Edukira joan

Roger II.a Siziliakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger II.a Siziliakoa


Napoliko erregea

Bizitza
JaiotzaMileto1095eko abenduaren 22a
HerrialdeaCounty of Sicily
 Siziliako Erresuma
HeriotzaPalermo1154ko otsailaren 26a (58 urte)
Hobiratze lekuaPalermoko katedrala
Tomb of Roger II of Sicily (en) Itzuli
Familia
AitaRoger I.a Siziliakoa
AmaAdelaide del Vasto
Ezkontidea(k)Elvira of Leon (en) Itzuli  (1117 (egutegi gregorianoa) -
Sibylla of Burgundy (en) Itzuli  (1149 (egutegi gregorianoa) -
Beatrice of Rethel (en) Itzuli  (1151 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGoiuriko etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta subiranoa
Lantokia(k)Sicily (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 7741112 Edit the value on Wikidata

Roger II.a Siziliakoa (Mileto, 1095eko abenduaren 22a - Palermo, 1154ko otsailaren 26an), Siziliako kondea (1105-1130), Apulia eta Calabriako Dukea (1127-1130) eta Siziliako erregea (1130-1154), Hauteville normandiar familiako kidea. Rogerrek normandiarren Hego Italiako konkistak erresuma batean biltzea lortu zuen, eta gobernu bat oso zentralizatu eta eraginkorra antolatu zuen.

Roger I.a Siziliako kondearen eta Adelaida del Vastoren semea izan zen. Aita hil zenean, Rogerren anaia Simon bilakatu zen Siziliako konde, baina, lau urte geroago, ondorengorik utzi gabe hil zen Simon, eta Rogerrek eskuratu zuen Siziliako konderria (1105).

Bere lehengusu Gilenen oinordeko zenez, Apuliako dukerria jaso zuen 1127. urtean, Gilen hil zenean. Rogerrek, orduan, Italiako hegoaldeko lur guztiak beretzat eskatu zituen Hauteville familiaren izenean. Honorio II.a aita santuak eta Apuliako biztanleek aurka egin zioten (1127-1128), ez baitzuten nahi Apuliak Siziliarekin bat egiterik, baina amore eman behar izan zuten. Erramun Berenger III.a Bartzelonako kondearekin bat egin zuen 1127an, eta gerrarako berrogeita hamar ontzi eskaini zizkion hari sarrazenoen aurka borroka zedin.

Honorio II.a aita santua hil zenean, Rogerrek laguntza eman zion Anakleto II.a antipapari Inozentzio II.a aita santuaren kontra, eta, ordainetan, Anakletok Roger Siziliako errege koroatu zuen Palermon 1130ean. Horrek Inozentzio II.a aita santuaren aldekoen aurkako gerra piztu zuen. Sarrazenoen laguntzaz, kanpoko eta barneko etsaiei aurre egin ahal izan zien, eta Inozentzio II.a segada batean atxilotu ondoren (1139), aita santuak Siziliako erregetzat (Rex Siciliae) onartu behar izan zuen atxilotu eta handik hiru egunera.

1144an bere erresumaren eta aita santuaren estatuen arteko mugak zehazten zituen hitzarmena izenpetu zuen. Europako errege nagusietakoa bilakatu zen, eta Sizilia Mediterraneoko itsas potentzia nagusi bilakarazi zuen bere itsas armada ahaltsuari esker. Afrikan eta Grezian eraso ugari egin zuen Bizantziar Inperioaren aurka.

Palermon hil zen, eta hiriko katedralean lurperatu zuten. Haren laugarren seme Gilen I.a Siziliakoak jarauntsi zuen Siziliako koroa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger II.a Siziliakoa Aldatu lotura Wikidatan