Enpresa txiki eta ertain
Enpresa txiki eta ertainak (edo ETEak) tamainaz mugatuta sailkatzen diren enpresak dira. Europar Batasunean 250 langile baina gutxiagoko enpresak hartzen dira aintzat. Izan ere, 2005etik hona salneurria eta produktibitatea ere hartzen dira kontuan. [1]
Halaber, hiru azpikategorietan sailkatzen dira. 10 langile baino gutxiagokoak mikroenpresak dira, 50 langile baino gutxiagokoak enpresa txikiak, eta 250 baino gutxiagokoak, ertainak. [2]
Amerikako Estatu Batuetan beste muga batzuk erabiltzen dira; 500 langile baino gutxiagokoak ertainak dira, 250 langile baino gutxiagokoak txikiak eta 10 langile baino gutxiagokoak, hauek bai, mikroenpresak.
ETEak oso arruntak dira, munduko enpresen %99 osatzen dute, eta munduko Barne Produktu Gordinaren %40-50.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Europar Komisioa. Recommendation 2003/361/EC: SME Definition. (Noiz kontsultatua: 2010-10-26).
- ↑ Espainiako Gobernua. ETEen definizioa. (Noiz kontsultatua: 2010-10-26).[Betiko hautsitako esteka]