Edukira joan

Aauri Bokesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aauri Bokesa

(2018)
Bizitza
JaiotzaMadril1988ko abenduaren 14a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, atleta eta gizarte-langilea
Pisua68 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Facebook: aauri.bokesaabia Twitter: aauribokesa IAAF: 14373541 Olympic.org: aauri-lorena-bokesa Edit the value on Wikidata

Aauri Lorena Bokesa Abia (Madril, 1988ko abenduaren 14a) espainiar kirolaria eta gizarte langilea. Espainiako atletismo eta saskibaloi[1] selekzioekin aritu da. Londresko Olinpiar Jokoetan, Rioko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu zen, espainiako errekorra gaindituz.

Gurasoak Biokon jaio ziren, Espainiako kolonia afrikarra zena, hau da, Guinea Espainiarra. Txikitatik kirola egin badu ere, hasieran sevillanak eta ballet egitera bideratu zuten. Balleteko irakasleak klasetik ateratzera "animatu" zuen altua zelako eta Fuenlabradako saskibaloi taldean eman zuen izena.[2]

Espainiako selekzioarekin 2004ko, 2005eko eta 2006ko Europako Txapelketetan lehiatu zen. Italian (2004) eta Tenerifen (2006) irabazlea izan zen. Budapesten (2005) ordea, txapeldunordea.[3][4][5][6]

Kasualitatez hasi zen atletismoan. AD Marathon, Madrilgo atletismoko klub klasikoa, atletarik gabe geratu zen 400 metroko lasterketa egiteko eta Aauriren dohainez oharturik proposamena egin zioten, honek onartu egin zuen. Takoak nola jarri eta lasterketa nola egin azaldu eta gero lasterketari ekin eta hirugarren postua lortu zuen.[1]

2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetako 4 × 400 m txanda mistoan parte hartu zuen. Espainiako errekorra gainditu zuen, Samuel García, Laura Bueno eta Bernat Ertarekin batera. Hala ere, eta erreklamazio batzuen ondoren, ez ziren amaierara iritsi.[7] 400 metroko banakako probaren finalerdia ere lortu zuen, eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen. Aste batzuk geroago, marka hori hobetu egin zuen, Suitzan egindako bilera atletiko batean.[8]

Bere esanetan, oso azkarra bada ere teknika falta izan zaio bere ibilbidean, baita babes psikologikoa ere. Izan ere, markak ez hobetzeak ezinegon handia eragiten zion. Alor psikologikoa lantzen ez dela dio, baita funtzeskoa dela kirolarien osasun mentala susatze aldera.[2]

Gizarte langilea da eta Gizarte Garapenerako Masterra du. Kirola eta gizarteratzea uztartzen dituen proiektua garatu du, tutelapean dauden haur eta nerabeek kirola egin dezaten eta hainbat balio eta gaitasun garatu ditzaten, besteak beste, lidergotza. Madrilen, Fuenlabradan, Granadan eta Bartzelonan aritzen da DXT para la vidaproiektuarekin.[2][9]

Nazioarteko markak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainia ordezkatzen
Urtea Lehiaketa Egoitza Postua Proba Marka
2009 23 urtez azpikoen Europako Txapelketa Kaunas 12º 400 m 54.25
2010: Iberoamerikako txapelketa San Fernando 11º 400 m 56.05
4 × 400 m 3:37.49
2011 Universiada Shenzhen 15º 400 m 54.09
2012 Europako Txapelketa Helsinki 10º 400 m 52.47
12º 4 × 400 m 3:38.00
Joko Olinpikoak Londres 35º 400 m 53.67
2013 Pista Estaliko Europako Txapelketa Göteborg 14º 400 m 53.61
Munduko Txapelketa Mosku 17º 400 m 51.94
2014 Europako Txapelketa Zurich 400 m 52.39
2015 Pista Estaliko Europako Txapelketa Praga 16º 400 m 53.80
Munduko Txapelketa Pekin 38º 400 m 52.98
2016 Europako Txapelketa Amsterdam 10º 400 m 52.39
14º 4 × 400 m 3:33.57
Joko Olinpikoak Rio de Janeiro 47º 400 m 53.51
2017 Pista Estaliko Europako Txapelketa Belgrad 15º 400 m 53.80
2018 Mediterraneoko jokoak Tarragona 4 × 400 m 3:31.54
Europako Txapelketa Berlin 11º 4 × 400 m 3:33.18
2019 Europako Nazioen arteko Txapelketa Bydgoszcz 11º 400 m 54.11
4 × 400 m 3:32.72
2021 Pista Estaliko Europako Txapelketa Torún 31º 400 m 53.64
Joko Olinpikoak Tokio 21º 400 m 51.57
10º 4 × 400 m, mistoa 3:13:29
2022 Munduko Txapelketa Eugene 13º 4 × 400 m 3:32.87
Europako Txapelketa Munich 4 × 400 m 3:29.70

Marka pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aire librea
Proba Marka Haizea Lekua Data
100 metro 12:24 + 1.5 Langenthal 2019ko maiatzaren 30a
200 metro 23.72 + 0,6 La Chaux-de-Fonds 2021eko abuztuaren 14a
300 metro 38.19 Ez dagokio Barcelona 2018ko uztailaren 11
400 metro 51.08 Ez dagokio Berna 2021eko abuztuaren 21a
800 metro 2:12.09 Ez dagokio Valencia 2013ko apirilaren 27a
Pista estalia
Proba Marka Lekua Data
200 metro 24.51 Magglingen 2018ko otsailaren 3a
300 metro 38.06 Metz 2019ko otsailaren 10a
400 metro 52.74 Madril 2021eko otsailaren 21a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]