Edukira joan

Apo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
FamiliaBufonidae
Generoa Bufo

Apoa (Bufo) anuruen ordenako genero bat da. Hainbat espezie hartzen du bere barnean(Bufo bufo, apo arrunta; Bufo calamita).

Ornodun anfibioa da, igelaren antzekoa, baina gorputz lodiagoa eta azala garatxoz betea duena. Apoak, heldua denean, ez du isatsik, txikia izaten da, eta gorputzaren atzealdea aurrealdea baino zabalagoa izaten du. Aurreko hankak lau behatz ditu, eta atzekoak bost. Atzekoak, azazkal gabeak, mintz batez baturik daude, igeri egiteko. Azalean dituen guruinek era askotako pozoiak sortzen dituzte. Emeak erruten dituen arrautzen ernalkuntza gorputzez kanpoan egiten da. Gehienetan gauez ibiltzen dira habiatik kanpora; jauzkariak dira; lehorrean bizi dira, eta animalia biziak janez elikatzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]