Arrostako gaztelua
Itxura
Arrostako gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Aragoiko udalerria | Urriés |
Herri hustu | Arrosta |
Koordenatuak | 42°35′23″N 1°04′40″W / 42.589767°N 1.077694°W |
Ondarea | |
Arrostako gaztelua Zaragozako Arrosta herri hustuko gaztelua da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko erregeek 850. urtetik aurrera ekialderantz zabaldu zituzten bere lurraldeak eta gaztelua eraiki zuten konkistaturiko eskualdea babesteko. Jada 905ean eta 925ean tenienteak zituen Esa eta Urriés babesteko.
Almanzorrek 996an edo 999an eraitsi eta, 1016 eta 1018 artean, Antso III.a Nagusiak berreraiki zuen. 1056an Antso IV.ak Remiri I.a Aragoikoari Arrosta eman zion eta, harrezkero, aragoiarren eskuetan gelditu zen. 1294an juduak gaztelua eta labea administratzen zituzten. 1381ean Petri IV.a Aragoikoak Pedro Jordán de Urriési gaztelua saldu zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |