Naiade
Naiade | |
---|---|
Ezaugarriak |
Greziar mitologian naiadeak (antzinako grezieraz: Ναιάδες, Naiádes, Ναίδες, Naídes edo Νάιτιδες, Náitides, ναίωtik, isuri esan nahi duena) ur gezatako ninfak ziren (iturriak, putzuak, iturburuak eta errekaztoak), bizi ziren ur ibilguaren jainkosaren papera eginez, ozeanidak ibaien jainkotiar pertsonifikazioak eta uharka, urmael eta aintziretako ur geldietan, mizenastar aurreko Argolidako Lernaren kasuan bezala, bizi ziren antzinako izpirituak ziren bezala.
Naiadeak ur gezarekin, ozeanideak ur gaziarekin eta nereidak Mediterraneoarekin zehazki, nolabaiteko uztarketa zegoen, greziarrek munduko uretan sistema bakarra bailitzan pentsatzen baitzuten, itsasotik, lurraren barreneko gune leizetsu sakonetara isurtzen zena, nondik jada geza isurketa eta iturburuetan igotzen zen. Aretusa, iturburu baten ninfa zena Peloponesoko lurrazpiko korronteetan zehar joan zitekeen lurrazalera Sizilia uhartean irteteko.
Euren ninfa izaeran, naiadeak emakumezko pertsonaiak dira, oso luzaro bizi daitezkeenak, baina hilkorrak. Naiade baten esentzia bere ur masarekin lotua zegoen, hau lehortzen bazen, naiadea hil egiten zelarik. Baina, Walter Bukertek dioenez "Iliadan (xx. 4-9) Zeusek jainkoak Olinpo mendiko biltzarrera deitzen dituenean, ez dira soilik olinpiar jainko ezagunak biltzar horretara doazenak, baizik eta baita ninfa eta ibai guztiak ere, soilik Ozeano geratuz bere postuan" (Burkert, 1985) greziar entzuleek ezinezkotasun hau olerkariaren hiperbole bat bezala onartuz, Zeusek antzinako mundu naturalaren gainean zuen botere unibertsala aldarrikatzen zuena: "jainko hauen gurtza", berresten du Burkertek, "modu banaezinean toki zehatz batekin identifikatuta egoteagatik baino ez dago mugatua".
Euren genealogia aldatu egiten da mitografoaren eta kontsultatutako elezaharraren arabera: Homerok "Zeusen alaba" deitzen ditu, baina beste toki batzuetan Ozeanoren alabak zirela aipatzen da. Ohikoagoa da bizi diren ibai-jainkoaren alabatzat hartzea. Euren genealogia, edozein kasutan, oso bariatua da. Iturri zehatz batekin lotutako ur ninfa Europa guztian izan zen ezaguna, Greziarekin zuzeneko harremanik ez zuten tokietan, beranduago santuei eskainiak izan ziren Europa ipar-mendebaldeko putzu zeltetan eta Erdi Aroko Melusinan biziraunez.
Iturri eta iturburu ezagun guztiek dute euren naiadea edo naiade taldea, ohi ahizpatzat hartzen direnak, baita euren elezaharra ere. Sarri tokiko gurtza objektu ziren, ugalkortasun eta giza bizitzarentzat funtsezko bezala gurtuak. Adin nagusitasunera iristen ziren gazteak, euren haurtzaroko ile zati bat tokiko iturburuko naiadeari eskaintzen zioten. Sarri, naiadeei bertute sendagileak ematen zitzaizkien: gaixoek naiadeak lotuta zeuden ura edaten zuten edo, askoz arraragoa zen arren, ur horietan bainatzen ziren. Hau zen Lernaren kasua, non erritualki animaliak ere itotzen ziren. Orakuluak iturri zaharren ondoan egon zitezkeen.
Naiadeak arriskutsuak ere izan zitezkeen. Batzuetan, euren uretan bainatzea sakrilegiotzat jotzen zen, eta naiadeek sakrilegioa egin zuenaz mendekatzen ziren. Ikustea ere zigortzeko modukoa izan zitekeen, ohi, zigor bezala, zoritxarreko lekukoaren eromena zekarrena. Hilas, Argo ontziko tripulatzaile bat, bere edertasunaz txundituta zeuden naiade batzuek bahitu zuten. Naiadeak euren jelosiagatik ere ezagunak ziren. Teokritok naiade baten jelosiaren istoria kontatzen du, non Dafnis izeneko artzain bat Nomiaren maitalea zen, honi zenbait aldiz adarrak jarriz, honek, mendeku bezala, itsu utzi zuen arte.
Genealogia askoren jatorrian, Ikario, Eriktonio eta Tiestesen kasuan bezala, naiade bat agertzen da. Errege mitiko batek naiade batekin ezkondu zela eta hiri bat sortu zuela uste zenean, Robert Gravesek irakurketa soziopolitiko bat eskaintzen du: heleniar iritsi berriek euren presentzia iturriko naiadearekin ezkonduz justifikatzen zuten, Aristeoren mitoaren aurreko istorioan bezala, non lapitarren errege bat zen Hipseo Klidanope ninfarekin ezkondu zen, honekin Zirene izan zuelarik. Hilezkorren artean, pareko bezala, Zeusen maitakeria eta bortxaketak daude, Gravesen arabera, antzinako tokiko gurtzak olinpiarrak ziren beste batzuengatik ordezkatu izana erregistratzen dutenak (Graves, 1955). Aristeok naiadeekin ohikotik haratagoko esperientzia bat izan zuen: bere erleak Tesalian hil zirenean, kontsulta egitera joan zitzaien. Bere izeba Aretusak urpera pasatzera gonbidatu zuen, non betiereko iturburu batean garbitua izan zen eta aholkua jaso zuen. Hilkor bat baina naiadeekin lotua zegoena ito egin zen, honela mezulari bezala bidalia izan zelarik bere herriarentzat naiadeen aholku eta mesedeak lortzeko.
Naiade motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kreneak edo krenideak (iturriak)
- Heleadeak (uharkak)
- Limnade edo limnatideak (aintzirak)
- Pegeak (iturburuak)
- Potamideak (ibaiak)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apolodoro, Biblioteca 2.95, 2.11, 2.21, 2.23, 1.61, 1.81, 1.7.6
- Homero, Odisea 13.355, 17.240; Iliada 14.440, 20.380
- Ovidio, Metamorfosiak
- Hesiodo, Teogonia
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Walter Burkert, Greziar erlijioa 1985, 3.3
- Robert Graves, Greziar mitoak 1955