Evelyn Mawuli
Evelyn Mawuli | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Toyohashi, 1995eko ekainaren 2a (29 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Japonia | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Ohka Gakuen High School (en) | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||
Pisua | 79 kilogramo | ||||||||||||||||||
Altuera | 71 hazbete, 180 zentimetro | ||||||||||||||||||
Evelyn Mawuli (Toyohashi, Japonia, 1995eko ekainaren 2a), Japoniako saskibaloi-jokalari profesionala da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, zilarrezko domina bat irabaziz[1][2]. Bi gurasoak Ghanan jaio ziren Japonian kokatu aurretik.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]WJBL
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mawulik Anjon egoitza duen Aisin AW Wings taldearentzat jokatu zuen 2014-15 denboralditik. Han egin zuen debut profesionala. 2017an, Mawulik Nagoyako Toyota Antelopes taldearekin sinatu zuen 2017-18 denboraldirako[3]. Bere ahizpak ere Toyota Antelopes taldean jokatu du.
Selekzio nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mawulik, 2014an, Indiako FIBA Asia Under-16 (16 urtetik beherako) txapelketan egin zuen nazioarteko debuta, eta Japoniak brontzezko domina irabazi zuen.
2017an, berriro izendatu zuten Under-16 talderako, FIBA Asia Under-16 txapelketarako, non Japoniak urrezkoa irabazi baitzuen. Mawuli Amsterdamen (Herbehereak) jokatuko zen FIBA Under-17 Munduko Txapelketarako aukeratu zuten. Japoniak laugarren amaitu zuen txapelketa, eta Txapelketa-talderako izendatu zuten Mawuli[4].
2018an, Munduko Kopa jokatu zuen bederatzigarren postua lortuz,
2019an, FIBA Asiako Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen.
Olinpiar Jokoak emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia emakumezkoa[7]. |
Gainerako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FIBA Asia Under-16 | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
2017 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
FIBA Asiako Txapelketa | |||
2019 | Tailandia Tailandia |
Saskibaloia emakumezkoa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Evelyn MAWULI at the Tokyo 2020 Women's Olympic Basketball Tournament 2020» FIBA.basketball.
- ↑ «Basketball MAWULI Evelyn - Tokyo 2020 Olympics» ...
- ↑ «馬瓜 エブリン まうり えぶりん トヨタ自動車 アンテロープス» WJBL.
- ↑ FIBA U17W – MVP DeShields heads All-Tournament Team. fiba.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Evelyn Mawuli» olympedia.org 2021-11-21ean begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Evelyn Mawuli» Olympics.com 2021-11-21ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from azaroa 2023
- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- Japoniako saskibaloi jokalariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak