Béla IV.a Hungariakoa
Béla IV.a Hungariakoa | |||
---|---|---|---|
1235 - 1270 ← Andres II.a Hungariakoa - Eztebe V.a Hungariakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Transilvania, 1206ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Hungaria | ||
Heriotza | Buda, 1270eko maiatzaren 3a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Székesfehérvár | ||
Familia | |||
Aita | Andres II.a Hungariakoa | ||
Ama | Gertrude of Merania | ||
Ezkontidea(k) | Maria Laskarina (en) (1218 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Árpád dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) | ||
Alderdi politikoa | politician before the emergence of political parties (en) |
Béla IV.a (1206ko azaroaren 29a - Budapest, 1270eko maiatzaren 3a) Hungaria eta Kroaziako erregea eta Estiriako dukea izan zen.
Andres II.a Hungariakoa eta Gertrudis Meraniakoaren semea izan zen. 1220an Maria Laskarinarekin ezkondu zen, Teodoro I.a Laskaris bizantziar enperadorearen alabarekin.
1220an Eslavoniako dukea izendatu zuten, Dalmazia eta Kroaziaren jurisdikzioarekin. 1226tik Transilvaniako dukea ere izan zen.
Bere aita 1235eko irailaren 21ean hil zen eta Béla Hungariako errege bihurtu zen. Erregearen autoritatea indartzen saiatu zen, bere aitaren erregealdian gutxitua zena. 1241ean mongoliarrek Mohiko guduan garaitu zuten. Bélak ihes egin zuen mongoliarrek herrialdea suntsitzen zuten bitartean. 1242an mongola erretiratu ondoren, Bélak berrikuntzak egin zituen beste inbasio bat saihesteko. Horregatik, estatuaren bigarren sortzailetzat (hungarieraz: második honalapító) jotzen da. Harreman zailak izan zituen bere seme nagusi eta oinordeko Eztebe V.a Hungariakoarekin. Aita-semeen arteko gerra zibila 1261etik 1266ra bitartekoa izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Andres II.a Hungariakoa |
Hungaria eta Kroaziako erregea 1235 – 1270 |
Ondorengoa Eztebe V.a Hungariakoa |