Euskaldunak Argentinan (liburua)
Itxura
'Euskaldunak Argentinan' | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1972) |
Argitaratze-data | 1972 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Euskaldunak Argentinan. 1969'garrengo urtean Argentina'n idatzia |
Herrialdea | Argentina |
Orrialdeak | 166 |
ISBN | 978-950-4-00040-2 |
Euskaldunak Argentinan. 1969'garrengo urtean Argentina'n idatzia" Jose Ramon Zubillaga idazle bedaiotarrak gipuzkeraz idatzitako dibulgaziozko saiakera da.
Edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honetan Zubillagak Argentinan euskaldunek izan duten presentziaz idatzi zuen, batez ere lanbideen (pilotariak, esneroak...) eta Argentinako zonalde desberdineen ikuspuntuetatik. Liburua 44 kapitulu laburretan antolatuta dago. Testuan pasadizu eta erreferentzi ugari jaso zituen Zubillagak, guztia estilo arinez eta atseginez bilduta. Modu batez, liburu honetan, bere bizi-esperientzia Hego-Amerikako herrialdean bildu zuen. Lana 1969an idatzi zuen eta hiru urte beranduago argitaratu zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaldunak Argentinan, Ekin argitaletxea, Buenos Aires, 1972. ISBN = 978-950-4-00040-2
- Jose Ramon Zabala Agirre: "Recuerdos de Argentina. La visión de un emigrante vasco". Guregandik aldizkaria, 13.zk. Lapridako Lagunen Etxea, 2017.