Edukira joan

Ayodhya

Koordenatuak: 26°47′57″N 82°12′16″E / 26.7992°N 82.2044°E / 26.7992; 82.2044
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayodhya
अयोध्या
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaUttar Pradesh
Division of Uttar PradeshAyodhya division
Indiako barrutiAyodhya barrutia
Jatorrizko izenaअयोध्या
Posta kodea224123
Geografia
Koordenatuak26°47′57″N 82°12′16″E / 26.7992°N 82.2044°E / 26.7992; 82.2044
Map
Azalera79,8 km²
Altuera93 m
Demografia
Biztanleria55.890 (2011)
6.240 (2001)
Dentsitatea700 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia5276
Ordu eremuaUTC+05:30
MatrikulaUP-28

Ayodhya (Hindustani: (Entzutea); IAST: Ayodhydel) Uttar Pradesh estatu indiarrean Saryu ibaiaren ertzean dagoen hiria da. Faizabad barrutiko eta Uttar Pradesheko (India) Faizabad dibisioko egoitza administratiboa da.[1][2] Udalbatza bakar bat osatzen du Faizabad hiri bikiarekin batera.

Ayodhya, Saket izenez ere ezaguna, Indiako hiri zaharra da. Ramayana epika handia bertan kokatua dago eta Rama pertsonaiaren jaioterria da. Ayodhya Kosalako erresuma zaharraren hiriburua zen. Batez beste 93 metroko altuera du. Ramaren jaioterria dela uste denez, Ayodhya (Awadhpuri) hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenetako bat da.[1]

Jainisimo eta budismoaren hasierako testu kanonikoetan aipatzen da Gautama Buda eta Mahavira erlijio-buruzagiek hiria bisitatu eta bertan bizi izan zirela. Jainismoaren testuek bost tirthankararen sorleku gisa deskribatzen dute baita ere: Rishabhanatha, Ajitanatha, Abhinandanatha, Sumatinath eta Anantnath, eta Bharata Chakravarti mitikoarekin lotzen dute. Gupta garaitik aurrera, zenbait iturrik Ayodhya eta Saketa hiri berdinaren izen bezala aipatzen dituzte

Ramaren jaioterria delakoan, Ayodhya hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenen artean dago. Rama jaio zen lekuan tenplu bat zegoela uste da, Mughal Babur enperadorearen aginduz eraitsia izan omen zena, eta haren ordez meskita bat eraiki zen. 1992an, lekuari buruzko eztabaidaren ondorioz, hindu talde batek meskita eraitsi zuen. Talde horien helburua toki horretan Ramaren omenezko tenplu handi bat berreraikitzea zen.[3] Gorte Goreneko bost epailek osatutako epaimahai batek 2019ko abuztutik urrira bitartean alde bateko eta kontrako argudioak entzun zituen, eta lurra erregistro fiskalen bidez gobernuarena zela diktaminatu zuen, eta tenplu hindua eraikitzeko fideikomiso bati emateko agindu zuen. Hallaber, Uttar Pradesh Sunnien Batzar Nagusiari 2 hektareako lur alternatibo bat emateko agindu zion gobernuari, eraitsitako Babriko meskitaren ordez beste meskita bat eraikitzeko. Ram Mandir-en eraikuntza 2020ko abuztuan hasi zen.[4]

     Hinduismo (93.23%)     Islam (6.19%)     Jainismo (0.16%)     Sikhismo (0.14%)     Budismo (0.12%)     Beste batzuk^ (0.16%)

Indiako 2011ko erroldatik, Ayodhyak 55.890 biztanle zituen. Gizonak biztanleriaren %56,7 izan ziren eta emakumeak %43,3. Ayodhyak %78,1eko batez besteko alfabetatze-tasa zuen. 2011ko Zentsuko datu erlijiosoen arabera, biztanle gehienak hinduismoaren jarraitzaileak dira (%93,23), musulmanak bigarren izanik (%6,19).[5]

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deepawali Ram ki Paidi ghat-en ospatzen da, Sarayu ibaiaren ertzean, Ayodhyan

Ayodhyak klima subtropikal hezea du, Erdialdeko Indian ohikoa dena. Udak luzeak, lehorrak eta beroak dira, eta martxoaren bukaeratik ekainaren erdialdera arte irauten dute, 32ºCko inguruko tenperaturarekin egunean zehar bataz beste.[6] Ondoren, montzoien denboraldia izaten da, urrira arte irauten duena. Urteko prezipitazioa 1.067 mm ingurukoa izaten da, eta batez besteko tenperatura 28ºC ingurukoa. Negua azaroaren hasieran hasten da eta urtarrilaren bukaera arte irauten du. Ondoren, udaberri laburra izaten da otsailean eta martxoaren hasieran. Batez besteko tenperaturak epelak dira, 16ºC inguru, baina gauak hotzagoak izan daitezke.[6]

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ram ki Paidi ghat-en ikuspegi panoramikoa
Hanuman Garhi tenplua
Sant Sri Paltds tenplua

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ayodhya Junction tren-geltokiaren kartela

Ayodhyara iristeko, aireportu hurbilenak Ayodhya, 5 km-ra; Amausi Lucknow, 134 km-ra eta Allahabad, 166 km-ra dira. Ayodhya zenbait hiri eta herri garrantzitsuri lotuta dago errepidez, besteak beste, Lucknow (130 km), Gorakhpur (140 km), Allahabad (160 km), Varanasi (200 km) eta Delhi (636 km).[8]

Autobus zerbitzu zuzena hasi da Ayodhya eta Janakpur artean (Sitaren jaioterria), Nepalen, Ramayanako zirkuitua deritzona osatzeko.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]