Berengario Friulikoa
Berengario Friulikoa | |||
---|---|---|---|
915eko abendua - 924ko apirilaren 7a ← Luis III.a Itsua | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cividale del Friuli, 840(e)ko hamarkada | ||
Heriotza | Verona, 924ko apirilaren 7a (74/84 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Eberhard of Friuli | ||
Ama | Gisela | ||
Ezkontidea(k) | Bertila of Spoleto (en) Anne de Provence (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Unruochings (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Berengario Friulikoa (c. 845-924ko apirilak 16) bere amaren aldetik Luis Errukitsua enperadorearen biloba zen, bere ama, Gisela izan baitzen Luisek bere bigarren emaztea izan zen Judith Bavariakoarekin izan zuen alaba. Bere aita Everardo Friulikoa izan zen, Karlomagno eta Luis Errukitsua enperadoreen gorteetako zalduna, azken hau Friuliko markesa (848-863) eta eliza katolikoko santua.
Friuliko markesa izan zen 874tik aurrera bere anaia zen Unroch III.aren oinordeko bezala.
Italiako erregea izan zen 888tik aurrera Karlos III.a Lodiaren oinordeko bezala eta tronurako beste hautagaia zen Guy III.a Spoletokoa garaitu ondoren, honek, hurrengo urtean bere burua Italiako errege bezala izendatu zuen arren.
Karlos III.aren heriotzak ere hutsik utzi zuen tronu inperiala eta honengatik ere borrokatu zuten Berengariok eta Guidok, eta, azkenean, azken hau koroatu zuen Eztebe V.a aita santuak Germaniako Erromatar Inperio Sainduko enperadore bezala 891n.
Berengariok oraindik ez zuen etsi Enperadore bihurtzeko bere asmoan, eta honela, 900ean, Arnulfo enperadorea hil ondoren, berriz enperadore bihurtzen saiatu zen. Oraingoan Luis III.a Itsuak garaitu zuen, enperadore bihurtzea lortu zuena eta Berengario Italiako tronutik bota zuena.
905ean Berengariok enperadorea garaitu zuen eta Luis III.a Italiatik kanporatu ondoren tronua berreskuratu zuen. Luis itzultzen saiatu zenean Berengariok harrapatu zuen, nork, Luis III.a itsutzea agindu ondoren, bere burua Enperadore izendatu zuen
Veronan hil zen erahila
Aurrekoa Karlos III.a Lodia |
Italiako erregea 888-889 |
Ondorengoa Guy III.a Spoletokoa |
Aurrekoa Luis III.a Itsua |
Italiako erregea 905-922 |
Ondorengoa Rodolfo II.a Borgoinakoa |
Aurrekoa Luis III.a Itsua |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 904-924 |
Ondorengoa (interregno baten ondoren) Oton I.a |