Abakan
Abakan Ағбан | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako errepublikak | Khakasia | ||
Alkatea | Nikolay Bulakin (en) | ||
Izen ofiziala | errusieraz: Абакан khakaseraz: Ағбан | ||
Jatorrizko izena | Ағбан | ||
Posta kodea | 655000–655965 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°43′N 91°25′E / 53.72°N 91.42°E | ||
Azalera | 112 km² | ||
Altuera | 245 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 181.709 (2017) 0 (2017) | ||
Dentsitatea | 1.617 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1675 | ||
Telefono aurrizkia | 3902 | ||
Ordu eremua | UTC+07:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | Khakasera eta errusiera | ||
http://abakan.ru/ |
Abakan[1] (errusieraz: Абакан; khakaseraz: Ағбан) Errusiako hego-erdialdeko hiria da, Khakasiako hiriburua. 2010ean 165.214 biztanle zituen[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abakan Minusinsk sakonunearen erdialdean dago, Abakan ibaiaren eskuineko ertzean, ibai horren eta Jeniseiren bilgunetik gertu[3]. Mongolia, Txina eta Kazakhstango mugak hurbil ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abakango gotorlekua (errusieraz: Абаканский острог) 1675. urtean eraiki zuten; Abakansk izenez ere ezaguna zen. Jeniseiko Gobernazioaren barnean egon zen Errusiar Inperioaren aroan. 1823-1931 bitartean Ust-Abakánskoye izan zuen izena; 1931. urtean eman zioten gaur egungo izena eta hiri-izaera.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
7 700 | 36 652 | 56 416 | 90 136 | 128 311 | 154 092 | 165 197 | 165 214 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat industria-konpainia daude Abakanen; besteak beste hauxe ekoizten dute nagusiki: nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, elikagaigintza, industria mekaniko, ehungintza eta egurra.
Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960tik mendebaldeko Siberiako burdinbide linearen abiapuntua da, eta Novokuznetsk, Barnaul, Akmolinsk eta Magnitogorskekin loturik dago. Horrez gain, ibai-portua eta aireportua ditu.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khakasiako Unibertsitate Estatala dago Abakanen. Hiru teatro daude hirian.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abakanek estepako klima hotza du, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera. Urtaroen arteko tenperatura aldea oso handia da eta prezipitazio gehienak udan izaten dira.
Datu klimatikoak (Abakan) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 9.0 | 20.0 | 27.2 | 38.0 | 37.2 | 39.0 | 37.0 | 34.0 | 24.0 | 16.1 | 11.0 | 39.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −13.9 | −9.4 | 1.1 | 9.4 | 18.9 | 23.3 | 26.1 | 23.9 | 16.7 | 6.7 | -5.6 | −13.9 | 7.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -18.3 | -15.6 | -4.4 | 2.8 | 11.7 | 17.2 | 20.0 | 17.2 | 10.6 | 1.7 | -9.4 | -17.2 | 1.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −22.8 | −21.1 | −10.0 | -3.3 | 5.0 | 11.1 | 13.9 | 11.1 | 4.4 | -2.8 | −12.8 | −20.6 | −3.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −45.0 | −40.0 | −38.1 | −22.2 | −10.5 | −4.9 | 4.1 | 0.5 | −8.0 | −23.0 | −37.5 | −42.8 | −45.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.6 | 5.8 | 4.2 | 11.2 | 29.1 | 58.4 | 67.5 | 59.1 | 35.7 | 17.8 | 10.2 | 7.8 | 314.4 |
Iturria: climatebase.ru [4] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua. Europako hiriak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Abakan[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ . 2014ko apirilaren 6an begiratua.