Abraham bar Hiyya
Abraham bar Hiyya | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | אַבְרָהָם בַּר חִיָּיא |
Jaiotza | Bartzelona, 1070 |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Bartzelona |
Heriotza | Bartzelona eta Narbona, 1136 (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana hebreera gaztelania arabiera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, errabinoa, filosofoa, itzultzailea, astrologoa eta geografoa |
Influentziak | Al-Battani |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Abraham bar Ḥiyya ha-Nasi (Bartzelona, Katalunia, 1070 – Proventza, Frantzia, 1136) matematikari eta astronomo judua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hibbur ha-Meshihah ve-ha-Tishboret (Neurketa eta Kalkuluari buruzko tratatua) liburua idatzi zuen, Tivoliko Platonek latinera itzulia, eta hark eman zion ospea. Europan inoiz idatzitako aljebra arabiar zaharrena da. Bigarren testu batean, ekuazio koadratikoaren lehenengo ebazpen osoa azaldu zuen. Euklidesen geometria ezagutzeaz gainera, beste greziar testu batzuk ere ezagutzen zituen, besteak beste, Teodosioren Esferikoak eta Apolonioren Konikak. Gainera, matematikari arabiarren aljebra, bereziki, al-Khwarizmi eta al-Karajirena, landu zuen.
Beste testuen artean, Yesod ha-Tebunah u-Migdal ha-Emunah izenekoa idatzi zuen, matematika, astronomia, optika eta musikari buruzko entziklopedia, historiako lehenengo entziklopedia hebrearra. Astronomiari buruz ere idatzi zuen, bereziki, Lurraren formari eta izarren orbitei buruz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.