Edukira joan

Aberri (jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Commingesko haranean, Akitania erromatarraren garaiko inskripzio ugari agertu dira antzinako euskal Jainko-Jainkosei buruz. Haien artean Aberri Jainkoarena

Aberri, Raymond Lizop ikerlariaren lanen arabera, Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean gurtzen zuten Jainko baten izena da[1]. Bertan, zenbait inskripzio azaltzen dira bere izenarekin.

Esate baterako, Garona Garaiko Saint-Bertrand de Commingesen aurkitutako inskripzioak, honako testoa dauka latinez; Aberri deo, eta itzulpena "Aberri jainkoari" da[2].

Jose Migel Barandiaranen arabera, Erromatarren garaiko eta Jainko honi buruzko zenbait hilarri eta iskripzio agertzen dira eskualde piriniarrean, garai batean euskaraz egiten zen eremuan. Izena euskal kutsukoa izan arren, ez daukagu jainko honen ezaugarrien inguruko datu gehiagorik, eta horregatik ezin dugu handik datu baligarririk atera Euskal Mitologiaren ikerketan sakontzeko[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Raymond Lizop: "Les Comminges et les Couserants avant la denomination romaine" (Toluse-Paris, 1931)
  2. K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988
  3. "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976
  • "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978
  • Koldo Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 177 zkia
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892 ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
  • Raymond Lizop: "Les Comminges et les Couserants avant la denomination romaine" (Toluse-Paris, 1931)


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]