Sakia-el-Hamra
Itxura
Sakia-el-Hamra | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°09′13″N 13°12′12″W / 27.1536°N 13.2033°W |
Honen parte da | Mendebaldeko Sahara |
Herrialdea | Maroko |
Sakia-el-Hamra[1] (arabieraz: الساقية الحمراء, as-Sāqīya al-Hamrā´, euskaraz: «ubide gorria»), 1969 baino lehen Río de Oro eskualdearekin batera Espainiar Sahara probintzia osatzen zuten eskualdeetako bat izan zen. Probintziako iparraldean kokatuta zegoen eta 82.000 km²-ko azalera zuen. Izena Aaiun bere hiriburua zeharkatzen zuen ubidetik zetorkion.
Hegoaldeko muga Bojador lurmuturran (26º paralelo ipar latitudea), iparraldeko muga Juby lurmuturran (27º 40' paralelo ipar latitudea) eta ekialdeko muga 8º 40' meridianoan zituen. Aaiun hiriburuaz gain, Smara eta Bir Lehlu eskualdeko hiririk nagusienak ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Mendebaldeko Saharako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |