Edukira joan

1. Sinfonia (Dvořák)

Wikipedia, Entziklopedia askea
1. Sinfonia (Dvořák)
Jatorria
Sorrera-urtea1865
Argitaratze-data1961
IzenburuaSymfonie č. 1 c moll
Ezaugarriak
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Zatiak4 mugimendu
TonoaDo minor
Deskribapena
Honen parte dalist of compositions by Antonín Dvořák (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAntonín Dvořák

IMSLP: Symphony_No.1,_B.9_(Dvořák,_Antonín) Allmusic: mc0002366329 Edit the value on Wikidata

1. Sinfonia Do minorrean Op. 3, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarrak idatzi zuen bederatzi sinfonietako bat da. Bere lehen sinfonia hau 1865ean idatzi zuen. Konposatzaileak, bere lehen sinfonia honi, Zloniceko kanpaiak azpizenburua jarri zion, hau, konposatzailearen jaioterria zen Nelahozeves herritik gertu zegoen bohemiar hiri bat baitzen, non lehen musika ezagutzak jaso zituen bere irakasle Antonin Liehmannekin. Honako lau mugimendu hauek osatzen dute.

  1. Allegro
  2. Adagio di molto
  3. Allegretto
  4. Finale: Allegro animato

Dvořákek sekula ez zien bere lehen sinfoniei balio askorik eman, eta suntsitu nahi izan zituen. Lehen sinfonia hau, are gutxiago gustatzen zitzaion, sekula berrikusi ez zuena. Benetan, partitura, bere egilea gora-behera, mantendu egiten da, eta partituraren hasierako galtze baten ondorioz da. 1882an aurkitu zen Leipzigeko liburudenda baten, berriz desagertu, eta, behin betirako, galdutzat emateko. Hala ere, 1924an, Rudolf Dvořáken eskuetan aurkitu zen, konposatzailearen abizen bera zuen baina honekin senidetasun harremanik ez zuen bildumagile bat. Dvořákek, bere bizitzaren amaieran, bere lanak zerrendatu zituenean, sinfoniak, 1etik 8ra zenbatu zituen, lehen sinfonia hau alde batera utziz. Sinfonia hau, Brnon estreinatu zen, 1936an, konposatzailea hil eta 32 urte beranduago.

Gaztaroko lan bat da, konposatzaileak 24 urte inguru zituenean idatzia, eta, beraz, argi uzten du esperientzia falta pixka bat, baina baita etorkizunean probestu beharreko dohai handi batzuk ere. Formari dagokionez, Beethovenen 5. Sinfoniarekin antzekotasun pixka bat du. Bere instrumentazioa eta antolaketa harmonikoa, berriz, konposatzaile erromantiko batenak dira, Franz Schuberten estilora.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Dvořáken sinfoniak
1865
Ondorengoa
2. Sinfonia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]