Edukira joan

Objektibo (argazkilaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Objektibo (argazkilaritza)
objective (en) Itzuli eta photo equipment (en) Itzuli
Honen parteoptical system (en) Itzuli

Objektiboa[1] argazki kameren edo bideo kameren zati bat da, lente konbergente eta dibergentez osatutakoa. Argia sentsorera bidaltzen duen elementuen multzoa da, non irudia sortzen den. Lente ganbil bat edo bi izaten ditu, zeinak zeharkatzen dituen argi izpiak proiektatzen dituen, fokua izeneko puntu batean. Enfokatzen dugunean, fokuak eta sentsoreak bat egitea ahalbidetzen dugu, irudi argia lortuz. Foku-distantzia eta fokatzea doitzen ditugu aparailu honekin. [2]

Objektibo baten prezioa zenbait faktoreren menpe dago, lente kopurua, eginda dagoen materiala edo egonkortasun gaitasuna esaterako. [3]

XVII. mendean kokatutako kamera ilunaren zuloa hartzen da historiako lehenbiziko objektibotzat. 1812an, William Hyde Wollanstonek menisko sinpleko lehenbiziko objektiboa diseinatu zuen, kalitate handiagoko irudia ahalbidetzen zuen lente konbergente bat zen.

Charles-Louis Chevalierrek doblete akromatikoa diseinatu zuen, zeina Daguerrek bere lehenbiziko daguerrotipoetan erabiliko zuen aurrerago. Objektibo sinple horiek Grubb eta Goerz-ek adibidez findu zituzten arren, nahiko mugatuta zegoen, sentsibilitate eta argitasun eskasagatik. József Miksa Petzval izan zen lehenbiziko aldaketa egin zuena, objektiboaren irekiera handituz. John Frederick Goddard izan zen hurrengo hobekuntzaren egilea, esposizio denbora gutxitu zuelarik. Poliki-poliki errakuntza guztiak finduz joan ziren, Bigarren Mundu Gerraren ostean adibidez, F.G. Black-ek zoom “modernoa” aurkeztu zuen.

Fokatze automatikoa eta egonkortze automatikoa ere asmakuntza garrantzitsuak izan ziren, XX. mende bukaerako asmakuntza apartenak.

Argazki eta bideoetan eragin dezaketen zenbait ezaugarri ditu objektibo batek:

Foku-distantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Foku-distantzia objektibo mota desberdinekin

Argazkia atera nahi diogun elementura gure objektiborekin zenbat hurbilduko garen adierazten du. Lautada bati bere osotasunean argazkia atera nahi badiogu adibidez, foku-distantzia txikia erabiliko dugu; ordea, paisaia horretako elementu jakin bat nahi badugu, zuhaitza bat adibidez, foku-distantzia handia erabiliko dugu. [5]

Milimetrotan neurtzen da distantzia hau, leiarraren zentro optikotik puntu fokalera dagoen distantziari egiten baitio dei neurriak. Ikusangeluarekin harreman zuzena du, eta eragin nabarmena du argazkietan:

Foku-distantzia luzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro optikotik, puntu fokalera dagoen distantzia handia bada, argazkia atera nahi dugun lokalizazioa ez dugu osotasunean irudikatuko, elementu jakin bati aterako diogu argazkia, ikusangelua txikiagoa baita. Irudikatu nahi dugun elementua bere ingurunetik isolatuko dugu gainera, arreta guztia elementu jakin horrek izanik. Efektu hau objektibo mota jakin batzuekin lortzen da, teleobjektiboekin hain zuzen ere.

Foku-distantzia motza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia txikia bada, lokalizazio bat bere osotasunean irudikatu daiteke argazkian, ikusangelua handiagoa izanik horrela. Ez da elementu jakin bat gailentzen, eremu sakontasun handiagoa lortzen da. Objektibo angeluarrekin lortzen dira gisa honetako argazkiak.

Sakontzeko, irakurri: «Ikusangelu»

Elementu honek adierazten du gure irudian eszenako zenbat agertuko den. Bi faktorek baldintzatzen dute ezaugarri hau, foku-distantziak eta kameraren sentsoreak. Ikusangelua kamera bakoitzarekin aldatzen da, izan ere, sentsore osoa dute batzuk (full frame) baina bertzeek ordea, tamaina desberdineko sentsoreak dituzte. Horregatik, ikusangeluaz orokorrean aritu beharrean, foku-distantziari heltzen zaio, objektibo guztietan mantentzen den distantzia delako -zentro optikotik, puntu fokalera-.

Diafragmaren irekidura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diafragmaren irekiera desberdinak

Kamerara sartzen den argi kopurua erregulatzen du elementu honek, gizakiaren begiko irisak bezala[6], diafragmaren irekiera propio bat du objektibo mota bakoitzak.

F zenbakien bidez adierazten da, foku-distantziaren eta diafragmaren irekiduraren diametroaren arteko harremana delarik. Gero eta txikiagoa izan f zenbakia, irekiera handiagoa izanen da, argi gehiago igarotzen utziz [7]. Irekiera hau automatikoki edo eskuz doitu daiteke.

Objektibo bakoitzak diafragmaren irekiera maximo bat du: objektiboaren foku-distantzia finkoa bada, irekidura ere finkoa da; ordea, zoom objektiboetan, irekiera maximoa foku-distantziaren arabera aldatu daiteke, edo finkoa izan daiteke. [6]

Irudiaren egonkortasuna [8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sigma 18-125mm - Egonkortze sistema duen objektiboa

Argazkiak mugituak ez ateratzea ahalbidetzen duen tresna da, objektiboan txertatuta egon daiteke edo kameran bertan.

Abantailak Desabantailak
Objektiboan bertan dagoen egonkortzailea, objektibo

horrentzat konkretuki dago diseinatuta.

Kalitate optikoa orokorrean eskasagoa da.
Tradizionalki egokiagoa kontsideratu izan da

egonkorgailua objektiboan bertan txertatuta egotea.

Izan ere, egonkortze sistemaren lentea zentro optikoan

kokatu daiteke, eta mugimendu txikiak beharko ditu

soilik dardarak zuzentzeko; sentsorearen planoan,

ordea, mugimendu handiagoak beharko ziren.

Egonkortze sistema duten objektiboak

garestiagoak izan ohi dira bertzeak baino.

Nikkor 50mm - Egonkortze sistemarik gabeko objektiboa
Abantailak Desabantailak
Edozein objektiborekin erabili daiteke, ez da egonkortze

sistema duten objektiborik erostea. Kamera analogiko

zaharren objektiboekin eta guzti erabili daiteke.

Objektiboaren foku-distantzia handitzean,

egonkortze sistemak eraginkortasuna

galtzen du.

Ardatz gehiago egonkortzen ahal dira. Reflex tankerako kameretan adibidez,

argitasunak fokatze sisteman eragina

izan dezake. Fokatze sentsoreetara

iristen den irudia ez baitago egonkortuta.

Bi sistemak bateratzen ahal dituzte. Panasonic edo

Olympus kamera batzuekin kamerako eta objektiboko

egonkortze sistema erabili daitezke aldi berean.

Bideoak filmatzerakoan, sentsoreak

distortsio txikiak eragin ditzake.

Fokuratze sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enfokatze sistema bada argazkian eragina izanen duten elementu garrantzitsuenetako bat. Fokuratzen dugunean, irudiko elementu jakin bat edo elementu multzo bat gailentzen dira, argitasun gehiago emanez aipatutako elementuei. Objektiboa da fokuratze lanak egiten dituen kameraren zatia, fokuratze mekanismoa sinplea da: objektiboaren barruan dauden zenbait lente mugitzea. Sistema hau aldatu eta hobetu da urteen poderioz, fokuratze sistemak bereizten ahal direlarik gaur egun. [9]

Canon EF 100mm - Fokuratze automatiko eta eskuzkoaren artean aukeratu daiteke (AF/MF)

Eskuz enfokatzea [10]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektiboek badute eraztun moduko elementu bat, eta hori biratuz gero, barneko kristalak mugitzen dira, horrela, foku-planoan irudia argia izanen den distantzia aldatuko da.

Zenbait kameretan, fokatze sistema hau laguntzeko gehigarriak txertatu dira. Eraztuna mugitzen den heinean agertzen diren puntu edo ingeradak nabarmentzea adibidez, edo zoom digitala ahalbidetzea, horrela argazkilariak fokuratze zehatzago bat egiteko aukera du.

Fokuratze automatikoa [9]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enfokatze automatikoko sistemetan, kamerak eta objektiboak aldi berean egiten dute lan, irudia automatikoki fokuratzeko. Tankera honetako sistema desberdinak dauden arren, ezagunenak fase detekzioa eta kontraste detekzioa dira, baita, aurpegien hautemate sistema ere. Azken hori kamera konpaktuetan txertatzen dute.

Fase detekzio sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema mota honen oinarria da fokuratze lanetarako sentsore bat ahalbidetzea. Reflex delako kameretan, fase detekzioko sistemek fokuratze puntu desberdinak eskaintzen dituzte, horrela, argazkilariak fokuratu nahi duen zatia errazago aukeratu dezake.

Kontraste detekzio sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontraste detekzio sisteman, irudia fokuratuta badago kontrastea handiagoa dela da oinarria. Objektiboa fokuratzen saiatzen denean, kamerako prozesadoreak sentsorera iristen diren irudien kontrastea aztertzen du, enfokatze puntu zuzena aukeratuz. Azpimarragarria da ordea, aurreko sistema baino motelagoa dela.

Aurpegi hautemate sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honen funtzionamendua sinplea da, fokuratzerakoan aurpegiak bilatzen ditu, eta aurkituz gero, horiek ditu enfokatzen.

Objektiboen sailkapena, foku-distantzia eta ikusangeluaren araberakoa da:

Nikkor 50mm - Objektibo normala

Objektibo normala edo arrunta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «objektibo normal»

Giza begiradaren estaldura duen objektiboa da, 45º ingurukoa. Ikusangelu naturalekoa da, distortsiorik gabekoa. Erabilera arrunta du. Foku-distantzia 25-65mm eta 25-60º-ko ikusangelua.

Canon 15mm - Arrain begia
Sakontzeko, irakurri: «objektibo angeluhandi»

Estaldura handia du, baina distortsioak sor ditzake. Espazio txikietan plano orokorrak filmatzeko baliagarria da oso, perspektiba handitzen baitu. Objektibo honen bitartez, objektuen  arteko distantzia handiagoa dela dirudi. 10-25mm-ko foku-distantzia du eta 60-110º-ko ikusangelua. Normalean, etxebizitzak saltzeko webguneetan agertzen diren argazkiak objektibo honekin ateratzen dira, argazkiko espazioak dena baino handiagoaren itxura hartzen baitu. Super angeluhandiak: 24mm (83º), 20mm (94º) eta 17mm (104º).

Sakontzeko, irakurri: «arrain-begi objektibo»

Efektu konkretuak lortzeko soilik erabiltzen da, lerro zuzenak distortsionatzeko joera baitu objektibo honek. 180-360º-ko angeluak ditu, eta 6-16mm bitarteko foku-distantzia.

Teleobjektibo desberdinak [11]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurbildu nahi ez denean edo hurbiltzeko denborarik ez dagoenean erabiltzen da, kirolean edo naturan. Ez du inolako distortsiorik sortzen, eta perspektiba txikitzen du. Zerbait zehatza lortu nahi denean erabiltzen da, efektu dramatikoa lortzeko adibidez.

Canon EF 75-300mm - Teleobjektiboa

Teleobjektibo motza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15-25º bitarteko ikusangelua dute, eta 65-100mm bitarteko foku-distantzia.

Teleobjektiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Teleobjektibo»

10-15º bitarteko ikusangelua dute, eta 100-160mm bitarteko foku-distantzia.

Super teleobjektiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-10º bitarteko ikusangelua dute, eta 600mm arteko foku-distantzia.

Macro objektiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gertu dauden objektuak fokatzen ditu (natura). Tankera honetako objektiboek argazkian atera nahi den elementutik zentimetro bakarrera enfokatzen du, oso txikiak diren elementuak harrapatzea lortuz.

Zoom objektiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foku-distantzia aldakorra duten objektiboak dira gisa honetakoak, erabilera anitza izan dezake. 28-210mm-ko foku-distantzia dute.

Kalitate neurgailuak [12]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektibo baten kalitatea neurtzeko zenbait parametro daudeː

  • Bereizmena, hau da, irudiek erreproduzitzeko duten garbitasuna, elementuen eta multzoen kantitatearen eta elementuen kalitate optikoaren arabera.
  • Foku-distantziaren tartea: foku-distantziaren tartea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da objektiboaren kalitate optikoa.
  • Muntaketa metalikoa, erresistenteagoa eta iraunkorragoa.
  • Pisu handiagoa, itxurazko harremanik ez izan arren, eraikuntzan kalitate handiagoko materialak erabili direla adierazten du.
  • Aberrazio optiko batzuk zuzentzeko mekanismoak izatea.
  • Kontrastea, hau da, portaera lineala izatea argiaren maiztasun-espektro osoan (intentsitatea aldatu gabe).
  • Koadro mota: osoa (Full frame), 36x24 mm-tan eragiteko gai dena; edo bestela, murriztua.
  • Fabrikatzailea (hurrengo atala).

Marka ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektibo marka ezagunenak dira Nikon, Canon, Tamron, Sigma, Sony, Fujifilm, Olympus, Panasonic eta Pentax. Aipatutako marka horiek eskaintzen dituzten produktuak kalitate handikoak dira, eta argazkilaritza munduan zabalduenak daudenak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]; Elhuyar Hiztegia
  2. (Gaztelaniaz) El objetivo | Curso de fotografía digital TheWebfoto. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Todo lo que Necesitas Saber Sobre Objetivos en Fotografía» dzoom (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  4. (Gaztelaniaz) imagen, Publicado por 1. HISTORIA DE LA FOTOGRAFIA. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. a b (Gaztelaniaz) «La Distancia Focal Explicada con Ejemplos» dzoom (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  6. a b (Gaztelaniaz) Apertura de diafragma | Curso de fotografía digital TheWebfoto. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  7. (Gaztelaniaz) elsoler17. (2014-02-22). «Elementos de un Objetivo» DAVID SOLER (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. (Gaztelaniaz) Perera, Felipe Fernández. (2016-05-18). «Qué es el estabilizador óptico de imagen y cómo funciona» Qué cámara reflex comprar (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  9. a b (Gaztelaniaz) El Sistema de Enfoque | t o d o – f o t o g r a f i a. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  10. (Gaztelaniaz) ¿Enfoque manual o automático? - Tipos de enfoque | DA Fotografia. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  11. (Gaztelaniaz) Src='https://Secure.gravatar.com/Avatar/D5c016e54193f631bdc4b7075ca515a8?s=50,+<img Alt=;
    1. 038;d=mm; Srcset='https://Secure.gravatar.com/Avatar/D5c016e54193f631bdc4b7075ca515a8?s=100,+#038;r=g';+
    2. 038;d=mm; abril, #038;r=g 2x' class='avatar avatar-50 photo' height='50' width='50' />Iaio Atamian·Objetivos·14; 2014. (2014-04-14). «Distancia Focal de tu objetivo: Todo Lo Que Debes Saber» Blog del Fotógrafo (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  12. (Gaztelaniaz) Objetivo (fotografía). 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).