Edukira joan

Ana Boleyn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Boleyn» orritik birbideratua)
Ana Boleyn

Erregina ezkontidea

1533 - 1536
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Boleyn
JaiotzaBlickling Hall, 1507
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondresko dorrea1536ko maiatzaren 19a (28/29 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St Peter ad Vincula, Tower Hamlets (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaThomas Boleyn, 1st Earl of Wiltshire
AmaElizabeth Boleyn, Countess of Wiltshire
Ezkontidea(k)Henrike VIII.a Ingalaterrakoa  (1533ko urtarrilaren 25a (egutegi gregorianoa) -  1536ko maiatzaren 19a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaBoleyn family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, lagun egiteko andrea eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Musicbrainz: ffb7d2d7-d687-47f0-9fa3-859fe654b7a1 Discogs: 731415 IMSLP: Category:Boleyn,_Anne Allmusic: mn0002169593 Find a Grave: 1965 Edit the value on Wikidata

Ana Boleyn[1] (ingelesez: Anne Boleyn) Ingalaterrako erregina ezkontide bat izan zen, Pembrokeko lehen markesa. Bere jaiotza urtea 1507an jartzen ohi zen, baina historialari modernoenek 1501ean ezartzen dute (-1536ko maiatzak 19). Ana Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen bigarren emaztea izan zen, baita Elisabet I.a Ingalaterrakoaren ama ere. Henri eta Anaren arteko ezkontza, eta azken honen ondorengo exekuzioa erreforma ingelesa izan zen astindu erlijioso eta politiko nabarmenaren hasiera konplexua izan zen. "Ingalaterrak sekula izan duen erregina ezkontiderik eraginkor eta garrantzitsuena" deitu izan dute.

Ana Boleyn oso ezaguna da adulterioa, intzestua eta traizioa egotzita burua moztu ziotelako. Oso onartua dago kargu guzti horietatik errugabea zela, eta beranduago Ingalaterrako kultura protestantean martiri bezala gogoratua izan zen, bereziki John Foxeren lanengatik. Bere bizitza eleberri, antzezlan, kantu, opera, telebistako drama eta film ugaritan egokitua izan da, horien artean Anne of the Thousand Days, The Other Boleyn Girl (Boleyn ahizpak), The Tudors, The Six Wives of Henry VIII eta Doommed Queen Anne.

Azken urteetan, berari buruzko iritzi akademiko eta historikoa orokorrean aldekoa izan da (neurri handi batean Eric Ivesek 1986an eta 2004an idatzitako bi biografia luzeri esker). David Starkey, David Loades, John Guy, Retha Warnicke eta Diarmaid Maccullochen lanak ere Anaren aldekoak edo honi buruzko miresmena erakusten dutenak izan dira. Joanna Denny eta Karen Lindsey feministaren biografia ezagunek ere antzera jorratu zuten. Salbuespen nabarmengarri bat Alison Weir idazle britainiarraren lanetik dator, honen liburuak, sarri, Anarekin askoz kritikoagoak direlarik.

Eztabaida bere jaiotzari buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako parrokia-artxibategirik ez egoteak Ana Boleynren jaiotza data zehatza ezartzea ezinezko egin du. XVI. mendetik aurrerako frogak kontraesankorrak dira, zenbait egilek proposatutako beste zenbait datekin. Historialari italiar batek, 1600ean, Ana 1499an jaio zela iradoki zuen, baina Thomas Mooren suhia zen William Roperrek hori baino beranduagoko data bat iradoki zuen, 1512 zehazki. Gaur egun, eztabaida akademikoa bi funtsezko dataren artean dago, 1501 eta 1507, Ivesek, historialari britainiarra eta legetan aditua dena, 1501 urtearen alde egiten du, Retha Warnickek, Anaren biografia bat ere idatzi duen aditu amerikar eta genero historialariak 1507 urtearen alde egiten duen bitartean.

Argudio hau babesten duten idatzizko ebidentzien giltzarria, Anak 1514an idatzi zuen gutun bat da. Frantsesez (bere bigarren hizkuntza) idatzi zion bere aitari, oraindik Ingalaterran bizi zena Anak bere heziketa Herbehereetan osatzen zuen bitartean. Ivesek, gutunaren estiloak eta bere idazkera helduak, Anak, gutun hori idazterakoan hamahiru urte inguru izan behar zituela frogatzen duela dio. Hau, neskato batek ohorezko dama izateko izan behar zuen gutxienezko adinetik gertu dago, Ana Margarita erregina erregeordearena izan zenean. Berau XVI. mendearen amaierako kronikari baten adierazpenekin babesten da, Anak, Frantziatik itzultzerakoan hogei urte zituela dioena. Ondorio hauek Warnickek zenbait liburu eta artikulutan zalantzan jartzen ditu, baina frogek oraindik ez dute data bat ere modu erabakigarrian babesten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Boleyn Aldatu lotura Wikidatan