Bóregan
Bóregan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Pérez Marín |
Jaiotza | Cintruénigo, 1951ko abenduaren 20a (72 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
escultor-boregan.myshopify.com | |
Jesús Pérez Marín, Bóregan, bere izen artistikoa eta ezizen familiarra (Cintruénigo, Nafarroa Garaia, 1951ko abenduaren 20a), eskualde mailan ezaguna den euskal eskultorea eta margolaria da, eta bere eskulturen adierazpen figuratiboagatik nabarmentzen da. Faustino Aizkorbe, Jose Ramon Anda, Alberto Orella Unzué, Alfredo Sada Laguardia, Josetxo Santos Odériz, Xabier Santxotena Alsua, Angel Garraza Salanueva edo Rafael Bartolozzi bezalako beste artista batzuk biltzen dituen Nafarroako eskultoreen hirugarren belaunaldian kokatzen da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesús Pérez Marín 1951ko abenduaren 20an jaio zen Cintruenigon, Tuteratik gertu dagoen herrian.[1] Adin goiztiarrean, Bóreganek bere jaioterrian, Cintruenigon, hasi zituen lehen mailako ikasketak, eta, geroago, Garesko Jesusen Bihotzeko apaizekin eta Alba de Tormesen (Salamanca) egin zituen batxilergoko ikasketak.
Denborak aurrera egin ahala, bere gustuak artearen mundura hurbilduz joan ziren. Beraz, gazte-gaztetatik du artearekiko zaletasuna, eta Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan hastea erabaki zuen, hainbat ikastaro monografiko eginez. Guzti horrekin, berak beti esaten dituen hurrengo hitzak nabarmentzen dira, "ni eskultorea naiz Cintruenigokoa izateagatik".[2] Horren arrazoia, Cintruenigon harzuriaren artisau-tailan dagoen tradizio sendo eta errotua da, eta artistak oso lotura estua du jarduera horrekin 1968-1969tik, harzuriaren tailugile ikasle gisa hasi zenetik, material horren gainean hainbat eskultura eta pintura eginez, baita beste mota bateko materialekoak ere.
Urte batzuk geroago, 1974an, 23 urterekin, lan egin zuen tailerra uztea erabaki zuen, beste lan batzuetan aritzeko. Pare bat urte geroago, harzuriaren eta bere tailaren munduari ekin zion berriro, eta bere produktuak nazioarteko azoketan saltzen dituen bertako enpresa batentzat hasi zen lanean. Lan horren barruan, bere lan propioak sortzea izan zen bere eginkizuna, eta baita lan ezagunak erreproduzitzea ere. Esperientzia horri guztiari esker, "eskultore bihurtu" zen eta, horrekin batera, eskultura artistikoaren mundu profesionalean bere ibilbidea hasi zuen. Urte horietan "esku hartu" zuen, eta arte eta ekonomia aldetik ikasi zuen ofizioa.
Tailer propioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an, 28 urterekin, Bóreganek tailer bat alokatu zuen Cintruenigon, eta bakarka ekin zion eskultura lantzeko abenturari. Denborak aurrera egin ahala, artista bihurtzeko pausoa ematea lortu zuen, hau da, artisau izatetik sortzaile izatera pasatu zen. Orduan, lehen erakusketak Alfaron eta Cintruenigon eman zituen. Une horretan hartu zuen izen artistiko gisa Bóregan, aitaren familiaren goitizena.
Bere lanak sortzeko erabili zituen materialen artean, harzuria aipa daiteke bikaintasun handiz, material hori oso presente zegoelako Cintruénigon, bere jarduera ekonomiko nagusia material horren industriarekin lotuta zegoelako, beraz, harzuri ugari zegoen. Baina 90eko hamarkadan egurra, erretxina, beira-zuntza edo harria bezalako beste material batzuk erabiltzen hasi zen.
Enrique Abad (Los Iruña'ko) herrikidearen laguntzari esker, Madrilen Nafarroako Kutxak zeukan arte gelan erakusketak egin zituen eta, ondorioz, bere ibilbidean aldaketa garrantzitsu bat hasi zuen, Espainiako hiriburuarekin harremana mantenduz ingurunearen garapen artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.
1997an, bere bigarren tailerra/estudioa sortzea erabaki zuen TUDEJÉN izenekoa, arte-galeria bihurtuta eta bertan erakutsitako lan guztiak biltzen zituen. Tailer hori Fitero ondoan kokatu zuen, Fiteroko bainuetxe ospetsutik pasatzen zen turista ugaria aprobetxatuz. [2] [3]
Geroago, tailer hori Cintruénigora eraman zuen, Alhama ibaiaren ertzean dagoen etxalde batean, naturaz inguratuta. Bertan erakusten ditu bere eskultura lanak.
Gaur egun, eskultura-tailer hau existitzen da, non Bóregan-ek bere eskultura-lanaren zati handi bat museo gisa ikusgai daukan. Horrez gain, noizean behin, bisita gidatua egiten du instalazio guztietara.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bóregan Nafarroako artista nabarmenenen artean aitorpen artistikorako lekua egiten saiatu zen. Bere lanak aztertuta, lanen ezaugarriek nola bilakaera izan duten ikus dezakegu, artisautzaren eta artearen artean dauden bere lehen lanetatik hasi eta guztiz artea diren bere azken lanetaraino.
Arreta erakartzen duen zerbait eta hori da Bóreganen lana ezaugarritzen duena, horietako asko bularraren erdian hutsune bat izateagatik nabarmentzen direla. Horren arabera, Bóreganen lanak nolabaiteko eragina du Jorge Oteizarengandik, artista horren ezaugarri den gorputzen hustuketarekin lotuta baitago. Hori dela eta, Bóreganek bere eskultura esperimentalean bilatzen duena espazio naturalean zulo bat hustea da. Era berean, artista honen lanaren beste ezaugarri bat bere eskulturako pertsonaien adierazpen figuratiboa da; horrek esan nahi du hainbat lanetan, bere piezak osatzen dituzten pertsonek ez dutela aurpegi marraztua.
Bóreganek hainbat gai jorratzen ditu bere lanetan, baina bere lanetan nekazaritzaren edo soroaren presentzia nabarmentzen da, adibidez, horietako batzuk mahats-bilketari buruzkoak ziren (eskuineko irudian ikus daitekeen bezala).
Gainera, Tuterako El Abrazo de Tudela bere azken lana ere aipa daiteke, Tuterako Queiles pasealekuan ikusgai dagoena eta ETAren terrorismoaren biktimei zuzenduta dagoena. Memoriaren, erreparazioaren eta justiziaren aldeko hausnarketara gonbidatzen du lan horrek.
Obra publiko ugariko artista da, Euskal Herrian (Cintruenigo, Tutera, Erriberri, Corella, Fitero, Iruña, Cascante, Donostia, Bilbo), Espainian (Calahorra, Tarazona, Logroño, Tarragona, Bartzelona, Lleida) eta munduan zehar (Estrasburgo, Paderborn, etab.).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perez Marín, Jesús «Bóregan». .
- ↑ a b «Acerca de Bóregan» Escultor Boregan.
- ↑ Tudején egungo Fitero udalerriaren barruan dagoen populaziorik gabeko eremu baten izena da, muga-kokapenagatik gaztelu garrantzitsu bat zuena. Ikusi «TUDEJÉN» Gran enciclopedia de Navarra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Escultor Bóregan» Escultor Boregan.