Rheum
Rheum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Polygonaceae |
Generoa | Rheum |
Rheum Polygonaceae familiako generoa da, asiar jatorria duena. Genero honek 60 espezie ditu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabarba (Rheum rhabarbarum) eta R. rhaponticum landare jangarriak dira eta R. officinale sendabelarra. R. palmatum Txinan landatzen dute.
Landare bizikorrak dira. Hosto handiak eta peziolo mamitsu eta gorriak dituzte. Loreak zuri-berdexka eta txikiak dira. Errizoma oso garatuta dago. Haren fruitua nukula da. Haziak erein edo errizomaren zatiak landatzen dira.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainia Handia eta Frantzian arabarba oso ezaguna da. Hostoen pezioloak baino ez dituzte erabiltzen. Hostoen linboek azido oxaliko gehiegi dute eta toxikoak dira. Arabarbaren pezioloekin marmelada eta pastelak egiten dira.
Rheum officinale sendabelar laxante eta idorgarria da.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]60 espezie deskribatu dira, hauek dira horietako batzuk:
- Rheum acuminatum
- Rheum alexandrae
- Rheum altaicum
- Rheum aplostachyum
- Rheum australe
- Rheum austriacum
- Rheum bailloni
- Rheum cantoniense
- Rheum caspicum
- Rheum collinianum
- Rheum compactum
- Rheum cordatum
- Rheum officinale
- Rheum palaestinum Feinbrun 1944
- Rheum rhabarbarum L. 1753
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rheum |