Cosmos: A Personal Voyage
Cosmos: A Personal Voyage | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Carl Sagan, Ann Druyan eta Steven Soter (en) | |||
Izenburua | Cosmos | |||
Jatorrizko hizkuntza | estatubatuar ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 1 | |||
Atalak | 13 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | telebista dokumentala eta zientzia-dibulgazioa | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Adrian Malone (en) | |||
Gidoigilea(k) | Carl Sagan Ann Druyan Steven Soter (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | KCET (en) | |||
Aurkezlea | Carl Sagan | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | PBS | |||
Hasiera-data | 1980ko irailaren 28a | |||
Amaiera-data | 1980ko abenduaren 21a | |||
kronologia | ||||
|
Cosmos: A Personal Voyage (euskaraz: «Kosmosa: Bidai Pertsonala») AEBetako Astronomiari buruzko dokumental telesail bat izan zen. Carl Sagan, Ann Druyan eta Steven Soter sortu eta lehenbizikoak aurkezten zuen. 1980ko irailaren 28a eta 1980eko abenduaren 21aren artean PBS aireratu zen. Ordu bete inguruko 13 atalez osatua zegoen.
Estreinatu eta berehala sekulako arrakasta izan zuen. Erabilitako musikaren artean nagusiki Vangelisen doinuak zeuzkan. Telesailaren oinarrizko helburuak honakoak ziren:
- Astronomia eta zientziaren ezagupen eta jakintza hedatzea, bai eta biziaren jatorriarena ere.
- Ikusleak gizakion espezieak unibertsoan duen lekuaz jabearaztea, kosmologiaren ikuspegi modernoak aurkeztea eta garaiko espazioaren esploraziori buruzko azken albisteen berri ematea, eta bereziki, Voyager zunda espazialari zegozkionak.
Saioak Emmy Sari bat irabazi zuen. 60 herrialdetan aireratu da eta 400 milioi inguru ikuslek ikusi dute. Behin filmaketa amaitu ondoren, Saganek saioari buruzko Cosmos liburua argitaratu zuen, honetan esaldi hau aipatuz:
« | Kosmosa den guztia da, behinola izan zen ala izango da. | » |
Carl Sagan, 1. atala. Kosmosa: Bidai Pertsonala |
2014an Cosmos: A Spacetime Odyssey (euskaraz: «Kosmosa: Espazio-Denboraren Odisea») izeneko jarraipen telesaila izan zuen, honako honetan Neil deGrasse Tyson astronomoa eta zientzia-dibulgatzaileak aurkeztuz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carl Saganen webgunea (Ingelesez)
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |