Columbia (ibaia)
Columbia[1] (ingelesez: Columbia River) Ipar Amerika mendebaldeko ibaia da, Kanadako Columbia Britainiarra eta Estatu Batuetako Washington eta Oregon zeharkatzen dituena. 1.953 kilometro luze da. Ozeano Barean ahoa duen Ipar Amerikako ibairik emaritsuena da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Columbia Rediviva itsasontzitik datorkio, ibaia esploratu zuen lehendabiziko europar ontzia.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanadako Mendi Harritsuetan du iturburua, eta Kanadatik eta Estatu Batuetatik igarotzen da. Estatu Batuetan Washington estatutik sartzen da, eta Idahotik datozen Salmon eta Snake ibaien ura jasotzen du. Hegoaldera jotzen du ondoren eta bidean garrantzi handiko urtegiak hornitzen ditu (Grand Coulee Dam). Ondoren Washington eta Oregon estatuen arteko muga egiten du. Ozeano Barera isurtzen da Portland hiritik igaro eta gero.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Batez besteko emaria |
---|---|
Snake ibaia | 1.611 |
Willamette ibaia | 1.010 |
Kootenay ibaia | 867 |
Pend Oreille ibaia | 788 |
Cowlitz ibaia | 261 |
Spokane ibaia | 190 |
Deschutes ibaia | 170 |
Lewis ibaia | 136 |
Yakima ibaia | 100 |
Wenatchee ibaia | 91 |
Okanogan ibaia | 86 |
Kettle ibaia | 83 |
Sandy ibaia | 64 |
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbiak igarotzen dituen hiri nagusiak hauek dira:
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbiaren emaria 111 urtez, 1878-1988 bitartean, neurtu zen The Dallesko estazioan (Oregon)[2]. Ibaiak 610.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 91. Batez besteko emaria 5.438 m³/s da. Emari handiena ekainean du (12.891 m³/s), eta txikiena urrian (2.906 m³/s).
Columbiaren batez besteko emariak (m³/s) The Dallesen neurtuak
Datuak: 1878-1988 bitartean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ [http://www.grdc.sr.unh.edu/html/Polygons/P4115200.html Columbia Basin Station: The Dalles, Oregon. ] grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2018-2-13).