Sozietate uharteak
Sozietate uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Îles de la Société edota Archipel de la Société Tōtaiete |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Pazifikoa |
Uhartedia | Sozietate uharteak |
Uharteak denera | Denera 14 |
Uharte nagusiak | Tahiti, Raiatea, Moorea, Tahaa, Huahine eta Bora Bora |
Azalera | 1,590 km2 |
Punturik garaiena | Orohena mendia |
Politika | |
Herrialdea | Frantzia |
Hiri populatuena | Papeete |
Hiri populatuenaren biztanleria | 131.695 |
Gizartea | |
Biztanleria | 227.807 (2007ko abuztua) |
Sozietate uharteak[1] (frantsesez Îles de la Société edota Archipel de la Société, tahitieraz Tōtaiete) Ozeano Barearen hegoaldean kokatzen den uhartedia da, administratiboki Frantziar Polinesian kokatzen direlarik. Berez uhartedi honek ez du tahitieraako izenik, halere ingelesezko Society hitzetik itzulitako Tōtaiete izendapena erabili ohi da. 2007ko abuztuan 227.807 biztanle zituen.
1880an uharteak Frantziaren protektoratua bilakatu ziren.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartedia bi azpimultzotan banaturik dago:
- Haizealdeko uharteak (Îles du-Vent):
- Haizebeko uharteak (Îles Sous-le-Vent):
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1722an Jakob Roggeveen herbeheretarra izan zen uhartedira iritsi zen lehenbiziko europarra (Maupiti uharte txikira, hain zuzen). Gerora, 1767an Samuel Wallis ingelesak Tahiti eriden zuen. 1768an Louis Antoine de Bougainville frantziarrak uhartediari frantziar errege familiaren ohorez, Borbon Uharteak izena ipini zion. Halere, 1767an James Cook britainiarrak Society Islands izena jarri zien, bidaia antolatu zion Royal Society elkartearen ohorez: hori behin betiko izena bilakatu da. Aipagarria da Domingo Bonetxea euskal itsasgizona bertan birritan izan zela: bata 1772-1773ko espedizioan eta bestea, 1774-1775koan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sozietate uharteetako bandera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .