralean, edertuta bukatzen da, pastelgintzako mahukarekin irudiak eginez eta edertzeko elementuak erabiliz, txokolate hautsa, txokolate txirbila, fruitu lehor txigortuak, glas azukrea.....

Bizkotxo oso arina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bustitzeko bizkotxoak edo opil txikiak egiteko erabiltzen da bereziki. Irin zati baten ordez arto irin findua erabil dezakegu. Komeni izaten da irinak nahastu aurretik galbahetik behatzea. Bizkotxo arinaren aldean duen desberdintasuna da kasu honetan gorringoa eta zuringoa bananduta harrotzen direla.

Bizkotxo arina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastelak egiteko erabiltzen diren bizkotxo oinarriak dira. Ez dute koiperik, eta beraz, pisu gutxikoak izaten dira. Arrautza, azukrea eta irina dira osagai nagusiak. Bizkotxoetako moldeetan eta labeko plaketan egos dezakegu. Irin zati baten ordez, arto irin findua erabil dezakegu.

Bizkotxo pisutsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkotxo mota honi koipe edo bestelako osagaiak, txokolatea, arbendolak, limoi eta laranja azal birrindua, intxaurrak, fruitu lehorrak,..... gehitzen zaizkie. Ez dira horrenbeste harrotzen; horregatik, legamia kimikoa ere gehitzen zaie.

Brownie bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenburuetako prestaketa bezala asko erabiltzen da. Bere zapore eta urtsutasunagatik. Bere berezitasunak dira txokolate urtua, hautsa eta zatikatua, azukre beltza eta zuria eta intxaurrak. Bere horretan, tartaren baten oinarri gisa, izozkien gehigarri, erabil liteke.

Frantxipan bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikotxo honek mazapana ematen du; oso bizkotxo pisutsua dugu.

Genoar bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkotxo honi gurin urtua gehitzen zaio, irina nahastu ondoren. Tartan oinarriak egiteko ere erabiltzen da.

Madalenak

Madalena bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gosaritako gehien erabiltzen diren bizkotxoak. Bizkotxo pisutsuak baina orea meheagoa da.

Sobao bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurin ugariko pastela da; bizkotxo txiki karratuak dira. Rona izan dezake.

Sacher bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate estalkiarekin egiten den errezeta dugu.

Sableaux bizkotxoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan bizkotxoari gurina gehitzeaz gain, almendra hauts egina ere gehitzen zaio. Arbendola hauts bihurtu, irinarekin eta legamia kimikoarekin nahasturik, bahetu egiten da. Ondoren, arrautza eta azukre harrotuarekin nahasteko. Amaieran gurin urtua gehituko diogu.

Gailleta gozopilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sagar tarta

Gailleta oinarri duten pastelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, bi piezako moldetan lehenik galleta ore gozoa zabalduko da. Ondoren kremaz beteko dugu, pastel krema, limoi krema, laranja krema, mousseak.... Jeneralean, gainetik pastelari izena ematen dion osagai nagusia joaten da: sagarra, kiwia, frutak, udareak, gazta krema. Euskal pastelaren kasuan galleta azpian eta gainean ere eramaten du.

Galleta orea batzuetan gordinik sartu behar da labera betegaiarekin, beste batzuetan aldiz, lehenik, egosi egin behar izaten da galleta, krema jarri aurretik; beste batzuetan, berriz, erdi egosi egiten da eta ondoren osagai nagusiarekin egosten da.

Pasta bigunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahukarekin edo koilare batekin zabaltzen diren oreak dira.

Katu mingaina pastak

Katu mingaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasta lehorrak dira, normalean, gorringo baino zuringo gehiago izaten dutelako.

Mahuka pastak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahukarekin zabaltzen den pasta dugu eta modu askotara erabili daitezke.

Arbendola oinarri duen orea da. Hoztu ondoren, oso hauskorra, eta horregatik, hoztu aurretik forma eman beharrekoa.

Tulipak

Habia forma duen pasta fina dugu. Beste prestaketa batzuetan oinarria izan daiteke, izozkiarena adibidez.

Zitrikoen gailletak

Zitriko pasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitrikoen zukua erabiliz, pasta hauek zapore oso berezia hartzen dute.

Pasta lehorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinarrizko pasta orea

Ore lehorrak eta gorputz handikoak izaten dira; arrabolarekin luzatu eta moztu daitezke.

Sableux pasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan pasta hau gazia erabil daiteke, bereziki tartaletak edo Quicheak egiteko, azken kasu horretan gozogintzarako azukrearekin onduta erabiltzen da. Testura trinkokoak eta hoztean gogorrak, arrabolarekin luzatzen dira. Te pastak edo pastelen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra.

Arbendola duen Sableux pasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testura trinkokoa eta hozterakoan gogorra geratzen da, arrabolarekin luzatu behar izaten da. Ohiko Sableux orearen berdina baina aldaketa bakarra arbendol hautsa gehitzen zaiola oreari. Erabilerak ere berdinak izango dira.

Testura trinkokoa eta hoztean gogorra geratzen den orea, arrabolarekin luzatu behar dena. Pastak, edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra. Espainian du oinarri eta gurina erabili beharrean txerri gantza erabiltzen da. Hala ere, gaur egun, gurina ere erabiltzen da errezeta hau egiteko.

Crumble pastak

Crumble pastak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasta oso lehor bat da bi behatzekin indar eginez gero erraz desegiten dena. Bere horretan te pasta moduan jaten da edo deseginda azkenburuko platerak edertzeko ere erabil daiteke. Errezeta honetan kontraste puntu bat emateko Maldon gatza ere erabiltzen da.

Olo gailetak

Oloaren malutak erabiliz gero, ore honi testura oso kurruskaria emango dio.

Hostore pastelak eta opilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hostore milorria

Hostorea oinarri hartuta egin daitezke gailleta moduan pastelak, berdin-berdin. Hala ere, hostorearekin egitekotan, pastela momentuan jan beharko da bestela azkar hezetu eta bigundu egingo da.

Hostorea luzatu eta azukreztatu egiten da. Jarraian, bi aldeetatik biltzen joaten da erdian elkartu arte. Estalki desberdinak jartzea badago.

Milorria

Hostore fin bilduari abaniko forma eman eta egosten da. Azukrea eman dezake eta estalkiak ere bai.

Hostore xafla egosiak dira, eta tartean krema desberdinak jar daitezke. Tarta oinarri moduan.


Frantziako sagar tarta ezagun bat dugu. Oinarrian hostorea izaten du.

Hostore oinarria duen pastel karratu luzea da.

Hostoreari tirak txirikordatu ondoren, lazo forma ematen zaio. Azukrea eman dezake edo ez.

Bolobanak edo "Vol-au-ventak"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betetzeko hostore opiltxoa dugu. Bi geruza hostore borobil moztu eta bigarrenari erdian pasta mozteko txikiagoarekin markatu egingo da. Jarri lehen geruza, labeko erretilu batean eta margotu alboak uraz edo arrautza irabiatuz. Jarri gainean bigarren borobila.

Tututxo beteak

Tututxoak edo kanutoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostorea zabaldu arrabolarekin, nahiko fin. Pasta mozteko gurpilarekin 2x20 zentimetro inguruko tirak moztuko ditugu. Tira hauek kanuto moldean bilduko ditugu, hau estaliz. Labera sartu eta 15 inguruz egosi. Bertatik atera eta epelean kontu handiarekin moldea kendu.

Esne opil gozoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipea duten opil edo ogi gozoak bezala defini genitzake. Koipeetan bereziki gurina erabiltzen da, baina txerri gantza ere erabiltzen da. Legamietan, freskoa erabiltzen da nahiz eta liofilizatua ere erabil daitekeen. Koipearen ondorioz hartzitu beharreko opil pisutsuak direnez, beti indar irina erabiltzen da; kasu batzuetan bakarrik nahasten zaio irin ahul pitin bat. Opil hauetako asko egosi ondoren, krema edo esne-gainarekin bete daitezke, baita estalkiren bat jarri ere. Indar irinarekin oratzen direnez, oratzeko garaian, irabiagailua abiadura azkarrean jarrita egiten da. Gogoratu gozogintzako ohiko opiletan hartzitzeko tenperatura 25º-27ºC bitartekoa izango dela eta, aldiz, hostorearekin nahasturikoetan 20º-22ºC.

Esne opil gozo motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinarrizko esne opil orea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko esne opil orea da, eta formaren arabera, hainbat opil desberdin prestatzeko erabiltzen da. Orea egindakoan, forma desberdinak eman eta egosiko dira. Esne opilak, bonbak, ondoren hostoretako esne opilak egiteko. Opil hauek ondoren, nahi izatera, esne-gainarekin edo kremarekin bete daitezke.

Hostore esne opil gozoa

Prestaketaren lehen zatia esne opil baten berbera da, baina hori bai beti tenperatura baxuetan, orea hartzitzen hasi gabe. Bigarren zatian, berriz, oreari gurina edo margarina txertatuko diogu hostoreari txertatzen zaion modu berean, eta luzatu ere modu berean egiten da. Ondoren forma desberdina emanez, eta hauek egosiz, opil ugari egin ditzakegu: croissantak, napolitanak, karakolak, edo trentzak egiteko erabiltzen da. Opil horiek ere, nahi izatera, betegaiekin eta estalkiarekin amaitu ditzakegu.

Ensaimada

Balear uharteetan jatorria duen errezeta eta prestaketa dugu. Gosari eta askaritan jateko ezaguna egin da.

Gurinaz gain, errezeta honek txerri gantza darama.


Fruituen sabarina

Beste oreek baino hidratazio txikiagoa dutenez, opil lehorragoak izaten dira. Hau bai ogi gozoa.

Oinarrizko osagaiak berdinak dira baina modu eta kantitate desberdinetan eta beste era batetara prestatua. Arrautza kantitate handiagoa du, eta honen zati handiena amaieran gehitzen zaio, banaka.

Oinarrizko osagaiak berdinak dira, baina desberdin prestatzen da. Edertzeko eta zaporea emateko fruitu azukredunak edo lehorrak erabiltzen dira.

Jatorrian errezeta honek betegairik ez badu ere, gaur egun esne-gain harrotuz eta kremaz betetzen dira asko.

Panettone opila

Jatorri italiarra duen ogi gozo eta oso harrotu bezala defini dezakegu. Pasak, fruitu azukreztatuak edo likoreak izan ditzake nahastuta.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]