Edukira joan

Leo (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leo 
Datuak
LaburduraLeo
GenitiboaLeonis
SinbologiaLehoia
Eremua947 gradu karratu (12. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
3
Izarrik distiratsuenaRegulus (α Leo) (itxurazko magnitudea 1,4)
Meteoro eurialeonidak
Konstelazio mugakideakHartz Handia, Leo Minor, Lynx (konstelazioa), Cancer, Hydra, Sextans (konstelazioa), Crater, Virgo eta Coma Berenices
Behaketa
Igoera zuzena11 h
Deklinazioa15°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila
+90° eta −65° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leo».

Leo edo Lehoia[1][oh 1] (latinez: Leo; ikurra ♌︎ edo ♌) zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago.

Oso konstelazio ezaguna da, eta izar distiratsu ugari ditu, hala nola Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu; adibidez, M65, M66, M95, M96, M105 eta NGC 3628.

Izar nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • α Leonis (Regulus, 1,4 magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean kokatua. Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
  • β Leonis (Denebola), 2,14 magnitudekoa. Izar zuri bat da, Leoren ekialdeko ertzean kokatua. Lurretik 36 argi-urtera dago.
  • γ Leonis (Algieba), izar bikoitza. Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak erraldoiak dira. Elkarrekin, 2,21eko magnitudea dute.
  • δ Leonis, 2,56 magnitudekoa. Izar zuria da, Lurretik 58 argi-urtera kokatua.
  • ζ Leonis, 3,44 magnitudekoa; erraldoi-fasean dago.
  • η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik 2.100 argi-urtera dago.
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]