Krater aintzira
Krater aintzira eraketa geologiko bat da, oinarrian, sumendi baten galdaran eratutako aintzira bat edo maar bat. Kraterrak euritik jasotzen duen ura lurruntzen edo iragazten dena baino gehiago denean eratzen da krater aintzira. Sumendiaren kraterra baldin bada, ezinbestekoa izango da lehenengo sumendia denbora batez inaktibo egotea; eta talka krater batean ere era daiteke krater aintzira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krater aintziretako batzuek ur azido edo gaziak dituzte, sumenditik jariatzen diren sufrearengatik eta beste mineral batzuengatik (hala ere, inaktibotzat hartzen da). Halakoa da, adibidez, Ngoro Nogoroko kraterreko aintzira, oso alkalino eta gazia baita. Beste batzuk oso azidotasun edo gazitasun urrikoak dira, eta ur geza dute.
Sumendi batzuetan, urek termaltzat hartzeko adinako aktibitatea dute.
Krater aintzira bolkanikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toba (Indonesia)
- Pinatubo (Filipinak)
- Kraterreko Aintzira (Oregon Ameriketako Estatu Batuak)
- Cuicocha (Ekuador)
- Irazu sumendia (Costa Rica)
- Tianchi aintzira, Paektu mendian (Ipar Korea-Txina)
- Kapoho kraterreko aintzira (Hawaii Ameriketako Estatu Batuak)
- Kelud (Indonesia)
- Nyos aintzira (Kamerun)
- La Soufrière sumendiko aintzira (Saint Vincent eta Grenadinak)
- Ashi aintzira (Japonia)
- Towada aintzira (Japonia)
- Tazawa aintzira (Japonia)
- Kerið (Islandia)