Edukira joan

Abodi mendilerroa

Koordenatuak: 42°57′02″N 1°07′35″W / 42.95064°N 1.12639°W / 42.95064; -1.12639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abodiko mendilerroa» orritik birbideratua)
Abodi mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAbodi
Garaiera1.533 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′02″N 1°07′35″W / 42.95064°N 1.12639°W / 42.95064; -1.12639
Honen parte daAezkoako mendiak
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Abodi Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendilerroa da, mendebaldeko Pirinioen aurrean dagoena, eta Iratiko ingurunea Aezkoa eta Zaraitzu ibarretatik banatzen duena. Mendebaldeko muturrean Taplako gaina eta ekialdekoan Ollokiako lepoa ditu, eta tartean Alforjas-etako pausoa. Irati ibaia bere beheko aldean eta Anduña erreka ekialdearen muturrean sortzen dira. Mendilerroan dagoen Abodi mendiak ematen dio izena mendilerroari.

Gora-behera handirik gabeko mendilerro laua da, 10 tontor 1.100-1.550 metro ingurutan kokatuta dituena, mendebaldetik ekialdera hauek direlarik:

  1. Abodi, 1.531 m[1][2] 42°57′05″N 1°03′16″W / 42.9514985°N 1.0545417°W / 42.9514985; -1.0545417
  2. Abodi Mendebaldea, 1.496 m 42°57′32″N 1°06′53″W / 42.958757°N 1.1148282°W / 42.958757; -1.1148282
  3. Idorrokia, 1.491 m 42°57′39″N 1°07′57″W / 42.9607202°N 1.132411°W / 42.9607202; -1.132411
  4. Arrizabala edo Dukea, 1.481 m 42°57′23″N 1°05′48″W / 42.9564863°N 1.0967902°W / 42.9564863; -1.0967902
  5. Goñiburu, 1.461 m 42°57′50″N 1°09′14″W / 42.9637525°N 1.1539109°W / 42.9637525; -1.1539109
  6. Gaztanbidea, 1.460 m 42°57′02″N 1°02′15″W / 42.9505338°N 1.0375943°W / 42.9505338; -1.0375943
  7. Cruz de Osaba, 1.438 m 42°57′09″N 1°01′42″W / 42.952626°N 1.028346°W / 42.952626; -1.028346
  8. Bizkarraundi, 1.426 m 42°57′28″N 1°09′13″W / 42.957869°N 1.1537068°W / 42.957869; -1.1537068
  9. Auztarri, 1.412 m 42°57′51″N 1°11′02″W / 42.9640702°N 1.183892°W / 42.9640702; -1.183892
  10. Goñiburu Txikia, 1.403 m 42°57′45″N 1°08′48″W / 42.9624008°N 1.1466071°W / 42.9624008; -1.1466071
  11. Martxate, 1.403 m 42°57′08″N 1°11′21″W / 42.9521159°N 1.1892697°W / 42.9521159; -1.1892697
  12. El Cerrillar, 1.391 m 42°56′48″N 1°01′33″W / 42.9467676°N 1.0259467°W / 42.9467676; -1.0259467
  13. Berrendi, 1.351 m 42°57′08″N 1°12′54″W / 42.9521759°N 1.2148642°W / 42.9521759; -1.2148642
  14. Ugaibel, 1.243 m 42°58′07″N 1°12′51″W / 42.9685169°N 1.2141095°W / 42.9685169; -1.2141095
  15. Bonbagaina, 1.188 m 42°56′22″N 1°12′25″W / 42.9393555°N 1.2069618°W / 42.9393555; -1.2069618 (Abaurreko mendi-oinak)
  16. Harri Eder Gaina, 1.175 m 42°58′26″N 1°12′51″W / 42.9739826°N 1.2140985°W / 42.9739826; -1.2140985
  17. Ugatreina, 1.171 m 42°55′23″N 1°11′37″W / 42.9229171°N 1.1935071°W / 42.9229171; -1.1935071 (Abaurreko mendi-oinak)
  18. Itzagibel, 1.169 m 42°55′47″N 1°11′49″W / 42.9298587°N 1.1968579°W / 42.9298587; -1.1968579 (Abaurreko mendi-oinak)
  19. Gazteluzar, 1.156 m 42°55′11″N 1°10′53″W / 42.9197075°N 1.1813241°W / 42.9197075; -1.1813241 (Abaurreko mendi-oinak)
  20. San Miguel, 1.138 m 42°54′22″N 1°12′36″W / 42.9060748°N 1.2099236°W / 42.9060748; -1.2099236
  21. Goimendi, 1.131 m 42°55′51″N 1°01′36″W / 42.9308517°N 1.0267371°W / 42.9308517; -1.0267371
  22. Petxuberro, 1.096 m 42°56′46″N 1°14′33″W / 42.9462363°N 1.2424438°W / 42.9462363; -1.2424438
  23. Gazteluaundi, 1.081 m 42°54′31″N 1°12′33″W / 42.9086094°N 1.2090417°W / 42.9086094; -1.2090417 (Abaurreko mendi-oinak)
  24. Artatxo, 1.078 m 42°56′19″N 1°07′52″W / 42.9386931°N 1.1312264°W / 42.9386931; -1.1312264
  25. Muskilda, 1.071 m 42°55′11″N 1°04′49″W / 42.9197432°N 1.0804134°W / 42.9197432; -1.0804134
  26. Mitxiliburua, 1.063 m 42°54′38″N 1°11′50″W / 42.9106045°N 1.1973215°W / 42.9106045; -1.1973215 (Abaurreko mendi-oinak)
  27. Gaztelutxipia, 1.061 m 42°54′32″N 1°12′14″W / 42.9088884°N 1.2038641°W / 42.9088884; -1.2038641 (Abaurreko mendi-oinak)
  28. Aixkourrua, 1.024 m 42°55′12″N 1°03′54″W / 42.919969°N 1.064944°W / 42.919969; -1.064944

Esan bezala, hiru pauso edo igarobide zeharkatzen dute mendilerroa: Mendebaldean, Taplako mendate txikia Otsagabitik Iratira doan errepidean dago, Aezkoako haranean. Bertatik mendebaldeko tontorretara irits daiteke, Idorrokia, Goñiburu, Bizkarraundi, Berrendi eta Auztarrira alegia.

"Alforjas"etako igarobidea oinez zeharkatzen da Muskilda edo Otsagabi aldetik, Zaraitzun, eta artzainek tradizionalki erabilitakoa izan da, izena hortik datorkiola. Pauso honetatik Arrizabala, Abodi eta Abodi Mendebaldea tontorretara erraz ailegatzen da.

Azkenik, ekialdean Ollokiako lepoa Otsagabitik Larraineranzko errepidean dugu, eski estazioaren sarbidean. Hortik aise iristen da Gaztanbidea mendira.

Monumentu megalitikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrizabala zutarria

Mendilerroaren gandorrean zehar hainbat trikuharri (Gibelea, Idorrokia I, II eta III, Harriluze, Arburuas, Bortubizkarra, Gaztanbidea) eta zutarri topa daitezke, historiaurreko gizakia hor inguruan bizi zelako aztarnak direnak.

Inguruko mendietan ere antzeko aztarnak daude, eta Okabekoak hoberen kontserbatutakoak ditugu.

Abodiko ekialdeko muturrean, Otsagabitik Larrainera doan errepidean, Abodi-Zaraitzu eski nordikoaren pistetara sartzeko bidea dago.

GR 11 ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea bertatik igarotzen da.

Inguruko mendilerroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak_

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    mendilerroa Abodi mendilerroa (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]