Edukira joan

Joseph Buruzagia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Buruzagia

Bizitza
JaiotzaWallowa River (en) Itzuli1840ko martxoaren 3a
Talde etnikoaAmeriketako Estatu Batuetako amerindiarra
HeriotzaColville Indian Reservation (en) Itzuli1904ko irailaren 21a (64 urte)
Familia
AitaOld Chief Joseph
Haurrideak
Hezkuntza
HizkuntzakNez Perce (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNez Perce War (en) Itzuli

Musicbrainz: 2c71195a-064a-47e4-a7f6-0637e11ea352 Find a Grave: 3502 Edit the value on Wikidata

Joseph Buruzagia —bere herriaren hizkuntzan: Heinmot Tooyalaket; ingelesez: Chief Joseph— (Wallowa Harana, 1840ko martxoaren 3a - Colvilleko erreserba, Washington, 1904ko irailaren 21a) Nez Percé indiarren buruzagia izan zen.

Nez percé («sudur zulatua», sudurrean eraman ohi zituzten apaingarriengatik) Ozeano Bare aldeko (Oregon, Washington eta Idahoko iparraldea) herri indiarrekoa zen. 1850eko hamarkada arte ez zen indiar haien eta zurien artean inolako tirabira garrantzitsurik izan. 1850ean hasi ziren nez percé guztiak lurralde jakin batera eramateko negoziazioak. Indiarren buruzagi gehienek ez zuten horrelakorik onartu, baina 1863an, nez percé indiarrak Idahoko iparraldeko erreserba batera eramatea erabaki zuten zuriek. 1871. urtean Heinmot Tooyalaket (Chief Joseph) hautatu zuten buruzagi, haren aita Tuekakas (Old Joseph) hil ondoren. 1877an, nez percé batzuek zurien kokaleku batean eginiko sarraskia aitzakiatzat hartu zuten zuriek, eta zapalkuntza-bidea hartu zuten. Heinmot Tooyalaketek bere herritarrekin ihesi joan behar izan zuen. Oregon, Washington, Idaho eta Montanako estatuetan barrena gidatu zuen Joseph Buruzagiak bere herria, eta jende asko hil zen ihesaldi hartan, goseak, hotzak eta zurien aurkako guduan. Zuri askoren mira eta errespetua jaso zuen buruzagi indiarrak, baina armada amerikarrak preso hartu zuen azkenean, Montanako Bear Paw mendietan, Tatanka Yotanka (Sitting Bull amerikarren ahotan) buruzagi siuxa zegoen Kanadako lurretatik bestaldean. Oklahoman eduki ondoren, 1885ean Washingtoneko erreserba batean sartu zituzten Heinmot Tooyalaket eta azken nez percéak. Bi aldiz egon zen buruzagi indiarra Washingtonen, Estatu Batuetako hiriburuan, Theodore Roosevelt presidentearekin hizketan, baina ez zuen azken nez percéak beren sorlekura itzultzeko baimenik lortu.

Berak idatzitako lan bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Lurra Eguzkiaren laguntzaz sortu zen eta sortu bezala utzi behar da (...). Lautadak eta zelaiak mugarik gabe sortu ziren, eta ez die gizakiak, ez, halakorik ezarri behar (...). Gizaki zuriek aberastasuna nonahi lortzen dutela ikusi dut, bai eta balio ez duten lurrak guri emateko asmoa dutela ere (...). Agian pentsatuko duzue Sortzaileak gauza guztiak nahi bezala erabiltzeko jarri zaituztela Lurrean. Nik pentsatuko banu Berak bidali zaituztela, agian nire gain eskubidea duzuela pentsatuko nuke. (...). Nik ez dut inoiz lurra nirea denik esan, nahi dudan guztia egin ahal izateko. Lurrarekin nahi duena egiteko eskubidea Lurraren sortzaileak baino ez du. Nik neure lurrean bizitzeko eskubidea besterik ez dut eskatzen, eta adierazten dizuet zuek ere baduzuela zuen lurrean bizitzeko pribiliegioa. »

—Joseph buruzagia, "Lurpera ezazue nire bihotza Wounded Kneen" izeneko lanetik hartua.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]