Jean Poiret
Jean Poiret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Gustave Poiré |
Jaiotza | Parisko 14. barrutia, 1926ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Suresnes, 1992ko martxoaren 14a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Françoise Dorin (en) (1958 - 1965) Caroline Cellier (1965 - 1992) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, antzerki aktorea, errealizadorea, zinema ekoizlea, antzerkigilea eta aktorea |
|
Jean Poiret (Paris, 1926ko abuztuaren 17a - ibidem, 1992ko martxoaren 14a) frantses antzezle eta antzerki-idazlea izan zen. 1950eko hamarraldiaren hasieran, Michel Serrault antzezle komikoarekin bikote profesionala osatu, eta kabareteko ekitaldi bat osatu zuen. Poiretek hainbat komedia idatzi, egokitu eta antzeztu zituen; besteak beste, Douce Amére (1970), Joyeuses Époques (1980), eta Neil Simonen Rumors lanaren frantses ekoizpena (1991). Baina arrakastarik handiena La Cage aux folles idatzi eta interpretatzeak eman zion (1973), zalantzarik gabe. Bikote homosexual bati buruzko antzerki garaikidea da, eta gerora zinemara eramana izan zen. Obra hura bikain egokitzen zitzaien Poireten gozotasun eta xarmari, eta Serraulten bitxitasunari. Zinemari dagokionez, Poiretek 40 filmetik gora egin zituen; besteak beste, Le Dernier Métro (1980), Poulet au vinaigre (1985) eta hari jarraipena eman zioten Inspecteur Lavardin (1986), eta Le Miraculé (1986). Hil zenean, amaitu berri zuen Le Zébre filmaren zuzendaritza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.