Tianjingo metroa
Tianjingo metroa (txinera sinplifikatuz: 天津地铁, pinyineraz: Tiānjīn Dìtiě), Tianjin eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1984ko abenduan zabaldu zen, Beijingo metroaren atzetik Txinako Herri Errepublikako bigarren metroa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metroaren eraikuntza lanak 1970ko uztailaren 4ean hasi ziren. Hiru kilometro eta erdiko lehen tarteak lau geltoki zituen eta 1976an amaitu zuten. Bigarren tarteak, 1,6 kilometro zituen eta Xinanjiao eta Erweilu geltokien artekoa, 1980an amaitu zuten. Jatorrizko lehen lineak (7,4 kilometro luze eta zortzi geltokikoa), 1984ko abenduaren 28an zabaldu ztuen.
2001eko urriaren 9an, metroa eraberritze sakona egiteko itxi zuten. Tunel berria eraiki, eta linearen ibilbidea luzatu zuten. 2005eko abenduaren 28an ibilbide berriaren eraikitze lanak amaitu eta 2006ko ekainaren 12an metroak ateak ireki zituen berriz ere.
Lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tianjingo metroak lau linea dauzka gaur egun:
TIANJINGO METROA | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Linea | Ibilbidea | Luzera (km) | Geltokiak | Zabaltze data | Azken luzapena | |
1 | Liuyuan-Shuanglin | 26,2 | 21 | 1984 | 2006 | |
2 | Caozhuang – Konggangjingjiqu | 22,6 | 19 | 2012 | 2013 | |
3 | Xiaodian – Nanzhan | 30,8 | 26 | 2012 | 2013 | |
9 | Shiyijing kalea – Donghai kalea | 52,8 | 19 | 2004 | 2012 |
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako Herri Errepublikako hiri handi guztiek bezala, metroa luzatzeko hainbat proiektu daude martxan. Aurrikusitako lineak honakoak dira:
- 3. linea: Hiria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatuko du. 19 geltoki eta 22,3 kilometro luze izango ditu.
- 4. linea: Egitasmoaren arabera, 28 geltoki eta 35,7 kilometro luze izango ditu.
- 5. linea: 24 geltoki eta 31,2 kilometro luze izango ditu.
- 6. linea: Ibilbidea zehazteke dago oraindik eta 18 geltoki eta 21,4 kilometro luze izango ditu.
- 7. linea: 25,5 kilometro luze izango ditu.
- 8. linea: 20 kilometro luze izango ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Tianjingo metroaren webgunea.
- (Ingelesez) Tianjingo metroari buruzko informazioa Urbanrail.net webgunean.
Txinako Herri Errepublikako metroak | ||
---|---|---|
Eraikiak: | Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou | |
Eraikitzen:: | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou | |
Proiektuan:: | | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo |