1997ko Espainiako Itzulia
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 52. Espainiako Vuelta | ||
Txapelketa | Espainiako Vuelta | ||
Datak | irailak 6 – 1997.eko irailak 27 | ||
Luzera | 3.759 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Lisboa | ||
Helduera-lekua | Madril | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 125 | ||
Bataz besteko abiadura | 41,187 km/o | ||
Official site | Webgune ofiziala | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Alex Zülle (ONCE) | ||
Txapeldunordea | Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca-Eurosport) | ||
Hirugarrena | Laurent Dufaux (Festina-Lotus) | ||
Puntukako sailkapena | Laurent Jalabert (ONCE) | ||
Eskalatzailerik onena | José María Jiménez (Banesto) | ||
Etapa hegalariak | Mauro Radaelli (Aki-Safi) | ||
Talderik onena | Kelme-Costa Blanca-Eurosport | ||
◀1996 | 1998▶ | ||
Dokumentazioa |
1997ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1997ko irailak 6 eta 28 bitartean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3773 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek, batez beste, 41,344 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Lisboan hasi eta Madrilen amaitu zen.
Edizio honetan luxu handiko txirrindulariek parte hartu zuten. Claudio Chiappucci, Pavel Tonkov, Tony Rominger, Gianni Bugno edo Abraham Olano bezalako txirrindulariek hasi zuten Itzulia Lisboan. Alabaina, horietako gehienak, batzuk euren kirol karreraren amaieran zeudenak, ez ziren sailkapen nagusiagatik lehiatzera joan. Alex Zülle, aurreko urteko irabazlea, zen faborito nagusia. Bere taldekide Laurent Jalabert edo aurreko edizioan bigarren izan zen Laurent Dufaux ziren bere arerio nagusietako batzuk.
Hain zuzen ere hiru txirrindulari hauek izan ziren, Fernando Escartínekin batera, seigarren etapan ihes egin eta pelotoiari helmugan bi minutu ateraz iritsi zirenak. Jalabert bihurtu zen lider, hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zenean galduz, zortzi minutu galdu ondoren. Ondorioz, Dufaux, Escartín eta Zülle geratzen ziren itzulia irabazteko faborito bezala. Horien artean, kaltetuena Escartín izan zen bederatzigarren etapan, 35 kilometroko erlojupeko bat izan zena, bi minutu baino gehiago galdu ondoren. Zülle eta Dufaux ziren elkarrengandik denbora tarte txikira zeuden bakarrak.
Züllek, jad liderra zena, ez zuen erritmoa jeitsiko itzulia amaitzeko geratzen ziren egunetan. Dufaux, aldiz, denbora galtzen hasi zen 14. etapan, Alto del Naranco mendatean amaitu zena, hurrengo etapan, Covadongako aintziretan amaitu zenean are denbora gehiago galduz.
Azken etapa garrantzitsua, Züllek jada sailkapen nagusian nahiko abantaila handia zuen arren, azkenaurrekoa izan zen, Alcobendasen amaitu zen erlojupeko bat. Züllek berak irabazi zuen etapa, bere atzetik zetozenekiko abantaila handituz.
Alex Züllek, hala, bere bigarren Espainiako Itzulia irabazi zuen jarraian. Oraingoan, Fernando Escartín izan zen bigarren, Laurent Dufaux hirugarren geratu zen bitartean.
Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria : ProCyclingStats |
Puntukako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Mendiko sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Taldekako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|