Aleksei Savrasov
Aleksei Savrasov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1830eko maiatzaren 12a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Mosku, 1897ko irailaren 26a (juliotar egutegia) (67 urte) |
Hobiratze lekua | Vagankovo Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Mosku |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Aleksei Kondratievitx Savrasov (errusieraz: Алексе́й Кондра́тьевич Савра́сов; Mosku, 1830eko maiatzaren 24agreg./maiatzaren 12ajul. - ibidem, 1897ko urriaren 8agreg./irailaren 26ajul.) errusiar paisaia margolaria izan zen. Paisaia lirikoaren estiloa sortu zuen.
Moskuko margolaritza, eskultura eta arkitektura eskolan ikasi zuen eta 1850ean lizentziatu zen. Berehala paisaia-margolaritzan espezializatu zen. 1857an erakusten hasi zen Moskuko eskolan, non Isaac Levitan eta Konstantin Korovin ikasle izan zituen. 1860an Ingalaterrara (Nazioarteko Erakusketa ikustera) eta Suitzara bidaiatu zuen eta John Constableren eta Alexandre Calameren eragina jaso zuen.
Beleak itzuli dira (1871) bere lanik garrantzisuena da. Ospea eman zion margolan horretan negutik udaberrirako naturaren trantsizioa erakusten du. 1870ean Peredvizhniki taldearekin elkartu zen eta arte akademikoa utzi zuen.
1870eko hamarkadaren amaieran alkoholiko bilakatu zen. 1882an Moskuko Eskolatik kaleratu zuten eta 1897an pobrezian hil zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kremlingo ikuspegia (1871)
-
Oraninienbaumgo ikuspegia (1854)
-
Ibaia eta arrantzalea (1859)
-
Ikuspegi landatarra (1867)
-
Negu-gaua (1869)
-
Negua (1870)
-
Zingira baten gaineko ilunabarra
-
Haitzuloetako monasterioa, Nizhny Novgorodetik hurbil(1871)
-
Sukharev Dorrea (1872)
-
Ostadarra (1873)
-
Udaberri-eguna (1873)
-
Baltsak (1873)
-
Monasterioko ateak (1875)
-
Udaberriko desizoztea (1880ko hamarkada)
-
Udaberria. Sukaldeko lorategiak (1893)
-
Rasputitsa. Lokatzaren itsasoa (1894)