Edukira joan

Otelo gaztelua

Koordenatuak: 35°07′40″N 33°56′36″E / 35.127688°N 33.943239°E / 35.127688; 33.943239
Wikipedia, Entziklopedia askea
Otelo gaztelua
Fortifications of Famagusta
Kokapena
Onartu gabeko estatuak Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
District of Northern CyprusGazimağusa District
Zipreko hiriaFamagusta
Kokapen fisikoaZipre
Koordenatuak35°07′40″N 33°56′36″E / 35.127688°N 33.943239°E / 35.127688; 33.943239
Map
Historia eta erabilera
KomisarioaZipreko Erresuma
Izenaren jatorriaOtelo

Otelo gaztelua (grezieraz: Πύργος του Oθέλλου; turkieraz: Othello Kulesi) Zipre ekialdeko Famagusta hirian dagoen gaztelua da. XIV. mendean eraiki zen eta 1506ko gobernadore veneziarraren izena darama.

William Shakespearek 1603an idatzitako Otelo antzezlanak gaztelu honetatik hartu omen zuen izena[1].

Otelo gaztelua XIV. mendean eraiki zuten Lusignondarrek (hiru mendetan zehar Zipreko Erresuma gobernatu zuen etxea izan zen). Gazteluaren funtzioa Famagustako itsas-portu garrantzitsua etsaien erasoetatik babestea zen. Zanga oso sakonek inguratzen zutenez "Gotorleku zeharkaezina" ezizenaz ezagutzen zen. Famagustara sartzeko bide nagusia gaztelua zen gainera.

1489an Veneziako Errepublikak Zipre erosi zuen. Gazteluaren harresia artilleria modernoagoari egokitzea erabaki zuten baina horma sendoak ziren eraisteko eta egindako aldaketa bakarra dorre karratuen ordez dorre zirkularrak ezartzea izan zen[1]. Berreraikuntza hauek veneziarrek egin zituztela adierazteko San Marko lehoiaren erliebea ezarri zuten gazteluaren sarreran, ohitura zuten bezala. Lehoiaren irudiaren alboan berreraikuntza lanak gidatu zituen Nicolo Foscari kapitainaren izena agertzen da, eta "1492" data ere bai.

1900. urtean britainiarrek gazteluko ura drainatu egin zen malaria arriskua txikitzeko[2].

2014an gaztelua berrizteko lanak hasi zituzten[3] eta 2015eko uztailaren 3an ireki zituen ateak berriz[4].

Otelo gazteluaren oinplanoa.

Oinplano laukizuzena du, erdian barne patioa duena. Patioan espainiarren eta otomandarren kainoi bolak daude, gazteluak jasandajko erasoen berri ematen dutenak. Brontzezko espainiar kainoi bat egoera oso onean dago, 400 urte dituen arren[1].

Gazteluko harresiaren erpinetan lau dorre zirkular ditu. Lusignan garaian eraikitako jangela eta logelak ditu. Jangela gazteluko areto handiena da. 28 metrotako luzera du eta iluna da, ez baitu leihorik. Bukaeran sukaldea dago[2].

William Shakespearek 1603an idatzitako Otelo antzezlana idatzi zuen eta izena gaztelu honetatik hartu bazuen ere Otelo veneziar kapitaina mairu gisa deskribatu zuen eta ez veneziar gobernadore gisa. Nagusiak Otelo Ziprera bidaltzen du "hiriaren gotortasuna ongi ezagutzen duelako". II ekitalditik aurrera antzezlana "Zipreko itsas-portu batean" gertatzen da eta baita "gazteluaren aretoan" ere[2].

Esan beharra dago Shakespeare ez zela inoiz Zipren izan eta Zipreren inguruko berri handirik ere ez zuela izango garai hartan[1]. Pentsatzen da agian Sir Cristoforo Moro Zipreko gobernadorearen istorioaren berri izango zuela eta mauria ez bazen ere abizenak hori pentsatzera eramango zuela[2]. Bigarren hipotesi bat ere badago, Francesco de Sessa zerbitzari veneziarrarena. Larruazal iluna zuenez "Il Moro" (mairua) ezizena zuen eta 1544an erbesteratua izan zen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d "Othello's Tower and Citadel". www.cypnet.co.uk.
  2. a b c d e «Othello Tower and Castle in Famagusta - Cyprus44, the north cyprus guide» www.cyprus44.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  3. (Ingelesez) Tsagari, Daphne. "Othello" Castle in Cyprus to be Restored | GreekReporter.com. (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
  4. (Ingelesez) «Othello Tower/Citadel to reopen this week» UNDP in Cyprus (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]