Argonnerwaldlied
Argonnerwaldlied | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1914 |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Argonnerwaldlied ("Argonneko Basoko kanta") edo "Lied der Pioniere" edo "Pionierlied" ("Aitzindariaren kanta") I. Mundu Gerrako martxa militar alemaniarra da. Hermann Albert Gordonek konposatu zuen 1914/1915ean. I. Mundu Gerran erabili zuen Alemaniar Inperioak. Kantaren bariazioak letra desberdinekin erabili zituen Liga Espartakista marxistak, Alemania Naziak II. Mundu Gerran eta Ekialdeko Alemaniak.
1919an, Liga Espartakista iraultzaileak letra berria eman zion 1919ko urtarrileko altxamendu espartakistaren oroimenean. Bertsio hori Hanns Eislerrek moldatu eta Erich-Weinert-Ensemblek interpretatu zuen Alemaniako Errepublika Demokratikoan.
"Durch deutsches Land marschieren", "SA Marschiertlied" izenez ere ezaguna, Alemania Naziaren urteetan erabili zen. Saxonian moldatua 1929an, eta Argonnerwaldlied-en doinuan oinarritutako Sturmabteilung Nazional Sozialistaren martxa izan zen.
Kanta Alemanian zehar zabaldu zen heinean, "Durch deutsches Land" ("Alemaniako lurraren bidez") hitzetan aldaketak sortu ziren, eta horien ordez "Durch Großberlin" ("Berlin Handiaren bidez"), "Durch Schwabenland" ("Suabiaren bidez") eta abar jarri ziren. Hirugarren ahapaldiak ere letra-aldaketa txikiak ditu. NSDAPen bertsioa "Wir fürchten SPD und Rotfront nicht" ("ez gara SPDaren eta Rotfronten beldur") izan zen; Reichsarbeitsdienstek, berriz, "Wir fürchten Moskau und die Juden nicht" ("ez gara ez Moskuren ez juduen beldur").[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Deutsches lieder, (n.d.) retrieved 2018 March 29, from http://ingeb.org/Lieder/durchdeu.html