Juan Gorostiaga
Itxura
Juan Gorostiaga | |||
---|---|---|---|
1950 - 1988 ← Paulo Zamarripa - Jose Antonio Arana → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Deustu, 1905eko martxoaren 30a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 1988ko ekainaren 7a (83 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea |
Juan Gorostiaga Bilbao (Deustua, 1905eko martxoaren 30a - 1988ko ekainaren 7a) bizkaitar idazlea izan zen.
Espainiako Comillasen eta Erroman egin zituen teologia- eta filosofia-ikasketak. Euskaltzaina eta Parisko Hizkuntza Elkarteko kidea. Obra nagusiak: Epica y Lírica vizcaína antigua (1952, Bizkaiko antzinako epika eta lirika), Historia del Guecho antiguo (1952, Lehengo Getxoko historia), Antología de Literatura popular vasca (1955, Euskal herri literaturaren antologia). Argitaratu gabe utzi ditu Orígenes de la Lengua Vasca (Euskararen jatorria), Diccionario etimológico vasco (Euskal hiztegi etimologikoa) eta Los orígenes cristianos del País Vasco (Euskal Herriko kristautasunaren hastapenak) obrak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.