Biezpainkari sudurkari ahostun
Itxura
(«Biezpainkari sudurkari ahostuna» orritik birbideratua)
Biezpainkari sudurkari ahostuna kontsonante soinu mota bat da, ahozko hizkuntzen % 96an agertzen dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan (eta euskaraz), soinu hau ⟨m⟩ ikurrak adierazten du.[1] Euskarak badu soinu hau; esate baterako, mihia eta mamua hitzetan agertzen da. Hizkuntza gutxi batzuek (adibidez, Wyandot-ek) ez daukate, eta badira soinu sudurkaririk ez duten hizkuntzak (Quileute, Makah eta erdialdeko Rotokas, adibidez).[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira biezpainkari sudurkari ahostunaren ezaugarriak:
- Herskaria da: ahotik botatzen den aire-fluxua guztiz eteten da. (Hala ere, kontsonante jakin hau sudurkaria denez, aire-fluxua sudurretik irteten da.)
- Biezpainkaria da: bi ezpainek elkar ukitzen dute soinu hau sortzeko.
- Ahostuna da: ahots-kordek dardar egiten dute.
- Sudurkaria da: aire-fluxua nagusiki sudurretik irteten da (hau da, ahosabai bigunak ez du sudur-barrunbea ixten).
- Mihia ez da erabiltzen soinu hau artikulatzeko.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikurra | Deskribapena |
---|---|
m | ohikoa |
mʲ | sabaikaritua |
mˠ | belarizatua |
mˤ | faringalarizatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hizkuntza eta hizkuntzalaritza hastapenak. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2010 ISBN 978-84-9860-427-6. PMC 733567986. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ Maddieson, Ian. (2009-01-01). «Nasals and Nasalization: Revisiting universals» Nasal 2009 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).