Ornodun
Ornodun | |
---|---|
Kanbriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Subfiluma | Vertebrata Cuvier, 1812
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | barruki |
Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, eta euren berezitasuna bizkarrezur bat osatzen duten ornoak izatea da. Ornodunen eboluzioa Kanbriarreko leherketan gertatu zen, Kanbriar garaian. Ezagutzen den lehenengo ornoduna Myllokunmingia da.
Ornodunek ingurune ezberdinetara egokitzen joan dira eta, hori dela eta, kordatuen azpifilumik handiena da intsektuak eta gero. Subfiluma honen barruan kokatzen dira anfibioak, narrastiak, hegaztiak, arrainak eta ugaztunak. Beraz, gizakia ere (Homo sapiens) talde honen barnean sartzen da.[1] Guztira 66.000 espezie baino gehiago osatzen dute talde hau. [2]
Azpifilumaren ezaugarririk nabarmenenak dira gihar sistema bat edukitzea eta nerbio sistema zentral bat izatea. Nerbio sistema horren zati bat bizkarrezurraren barnean kokatzen da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornodunek barne hezurdura edo endoeskeletoa daukate. Hezurdura hori kartilagoz edo hezurrez osatuta egon daiteke eta, kasu askotan, bi osagaiak dituzte gorputzeko atal ezberdinetan. Ornodun taldeko izakiek barne eskeleto artikulatua, garuna (entzefalo) gordetzen duen garezurra eta bizkarrezur bat daukate, garezur oinarritik buztaneraino doana.[2]
Normalean ornodunek aldebiko simetria daukate, hau da, haien gorputzak banandu daitezke ardatz baten bidez bi zati berdinetan. Gainera, izaki ornodunen gorputzek hiru ataletan banatzen ohi dira: burua, enborra eta gorputz-adarrak.
- Burua. Buruan elkartzen dira sentsorial eta nerbio-organo gehienak.
- Enborra. Ugaztunen kasuan, enborra banatzen da torax eta abdomenean.
- Gorputz-adarrak. Bi pare gorputz-adar dituzten ornodunek tetrapodo izenarekin ezagutzen dira. Ur-ornodunen gorputz-adarrak, ordea, hegalak dira. Beste kasuetan, eboluzioa dela eta, gorputz-adarrak desagertu dira.
Hezurdura modu erraz banetan fosilizatzen da eta, horri esker, ornodunen eboluzio-prozesuaren berri daukagu gaur egun. [3]
Anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tegumentu-sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tegumentua gorputzak estaltzen dituen babes-geruza da eta ornodun motaren arabera, larruazala eta beste egiturak biltzen ditu, esate baterako, ileak, ezkatak, lumak, adarrak, etab. Tegumentuaren egitura nagusiak bereizten dira sentsorialetan eta babesleetan, urratzeak, zulaketak eta ingurumeneko mikrobioak saihesteko. Jariakor trukaketa baimentzen du eta, kasu batzuetan, arnas eta iraizle funtzioak dauzka. Hiru geruzetan banatzen da: [4][5]
- Epidermis: osatzen duten egiturek azalean dauden luzakinak dira, adibidez, adarrak, atzaparrak, lumak, ileak, mokoak… Gainera, epidermisen dauden guruinak, ekoizten duten sustantziaren arabera, mota askotarikoak izan daitezke: izerdi-guruinak, guruin pozoitsuak edota ugatzak.
- Dermis: dermis egituren barruan aurkitzen dira, esate baterako, arrainen ezkatak, narrastien bai oskolak, bai krokodiloen ezkata gogorrak…
- Hipodermis
Lokomozio-aparatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornodunen ohiko lokomozio-aparatua oso ondo bereizten diren bi atalez osatuta dago: hezurrez eta giharrez. Tendoiak dira hezurrak eta muskuluak lotzen dituztenak eta, lotura horri esker, ornodunek mugimenduak egiteko gaitasuna daukate.
Ornodun talde bakoitzak ingurumen zehatz batean aurkitzen da. Horregatik, lokomozio-aparatuak moldaketa ezberdinak aurkezten ditu talde bakoitzean. Lehengo ornodunen lokomozio-aparatua uretan bizitzeko prest egon behar zen. Denborarekin, hegalak garatu zituzten igerian errazago aritzeko. Lurraren konkista hasi zenean, hankak eta atzaparrak garatu zituzten, hegan egiteko hegoak eta eskuak eta buztanak zuhaitzetatik ibiltzeko. [6][7]
Zirkulazio-aparatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornodunek zirkulazio-aparatu itxia daukate. Aparatu honen eginbeharra bai oxigenoa, bai elikagaiak gorputzaren atal ezberdinetara garraiatzea da. Zirkulazio-aparatua hainbat konponentez osatuta dago: bihotza, arteriak, zainak, kapilarrak, etab. Ornodun taldearen arabera, zirkulazio-aparatu bakarra dago edo bitan bananduta. Gainera, bihotzak dituen ganbera zenbakia ere aldatzen da. Adibidez, arrainek bi ganbera dituzte, anfibioek eta narrastiek, hiru eta hegaztiek eta ugaztunak, berriz, lau.[8]
Anras aparatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arnas aparatuaren eginbeharra airetik oxigenoa hartzea eta karbono dioxidoa kanpora botatzea da. Beste kasuetan gertatzen den bezala, ornodun taldearen arabera, arnas aparatuak ezaugarri batzuk ditu. Arnasteko, beraz, modu ezberdinak daude.[9]
- Difusioz egindako arnasketa. Gutxi eboluzionatutako animalietan ematen da batez ere. Organismoaren edozein zelulak garraiatzen du oxigenoa eta, modu horretan, ez dute arnas aparaturik behar.
- Larruazaleko arnasketa. Epidermis da ingurumenetik oxigenoa hartzeko arduraduna eta ondoren, oxigenoa zirkulazio-aparatutik garraiatzen da. Normalean, umel ingurumenetan bizi diren ornodunak erabiltzen dute metodo hau.
- Brankial arnasketa. Uretako ornodunek arnasteko brankiak izeneko egiturak erabiltzen dituzte. Egitura hauek larruazalean kokatzen dira, ura haien artean pasatzen denean oxigeno molekulak harrapatzeko eta karbono dioxidoa izurtzeko.
- Birikietako arnasketa. Arnasteko metodo hau bakarrik ornodunetan ematen da, hain zuzen ere, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunetan. Birikak dira organorik nagusiena kasu honetan, bertan gas trukaketa ematen baita. Ornodun taldearen arabera, birikak sinpleagoak edo konplexuagoak izan daitezke. Anfibioen kasuan, birikak lauak dira eta hegaztietan, berriz, birikak eta bronkioak ezik, aire-sakuak ere dauzkate.
Nerbio-sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi nerbio-sistema bereizten dira: nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa.
Nerbio-sistema zentrala entzefaloa eta bizkarrezur-muina osatzen dute. Biek hezurrez inguratua edota babestuta daude; batetik, garezurra entzefaloa babesten du eta, bestetik, bizkarrezurra bizkarrezur-muina. Sistema hau mugimenduen eta jarduera begetatiboen kontrol eta koordinazio gunea da. Ornodunen artean nerbio-sistema zentrala alderatzen den arren, aldekotasun asko ikusten dira, eboluzioan zehar eskuratu dituztenak. Hala ere, hainbat atal ezberdin garatu dira talde bakoitzean. Esate baterako, arrainek eta anfibioek usaimen- eta ikusmen-lobulua garatuagoa daukate eta garuna, berriz, gutxiago. Hegazti eta ugaztunek, burmuina eta zerebeloa daukate garatuagoa.
Bestalde, nerbio-sistema periferikoa nerbio-zuntzez osatuta dago eta horiek dira gorputzaren atal ezberdinen eta sistema zentralaren arteko informazio garraioaren arduradunak. Organo hartzaileetatik jasotzen den informazioa entzefalo edo bizkarrezur-muinari bidaltzen da eta, hauetatik, organo efektoreei. Informazioa zein organoari zuzenduta dagoen arabera bi azpisistemak daude: nerbio-sistema somatikoa eta nerbio-sistema autonomoa. Lehengoa, borondatezko jarduerak kontrolatzen ditu eta, bigarrena, ez-borondatezko eran aritzen diren organoak kontrolatzen ditu (adibidez, bihotzaren taupadak). Nerbio-sistema autonomoaren barruan beste bi azpisistema daude: nerbio-sistema sinpatikoa, gorputza ekintzarako prestatzen duenak eta nerbio-sistema parasinpatikoa, gorputza atsedenaldirako prestatzen duenak.[10][11][12]
Sistema endokrinoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema honek koordinazioko sistema bat da. Informazioa jaso, prozesatu eta erantzun zuzena bidaltzen die eginkizuna bete behar duten hormonen organoei. Izan ere, odolean garraiatzen diren substantzia kimikoak, hormonak, sistema endokrinoak ematen dituen erantzunak daramatzate eta hormona horien kontzentrazioaren arabera, organoek erantzuten dute.[13]
Digestio-aparatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornodunek oso garatuta dagoen digestio-aparatua daukate eta atal hauek osatzen dute: aho-barrunbea, faringea, hestegorria, urdaila, hestea eta uzkia. Horrez gain, digestio-aparatuaren atalak guruinetara lotuta daude, hain zuzen ere, listu-guruin, gibel eta pankreari. Tetrapodoen aho-barrunbea oso garatua dago, mihia, ezpainak, ahosabaia eta hortzak dituelako.
Ornodunek jaten dutenean, elikagaiak mastekatzen dituzte eta irenstean, mingainak bultzatzen ditu barrurantz. Faringetik pasatzen dira eta hestegorrira ailegatzean prozesua automatikoa da. Elikagaiak urdailera heltzean urdailaren muskuluak digeritzen dituzte hestera pasa daitezen. Ornodun taldearen arabera urdaila atal ezberdinak ditu, ohikoena hiru izanda. Belarjaleek, adibidez, lau barrunbe dauzkate elikagaiak ondo digeritzeko. Hestean nutrienteak eta ura hartzen da eta hondakinekin obramenduak egiten dira, uzkian mantentzen direnak kaka egin arte.
Iraitz-aparatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen filogenetikoan oinarrituta honako zuhaitza eraikitzen da:[14][15]
Vertebrata/ |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Craniata |
Linneana sailkapenaren arabera, berriz, honako taldeak eta alorrak aurki daitezke:[3][16][17]
Ornodun taldeak | Irudi | Klasea | [18] | [18] | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Anamniote
mintz amniotikorik ez daukanez, uretan ugaldu behar du |
Agnatuak
Masailezur gabekoak |
Arrainak | Myxini | 32,900 | ||
Hyperoartia (lanproiak) | ||||||
Gnathostomatuak Masailezurdunak |
arrain kartilaginosoak | |||||
Aktinopterigio | ||||||
Sarcopterygii | ||||||
Tetrapodoak | anfibioak | 7,302 | 33,278 | |||
Amniote
Lurreko ugalketari egokitutako mintz amniotikoa dauka |
ugaztunak | 5,513 | ||||
narrastiak | 10,711 | |||||
hegaztiak | 10,425 | |||||
Deskribatutako espeziak guztira | 66,178 |
Ornodunen subfiluma honek bateratzen dituen animaliak uretakoak dira, haien gorputzak fusiformeak dira eta ezkataz estalita daude eta dituzten gorputz-adarrak hegalak dira. Arrainek odol hotza daukate eta, beraz, animali poikilotermoak dira. Arnas aparatua erreparatuta ikusten da brankiak dituztela arnasteko. Haien bihotzak bi ganbera ditu. Kasu batzuetan, igeri-puxika dute, arrainen flotagarritasuna neurtzen duena. Animali obiparoak dira, izan ere, kanpoko ugalketa egiten dute batez ere arrautzak erabilita.
Arrainen barruan hiru mota nagusi daude: ziklostomo, kondriktie eta osteiktie. Lehengo mota hori, myxini eta hyperoaria (lanproieak) biltzen ditu. Eboluzio eskalan lehengo ornodunak dira eta ez daukate masailezurrik, haien ahoa inbutu itxura baitu. Bigarren motak kartilagoko hezurdura duten arrainak biltzen ditu. Haien ugalketa prozesua barnekoa da eta ez dute igeri-puxika. Talde honetan marrazoak eta karpak aurki daitezke. Hirugarren arrain moten hezurdura hezurrez osatuta dago eta horien dentsitatea dela eta, igeri-puxika behar dute.
Haien bizitzan zehar eraldaketa nabarmenak jasaten dituzte: gazteak direnean uretan bizi dira eta, metamorfosia eta gero, helduaroa lurrean ematen dute, toki umeletan. Hori dela eta, arnas aparatua ere aldatzen da: gaztaroan brankiak dituzte eta, helduaroan, birikak eta larruazala erabiltzen dute arnasteko. Haien larruazala hain fina da non, kasu batzuetan, ez duten eta beti heze dago. Haien gorputz-adarrak hankak dira eta erabiltzen dituzte bai ibiltzeko, bai igeri egiteko. Odol hotza dutenez, poikilotermoak dira. Bihotza hiru ganberakoa da. Ugalketa prozesua dela eta, obiparoak direla esan daiteke. Ugalketa uretan egin behar dute arrautzen bidez. Ornodun subfiluma honek izan zen lurra kolonizatu zuen lehengoa.
Anfibioen barruan bi alor bereiz daitezke, buztana dutenak (arrabioa adibidez) eta buztanik ez dutenak (igelak esate baterako).
Lurreko animaliak dira eta haien gorputza ezkataz estalita dago. Odol hotza dela eta, poikilotermoak dira. Arnasketa prozesuan birikak erabiltzen dituzte eta haien bihotzak hiru ganberak ditu kasu gehienetan. Ugalketa prozesuan arrautzak erabiltzen dituzte, beraz, obiparoak dira. Subfiluma honek jartzen dituen arrautzek oskola daukate enbrioia babesteko.
Narrastien barruan hiru alor daude: crocodylia (krokodiloak eta kaimanak), squamata (azalberritzen direnak, sugeak adibidez) eta quelonido (hezurrez egindako oskola dutenek, dortokak esate baterako).
Hegan egiten duten animaliak dute, beraz, aurreko bi gorputz-adarrak hegalak dira eta atzeko beste biak, hankak. Haien gorputza lumez beteta dago. Elikatzeko ez dituzte ortzik baina bai mokoa. Odol beroa dutenez, ornodun homeotermoak dira. Birikak erabiltzen dituzte arnas prozesuan eta haien bihotzak lau ganbera ditu. Enbrioiak arrautzetan hezten dira, beraz, obiparoak dira. Arrautzak lurrean jartzen dituztenez eta ez uretan, oskolez eginda daude enbrioia hobeto babesteko arriskuetatik.
Hegaztien barruan bi alor bereiz daiteke: alde batetik, paleonathae alorrak biltzen ditu ia hegan egiten ez duten hegaztiak, adibidez, oiloek eta ostrukek. Bestetik, neognathae, hegazti hegalariak dira.
Ugaztunen artean aurki daitezke lurrekoak, uretakoak eta hegalariak. Ornodun subfiluma honen gorputza hilek estalita dago. Odol beroa dutenez, ornodun homeotermoak dira. Birikak erabiltzen dituzte arnas prozesuan eta haien bihotzak lau ganbera ditu. Elikadura erreparatuz, hainbat motatakoa izan daitezke: haragijaleak, herbiboroak eta orojaleak. Barruko ugalketa egiten dute eta enbrioia ere, emearen barruan garatzen da. Ugaztunak jaiotzerakoan emeak elikatzen ditu ugatzei esker.
Ugaztunak hiru motetan sailkatzen dira: prototerio (ugaztun obiparoak, ornitorrinkoa adibidez), metameria (plazenta ez daukaten ugaztunek enbrioia elikatzeko, kangurua esate baterako) eta euterio (plazenta daukaten ugaztunek).
Euskal Autonomia Erkidegoko ornodun espezie mehatxatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie mehatxatuen EAEko katalogoa 167/1996 Dekretuaren[19] bidez egituratu zen. Honen bidez, babes neurri desberdina duten fauna eta flora sailkatzeko lehen pausoak eman ziren. Katalogo horretan lau kategoriatan sailkatzen dira espezieak: kalteberak, interes berezikoak, galtzeko arriskuan daudenak eta bakanak. Ornodunen kasuan, ondokoak dira katalogo horretan agertzen direnak:
KATEGORIA | Arrainak | Anfibioak | Narrastiak | Hegaztiak | Ugaztunak | |
---|---|---|---|---|---|---|
Galtzeko arriskuan | 4 espezie: | Espezie 1: | 7 espezie: | 9 espezie: | ||
Kaltebera | 2 espezie: | 3 espezie: | 3 espezie: | 13 espezie | 7 espezie: | |
Bakana | Espezie 1: | Espezie 1: | 29 espezie: | 2 espezie: | ||
Interes berezikoa | 3 espezie: | 7 espezie: | 41 espezie |
|
17 espezie: |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ahiartza, Jose Ramon. (2010). «Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna.» www.ueu.org (UEU) (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
- ↑ a b «Number of Species on Earth - Current Results» www.currentresults.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
- ↑ a b «Proyecto Biosfera» recursos.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
- ↑ STEFANY TARCO. (2017-11-26). Tejido tegumentario vertebrados. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ «III.-Tegumento de Vertebrados» www.e-histologia.unileon.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ RAUL RAFAEL RIOJA AZALDE. (2015-02-18). Sistema locomotor en vertebrados. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Biotecnología, C. Gil Recio Ldo en. (2015-12-10). «Aparato locomotor de los animales» Información sobre animales, mascotas, salud, naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sistema circulatorio en vertebrados - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Biotecnología, C. Gil Recio Ldo en. (2015-11-23). «Aparato respiratorio de los animales. Tipos de sistemas, ejemplos» Información sobre animales, mascotas, salud, naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sistemas nerviosos: el sistema central de vertebrados» Cuaderno de Cultura Científica 2017-06-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «1.4. Sistema nervioso en vertebrados» agrega.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Función de relación. 1º bachiller. Cosas de Ciencias. Isabel Etayo Salazar. Programación de Biología de 2º Ciclo de la ESO, 1º Bachillerato y 2º, con CTMA. Enlaces, recursos, actividades, imágenes, animaciones y videos. Libros recomendados, películas, recortes de prensa» docentes.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Proyecto Biosfera» recursostic.educacion.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ «Vertebrata» tolweb.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ Delsuc, Frédéric; Philippe, Hervé; Tsagkogeorga, Georgia; Simion, Paul; Tilak, Marie-Ka; Turon, Xavier; López-Legentil, Susanna; Piette, Jacques et al.. (2018-04-13). «A phylogenomic framework and timescale for comparative studies of tunicates» BMC Biology 16 (1): 39. doi: . ISSN 1741-7007. PMID 29653534. PMC PMC5899321. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ «Proyecto Biosfera» recursostic.educacion.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
- ↑ «Me encanta la biología: Principios Integrales de Zoología Hickman Décima Cuarta edición.» Me encanta la biología 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
IUCN1014
izeneko erreferentziarako - ↑ 167/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena. BOPV (140), 11613-11619 or..
- ↑ Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa. .