Ladoga
Ladoga Ла́дожское Óзеро (ru) Laatokka (fi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4,84 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 219 km |
Zabalera | 138 km |
Azalera | 17.700 km² |
Sakonera | 230 m |
Bolumena | 838 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 60°50′34″N 31°27′35″E / 60.8428°N 31.4597°E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Leningrad oblasta |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Neva ibaia |
Erresidentzia denbora | 12,3 a |
Arroaren azalera | 276.500 km² |
Arro hidrografikoa | Neva basin (en) |
Ladoga[1] (errusieraz: Ла́дожское о́зеро, Ladozhskoye ozero edo Ла́дога, Ladoga; finlandieraz: Laatokka) ur gezako aintzira da, Errusian dagoena, Kareliako Errepublikaren eta Leningradoko oblastaren artean, Finlandiako mugaren gertu. Europako aintzirarik handiena da, eta munduko hamabosgarrena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ladogak 17.700 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 660 uharte ditu,, 435 kilometro koadro denera. Uharte gehienak ipar-ekialdeko kostaldean daude; nagusiak Riyekkalan-Sari, Mantsinsari, Kilpola, Tulolansari eta Valaam dira. Aintziraren hustubidea Neva ibaia da, Baltikoko Finlandiako golkoan itsasoratzen dena.
Ladogak 276.000 kilometro koadroko arroa dauka. Bertan 50.000 aintzira eta 10 kilometro baino handiagoak diren 3.500 ibai daude; baina uraren %85 hiru ibaiadar nagusiek eramaten dute:
- Svir ibaia, Onega aintziratik (hego-ekialdea)
- Vuoksi ibaia, Finlandiako Saimaa aintziratik (mendebaldea)
- Volkhov ibaia, Ilmen aintziratik (hegoaldea)
Ladoga aintzira nabigagarria da, eta Baltikoa eta Volga elkartzen dituen Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortavala, Priozersk, Siasstroi, Pitkiaranta, Novaya Ladoga eta Shlisselburg dira aintziraren ertzetako hiri nagusiak. San Petersburgo 40 kilometrora dago.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baregoen lurraldea eta Bizantziar Inperioa lotzen zituen merkataritza bidea Ladogatik pasatzen zen. Errusiako antzinako hiriburua, Staraya Ladoga, aintziratik hartu zuen bere izena. 1617-1721 bitartean, Errusia eta Suedia arteko muga zen, eta 1812-1940 bitartean, Finlandia eta Errusia artekoa.
Leningradeko Setioan (1941-1944), izoztutako Ladoga aintziran barrena zihoan hiria hornitzeko bide bakarra; hori dela eta, Biziaren Bidea izena eman zioten. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Finlandiak Kareliako Errepublikako eskualdea galdu zuen. Finlandiar gehiengoa erbesteratua izan zen, nahiz eta bertako batzuk SESBen geratu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.