Birao
Biraoa norbaiti edo zerbaiti errespetu falta erakusteko edo oso sentimendu bizia adierazteko darabilgun hitza edo esaldia da; garai batean, euskaldunon artean, bereziki Jainkoaren aurkako errespetu falta adierazten zutenak jotzen ziren biraotzat.[1]
Ikerketa batzuen arabera, egunero 80–90 birau —esandako hitz guztien % 0,5 – % 0,7 bitartean— esaten ditugu.[2]
Euskal apologisten mitoa: euskara, «biraorik gabeko hizkuntza garbia»
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | OOOOo! euskera dohatsua OOOOo! euskera garbia
|
» |
Joxean Artze: Sara poesia, Isturitzetik Tolosan barru liburua, 1969. urtea.[3] |
Kultura eta hizkuntza guztietan badira biraoak, haserrea kontrolatzeko onuragarriak direlako.[4] XVI. - XVIII. mendeetan euskararen alde gaztelaniaz aritu ziren euskal apologistek, baina, mito bat zabaldu zuten: euskara hizkuntza garbia zela zioena, euskarak ez zuela biraorik, eta biraoak erdaraz esaten direla. Mito horrek bizirik iraun du luzaroan (adibidez, Orixek ere mitoa aldeztu zuen).[3] Hala ere, uste hori erabat okerra dela frogatu dute hainbat euskalarik, besteak beste Juan Jose Zubiri eta Patxi Salaberri euskaltzainek.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iñigo ASTIZ: «Fernando Maiora, idazlea: "Euskalduna izan da nagusiki Iruñerri osoa orain gutxira arte"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-10-19.
- ↑ Jay, T.. (2009). Entire document The Utility and Ubiquity of Taboo Words. Perspectives on Psychological Science. , 153-161 or. doi: ..
- ↑ a b Gorka AULESTIA: «Un siglo de literatura vasca (IV, c)», Sancho el Sabio, 13, 2000, 11-40. Ikus 32. orrialdea.
- ↑ Angier, Natalie. (2005-9-25). «Cursing is a normal function of human language, experts say» New York Times.
- ↑ Velez de Mendizabal, Asier. (2007-10-11). «Potrohandi, marimandona, olio... Euskaldunok badugu nola iraindu» Gara.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |