Wikipedia, Entziklopedia askea
Batxilergo a edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengo a), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.
Batxilergoa egiteko, lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu behar da eta Batxilergoa amaitutakoan, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo edota Unibertsitatera igaro daiteke.
Hiru motatako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo urrutikoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta urrutikoa, kartzelan edo bestelako arrazoiengatik ikasgeletara joan ezin den jendearentzat.
Garai batean, Balioanizdun Batxilergo Bateratua egiten zen eta hiru urteko iraupena zuen. Gaurko DBH 3, 4 eta Batxilergo 1aren aurrekaria zen. Unibertsitatera sartzeko Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea egiten zen eta urtebeteko iraupena zuen, egungo Batxilergo 2aren aurrekaria; egun, ordea, Espainian modelo bera erabiltzen da, baina autonomia erkidego bakoitzak bere aldaketak egin ditzake.
Hiru batxilergo daude: Arteak , Zientziak eta Giza Zientziak (Letrak ).
1. Batxilergoa
Ikasgai arruntak
Mundu Garaikiderako Zientziak (MGZ)
Soin Heziketa
Filosofia eta Hiritartasuna
Gaztelania eta Literatura I
Hizkuntza Ko-ofiziala eta Literatura I (baldin badago)
Atzerriko Hizkuntza I
Erlijioa (hautazkoa)
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira)
ARTEAK
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA
GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua
Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza
Natura eta Osasun Zientziak
Zientziak eta Ingeniaritzak
Humanitateak
Gizarte Zientziak
Ikus-entzunezko Kultura
Marrazketa Artistikoa I
Marrazketa Teknikoa I
Bolumena
Ikus-entzunezko Kultura
Analisi Musikala I
Aplikatutako Anatomia
Musikaren Hizkuntza eta Praktika
Biologia eta Geologia
Fisika eta Kimika
Matematikak I
Matematikak I
Marrazketa Teknikoa I
Teknologia I
Latina I
Greziera I
Mundu Garaikidearen Historia
Ekonomia
Mundu Garaikidearen Historia
Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak I
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
Bigarren Azterriko Hizkuntza
Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
Edozein Modalitateko ikasgaia
2. Batxilergoa
Ikasgai komunak
Espainiako Historia
Filosofiaren Historia
Gaztelania eta Literatura II
Hizkuntza Ko-ofiziala eta Literatura II (baldin badago)
Atzerriko Hizkuntza II
Erlijioa (hautazkoa)
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira)
ARTEAK
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA
GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua
Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza
Naturaren Zientziak
Osasunaren Zientziak
Zientziak eta Ingeniaritzak
Humanitateak
Geografia eta Historia
Administrazioa eta Kudeaketa
Marrazketa Artistikoa II
Marrazketa Teknikoa II
Diseinua
Artearen Historia
Adierazpen Teknika Grafiko-Plastikoak
Analisi Musikala II
Arte Eszenikoak
Musika eta Dantzaren Historia
Literatura Unibertsala
Lur eta Ingurugiroaren Zientziak
Fisika
Matematikak II
Biologia
Kimika
Matematikak II
Matematikak II
Marrazketa Teknikoak II
Teknologia II
Latina II
Greziera II
Literatura Unibertsala
Latina II edo Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
Geografia
Artearen Historia
Ekonomia
Geografia
Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
Bigarren Atzerriko Hizkuntza
Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
Edozein Modalitateko ikasgaia