Tenojoki
Tenojoki edo Tanaelva Finlandieraz eta Norvegieraz (Iparraldeko Samieraz: Deatnu), Finlandia eta Norvegiako ibai garrantzitsu eta luze bat da. Ibilaldi gorabeheratsua egin eta bi herrialdeetatik pasatu ostean, Ozeano Artikoan itsasoratzen da. Utsjoki udalerria Finlandian eta Karasjok eta Tana udalerri norvegiarrak bixitatzen ditu eta azken herrialdeko hirugarren ibai luzeena da.
Ibaia, bere izokin ugariagatik da ezaguna mundu mailan, munduko izokin pisutsuena ur hauetan arrantzatua izan zelako 1929. urtean batik-bat. Gainera, bi herrialdeen arteko muga marrakatzen du eta bere delta, Ozeano Artikoan, Europako birjinena da. Ibaia zeharkatzen duen zubirik ezagunena, "Tana zubi" internazionala da, 1948. urtean eraikia, eta Tana eta Utsjoki udalerrian batzen dituena.