Ana Urkiza
Ana Urkiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1969ko urtarrilaren 10a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, kazetaria, idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Ana Urkiza Ibaibarriaga (Ondarroa, Bizkaia, 1969ko urtarrilaren 10a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio Zientzietan lizentziaduna, enpresa-komunikazioan aditua eta euskal idazlea da. Ogibidez, komunikazioaren eta giza-baliabideen kudeaketari, irakaskuntzari eta zuzendaritzari lotutako ibilbidea egin du bai kooperatiba munduan, bai Deustuko Unibertsitatean eta bai finantza sektorean.
Idazle gisa, genero ezberdinak landu ditu: ipuina, poesia, saiakera, aforismoak eta biografia. Eta hainbat sari irabazi ditu, Augustin Zubikarai, Tene Mujika, Pedro Atarrabiakoa edo Bustintza saria, besteak beste.
Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Desira izoztuak (2000), Bekatuak (2005) eta Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak (2020) ipuin-bildumak; Gela ilunetik (2000), Bazterreko ahotsa (2002) eta Nire hiriko poemak (2006) poesia-liburuak; eta haur eta gazte literaturan, Betaurrekoak ditut eta zer? (2001), Hondartzako kioskoa (2001), Ondarroako piratak (2003) eta Ondarroako piraten abentura berriak (2007), Amak plastakoa eman dit (2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (2006) eta Musuak baino laburragoak diren ipuinak (2018).
Mugarri izan dira bere saiakera liburuak: 2006an, Zortzi unibertso, zortzi idazle zortzi euskal idazle emakumezkori egindako elkarrizketa liburua argitaratu zuen. Euskal emakumezko idazleak euskal literaturari egiten ari ziren ekarpena eta nozitzen zuten ikusezintasuna bistaratu zuen. Eta 2021ean, Garen hori entsegu liburuari esker, euskal balioen eguneratze premiaz eta sorkuntza proposamen berrietarako tradizioak duen gehiegizko pisuaren inguruko hausnarketa plazaratu zuen.
1998-2001 bitartean, Euskal Emakume Idazleen Lantaldeko kide izan zen. Lantalde honen helburu nagusiak bi izan ziren: emakumezko idazleek elkarri babesa eskaintzea eta euskal emakume idazleen lana ezagutzera ematea. Helburu horren baitan argitaratu zuten lantaldean parte hartutako idazleek Gutiziak (2000, Txalaparta) liburu kolektiboa eta emakumezko idazleek idatzitako liburuen gaineko literatur kritikak egiteko konpromisoa hartu zuten, besteak beste.
Konpromiso horri lotuta, Ana Urkizak Literatur Kritikak idatzi zituen 2000-2007 artean, Euskaldunon Egunkaria eta Deia egunkarietan, eta Idatz&Mintz, Karmel eta Hegats aldizkarietan.
Gainera, itzultzaile eta artikulugile ere bada, Deia egunkarian eta Karmel aldizkarian, besteak beste.
Bere ibilbide profesional osoan, 1998an hasita, enpresetan euskara bultzatzeko planak kudeatu ditu eta 2016an Elhuyar Saria jaso zuen egindako sustapen lan oparoagatik.
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zen (2000-2020).
2020ko irailaren 19tik Eusko Ikaskuntzaren presidentea da.[1][2]
Idazkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Urkizaren ibilbidean jakinminak eta gauzak beste modu batera egiteko tentazioak garrantzi handia dute (“zergatik?” edo “nola liteke beste modura batera?” galderek). Hortik datorkio, izan ere, genero ezberdinetan aritzeko joera: Ipuin-bildumetan adibidez, galderak egitetik abiatzen da. Aforismoak idazterakoan, pentsamendua formaz aldatzearekin egiten du jolas, esanahiak irauliz eta hausnarketarako bide berriak eskainiz. Saiakeretan, bilaketa eta inkonformismoa ditu oinarri. Eta Haur eta Gazte Literaturan, abenturaren eta irudimenaren bidez transgresioa du besarkatzen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Betaurrekoak ditut eta zer (2001, Elkar)
- Ondarroako piratak (2003, Ibaizabal)
- Amak plastakoa eman dit (2004, Aizkorri)
- Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (2006, Elkar)
- Ondarroako piraten abentura berriak (2007, Ibaizabal)
- Tita Tirita (2008, Ibaizabal)
- Bidegorriko festa (2010, Erein)
- Azazkalak jaten ditut eta zer (2011, Elkar)
- Sekretuaren zaporea (2012, Mezulari)
- Olatuak zaintzen (2018, Ibaizabal)
- Musuak baino laburragoak diren ipuinak (2018, Denonartean)
Ipuin-bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Desira izoztuak (2000, Elkar)
- Deseos de hielo (2000, Tarttalo)
- Bekatuak (2005, Elkar)
- Mamuak (2014, Elkar)
- Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak (2020, Elkar). Begoña Durrutyren ilustrazioak.[3]
Aforismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzorako geratzen dena (2011, Alberdania)
- Ez dago aurrera bueltarik (2016, Denonartean)
- Un hermoso lugar la felicidad (2018, Trea)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gela ilunetik (2001, Hiria)
- Bazterreko ahotsa (2002, Elkar)
- Nire hiriko poemak (2006, Pamiela)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zortzi unibertso, zortzi idazle (2008, Alberdania)
- Ocho universos, ocho escritoras (2010, Alberdania)
- Garen hori (2021, Elkar)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Augustin Zubikarai: herri euskararen zaindari (2009, Elkar)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2020-09-19). «Ana Urkiza se convierte en la primera presidenta de Eusko Ikaskuntza» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
- ↑ Urain, Jon O.. «Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
- ↑ «Ipuin labur-laburrak eta marrazki iradokitzaileak, paperezko ahozapietan» El Diario Vasco 2020-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zubeldia, Iñaki: Ana Urkiza: abentura, irudimena, sentimendua... uztartzen dakien autorea. - Egan, 2008-1/2, 299-314.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Escritoras.com >> http://escritoras.com/escritoras/Ana-Urkiza (Bere lan zerrenda osatzeko)
- Ana Urkiza literaturaren zubitegian
- Ana Urkiza Alberdanian
- Ana Urkiza: "Gizonezkoak ez du nire liburua egiteko premiarik ikusten" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-03-25)
- Ana Urkizari elkarrizketa: "Gaur egungo Euskal Herriari dagokio elkarlanean aritzeko pausoa ematea Berria (2020-09-20)
- Ana Urkiza. Auñamendi Eusko Entziklopedia