Edukira joan

Arango harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arango Harana» orritik birbideratua)
Artikulu hau Lleidako haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran».
Aran harana
Val d'Aran
Vall d'Aran
Ereserkia: Montanhes araneses

flag of Val d'Aran (en) Itzuli

escut de la Vall d'Aran (en) Itzuli
Localització de la Vall d'Aran.svg
Geografia
HiriburuaVielha e Mijaran
42°42′8″N 0°47′45″E
Hiririk handienahiriburu
Azalera633,60
MugakideakPallars Sobirà, Alta Ribagorça eta Ribagorza
Administrazioa
GobernuaConselh Generau d'Aran
Arango SindikoaMaria Vergés Pérez
LegebiltzarraArango Kontseilu Nagusia
Demografia
Biztanleria10.175
Dentsitatea16,06 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
BPG nominala316.100.000 € (2014)
BPG per capita32.100 € (2014)
Bestelako informazioa

Aran harana (araneraz ofizialki Val d'Aran, katalanez Vall d'Aran) Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan eta Lleida probintzian dagoena. Okzitaniako lurraldea da.

620.47 km²-ko eskualde honetan 10.175 lagun bizi ziren (2020) eta 9 udalerri daude. Biztanle dentsitatea 16,09 biz/km²-koa da. Hiriburua Vielha e Mijaran da (5.500 bat biztanle).


Arango harana Gaskoiniako hego-ekialdean dago, Okzitaniaren hegoaldeko erdiko aldean.
Arango harana politikoki Lleidan dago, Lleidako ipar-mendebaldeko mutur-muturrean.

Arango harana Okzitaniako Gaskoinian kokatu ohi da. Administrazio kontuetan, Okzitania ia osoa Frantzian sartu zuten bere garaian baina Arango harana Espainian sartu zuten.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioen ekialdean dagoen haran honen lurraldearen heren bat 2.000 metrotik gora dago. Montlude (2.518 m), Comaloforno (3.033 m), Besiberri Nord (3.008 m), Tuc de Molières[1] (3.010 m, eskualdeko mendirik altuena, baina iturri batzuen arabera Besiberri Nord horrek 3.018 metro omen ditu eta eskualdeko altuena da), Punta Alta (3.014 m), Feixan (2.955 m), Colomers (2.9333 m), Malh de Pois (2.883 m), Forcanada (2.883 m), Maubèrme (2.881 m), Tuc de Vacivèr (2.644 m), Montcorbison (2.172 m) eta Montardo (2.833 m) mendirik altuenen artean ditugu.

Bestalde, Garona eta Noguera Pallaresa ibaiak eskualde honetan sortzen dira, Garona ibaiaren sorburua alboko haranean, Benasque-Benásen badago ere.

Hauek dira inguru honetan desagertzear dauden animalia espezieak: hartz arrea (Ursus arctos), eper zuria (Lagopus mutus), ahuntz kataluniarra, sargantana aranesa (Lacerta aranica) eta ugatza (Gypaëtus barbatus). XX. mendean, Pirinioetako hartz-populazioak gainbehera handia izan zuen eta hartz arrea ia desagertu egin zen, baina Esloveniatik ekarri zituzten ale batzuk. 1973an 'espezie babestua' izendatu zuten haranean (Espainiako 2573/1973 Dekretua). 2004ko azaroan Cannelle emea hil zen Frantzian, bertako azken hartza. Orain dauden hartzak Esloveniatik ekarritakoak dira edo Esloveniakoen ondorengoak.

Iparraldetik Frantzia estatuan kokaturik dauden Gaskoiniako beste hiru eskualderekin du muga, hego-mendebaldetik Huescarekin (Aragoi), hegoaldetik Goi Ribagorza eskualde katalanarekin eta ekialdetik Pallars Sobiràrekin.

Arango haranean 33 mendiko herri txikik osatzen dute, eta 9 udalerritan antolatuta daude.

Udala Biztanle Udala Biztanle
Arres 65 Les 946
Bausen 58 Naut Aran 1803
Bossòst 1109 Vielha e Mijaran 5559
Es Bòrdes 259 Vilamòs 186
Canejan 107

Arango eskualdea 6 terçons edo 6 eskualde txikiagotan banatzen da: Quatre Lòcs, ipar-mendebaldean; Marcatosa, erdialdean, Pujòlo, ekialdean; Irissa, mendebaldean; Castièro, hego-ekialdean eta Aries e Garòs hego-ekialdean.

Kataluniako Generalitateak eskualde honetako Conselh Generau d'Aran izeneko gobernuari hainbat eskumen berezi laga dizkio.

Hizkuntza ofizialak aranera, katalana eta gaztelania dira. Gaur eguneko hizkuntzaren ikuspegitik, Aran harana Okzitaniako zati da.

Teoria onartuen arabera, Val d´Aran izena euskaratik ei dator, Aran horrek zuzenean haran esan nahi baitu, hau da, tautotoponimoa da.

« (...) és simplement el nom rediviu de valí en el base aquitànic local, que allí pervisqué fins a la fi del primer millenni d. C. No descartem del tot que en el del Vallès hi hagi en una forma o altra alguna reminiscència del mot ibèric corresponent. Però és mera possibilitat vaga i innecessària. »

Joan Coromines[8]

ILVRBERRIXO / ANDEREXO
Akitanieraren lekukotza: ILVRBERRIXO / ANDEREXO Escunhau elizan topatutako testua. (Gaur egun ikusten dena, Escunhauko elizan aurkitu zuten jatorrizkoaren testuaren kopia da).[9]

XI. mendeko dokumentu batean, Agengo Santa Feren kantuan, Aran haraneko baskoiak aipatzen dira:

« (Okzitanieraz) Cisclant bascon, que son d'Aran

Dizon: `Por ren viva nonn an'!
[...]

»


« Hasi dira txistuka Arango baskoiak,

eta honela esan dute:
[...]

»


Bestalde, Val d´Aranen euskaratik azaldu daitezkeen zenbait toponimo mantendu dira.[10]

Okzitania ia osoa Frantziako estatuan sartu zuten. Arango harana salbuespena da.

Aranera okzitanieraren dialektoa da. Arango harana Okzitaniako lurralde bakarra da non okzitaniera ofiziala den. Okzitanieraren eremuan oso zabala den arren okzitanieraren Arango dialektoari bakarrik eman izan zaio estatus ofiziala. Arango okzitanieraren bertoko aldaera hizkuntza ofiziala da haran osoan, eta Espainiako Erresumako hizkuntza ofizialen zerrendan dago gaztelania, katalana, euskara eta galizieraarekin batera. (Okzitanierak ez du, oraingoz, hizkuntza ofizial estatusik Frantzian).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) Planas, Toni. Tuc de Molières | Senderisme. (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  2. (Katalanez) «Arres de Sus-Arres de Jos» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  3. (Katalanez) «Bagergue-Unha» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  4. (Katalanez) «Canejan-Pontaut» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  5. (Katalanez) «Es Bòrdes-Arró-Era Bordeta-Es Bòrdes» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  6. (Katalanez) «Tredòs-Salardú» Visitvaldaran.com - Valle de Arán - Estación de esquí Baqueira Beret y turismo, Pirineos (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  7. (Gaztelaniaz) Cataluña. (2021-01-18). «Ruta por los pueblos del Valle de Arán en los Pirineos» Viaja por libre - Blog de viajes y senderismo (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  8. (Katalanez) «Onomasticon Cataloniae - Joan Coromines - Versió digital - Institut d'Estudis Catalans» oncat.iec.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  9. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.1.
  10. (Katalanez) «Onomasticon Cataloniae - Joan Coromines - Versió digital - Institut d'Estudis Catalans» oncat.iec.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]