Argazkien errebelatze
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Argazkien errebelatzea plaka edo argazki-pelikula batean dagoen irudi latentea ikustarazteko egiten den prozesua da. Hau paper fotosentikor batean egiten baldin bada negatibo batetatik abiatuz positibatua edo negatiboaren handikuntza deritzo.
Irudi latentea ikusgai bihurtzeko errebelatzaile deituriko zenbait substantzia erabiltzen dira, substantzia hauek argazki makinako zilar bromuroa zilar metaliko beltzean bihurtzen ditu. Hau gertatzen da bi prozesurengatik: lehenengo prozesua eraldaketa fotokimiko bat da, esposizioan jasandako argiagatik; bigarren prozesua eraldaketa kimiko batengatik gertatzen da, irudi latenteko zilar bromuroa zilar metalikora erreduzitzen da ikusgai bihurtuz.
Plaka edo argazki-pelikula errebelatzaile barruan sartzen baldin bada, lehenik kameran sartu gabe, zilar bromuroa zilarrera erreduzituko den kantitatea oso txikia izango da. Bakarrik argazki makinan sartutako zilar bromuroa erreakzionatuko du errebelatzailearekin eta horrela erreduzitua izango da edo zilar metalikoan bihurtuko da.
Emultsio sentikorren zatietatik argi gehien jasotzen dutenak zilar erreduzituaren depositu intentsuenak ematen ditu, hau da, beltzenak dira. Bakarrik argi gutxi jasan duten zilar bromuro zatietan erreduzitzen den zilar kantitatea oso txikia da. Beraz geroz eta argi gehiago gure material sentikorrean parte hartu geroz eta zilar erreduzitu gehiago edukiko dugu.
Negatiboa:
Honekin lortzen duguna argazki errebelatu bat da, non argazki originalaren argi baloreak alderantzikatuak agertzen dira, hau da, argazki originalean argien dauden zatiak negatiboan ilunenak agertzen dira, eta argazkian ilun dauden zatiak argiak bihurtzen dira negatiboan.
Errebelazioa:
Lehen esan dugun bezala, argazkien errebelazioa erredukzio prozesu bat da non argazkien errebelatzailea erreduktore bezala jokatzen duen. Kimikan zilar bromuroa erreduzitzen duten beste substantzia asko daude baina substantzia hauek ez dute desberdintzen zer zilar bromuro argira ikusgai jarri diren eta zeintzuk ez. Argazki errebeladorea bakarrik argira egon diren zilar bromuro zatiak erreduzitzen ditu.
Errebelazio kimiko eta fisikoa:
Zilar bromuroa erreduzitzerakoan disolbagarria den bromuroa askatzen da eta disoluzio errebelatzailera pasatzen da. Hau oso garrantzitsua da jakitea zeren baldintza batzuetan perturbazioak sortu ditzake.
Errebelatze prozesuan nabaria da irudia negatiboan bihurtzen duen zilarra, plakan edo argazki-pelikulan dagoen emultsiozko geruza sentikorretik datorrela eta zilar bromuroaren erredukziotik sortu dela. Prozesu honi errebelazio kimikoa deritzo, izen hau ematen zaio errebelazio fisikotik bereizteko. Errebelazio fisikoan zilarra errebelatzailean dago disoluzio moduan eta hau irudi latenteari botatzen zaio.
Errebelatua nola parte hartzen du
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espero izango zen, mehe estalduraren emultsioen kasuan, errebelatzearen prozesua pelikula osoaren bitartez burutzea aldi berean: oso kasu arraroa dela adierazi behar da.
Ia beti, errebelatua hasten da errebelatzailearen ikusgai dagoen gainazalean, eta aurreratu egiten da emultsioaren barrualderantz moteltasunarekin.
Emultsioaren gelatina puztu egin behar da , errebelatzaileari barrualdeko emultsio gainazalean hedatzeko aukera emateko. Modu berean, errebelatzailea zilar bromuroarekin jarduten duen bitartean, izatez, agortzen joaten da eta errebelatua soilik aurrera jarraitu dezake, errebelatzaile agortua beste soluzio berri baten bitartez ordezkatua izaten denean. Zilar bromuroa ez dago gainazal edo plaka osoan zehar uniformeki banatuta.
Errebelatuaren erritmoa edo abiadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzailea eta abiadura emultsioa gainazalean zehar nola barneratzen den, errebelatzailearen izaeraren proportzioaren baitan dago.
Oso garrantzitsua den faktore bat, errebelatzailearen indarra da. Errebelatzaile energetiko bat dentsitate handi bat produzitzen du pelikularen gainazalean, edozein sakontasun hautemangarri batean sartu baino lehen. Errebelatzaile motela, dentsitate berdina sortuko du baina soilik denbora nahikoa izan duenean gainazal sakonenak barneratzeko eta gainazal sakonenak errebelatzeko.
Tenperaturaren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreakzio kimiko gehienetan gertatzen den bezala, erreakzioaren erritmoa edo abiadura tenperaturaren menpe dago. Tenperatura geroz eta altuagoa izan, orduan eta azkarragoa eta energetikoagoa izango da erreakzioa. Errebelatzaile desberdinekin tenperatura aldakuntza aldatzen da, baita honek sortutako azelerazioa ere.
Errebelatuaren aurrerapena pelikulan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatua pelikularen gainazalean hasten da eta bere lodieran zehar barneratzen da. Lehenik eta behin, gelatina puztu behar da errebelatzailea barneratzeko. Hau, ahuldu egiten da errebelatua aurreratzen dihoan heinean, oso garrantzitsua da difusio aske bat egotea eta modu horretan, emultsioaren gainazal sakonenean jarduteko. Horregatik, errebelatuaren aurrerapena azkartasunarekin gainazalean gertatzen den bitartean, ondoren, denbora gehiago behar du errebelatzailea barneratzeko eta emultsioaren barnean jarduteko.
Errebelatuaren sentsibilitatea 6 °C handitzerakoan, errebelatzailearen tenperatura bezala hartzen da. Tenperatura koefizientea errebelatzailearen sustantziaren, formularen, kantitatea eta erabilitako alkaliaren menpe dago. Koefiziente hori 2 bezala kontsideratu daiteke. Horrela, errebelatze-denbora erditik zatitua izan behar da 6 °C-ko tenperatura handitzea ematen denean. Gehienetan 18 °C handitzea normala bezala kontsideratzen da baina posible da 20 °C arte handitzea.
Errebelatzailearen birsortzaileak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzailearen aktibitatea murrizten denean hainbeste erabiltzeagatik, errebelatuaren denbora handitu egiten da. Errebelatzailearen aktibitatea konstante mantentzen da.
Errebelatzailearen konposizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzailea zenbait sustantzia kimiko ezberdinez osatuta dago:
- Sustantzia errebelatzailea.
- Agente kontserbatzailea.
- Basea.
- Errebelatzailearen akzio abiadura txikitzen duena eta beloa sortzea eragozten duen agentea.
Errebelatzailea sortzerakoan, erabilitako sustantzien kantitatearen arabera, errebelatzailearen propietateak ezberdina izango dira. Horregatik oso garrantzitsua da sustantziak ondo ezagutzea.
Agente kontserbatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelazioa erredukzio prozesu bat da non zilar bromuroa zilarrera erreduzitzen den eta errebelatzailea ozidatu egiten den aldaketa handi bat sortuz. Baina, ez da beharrezkoa errebelatzailea oxidatzea, atmosferako oxigenoak errebelatzailea oxidatuko lukeelako eta erabilgaitz bihurtuko luke. Oxidazioa ez gertatzeko, edo honen ab. iadura txikitzeko, agente kontserbatzaileak erabiltzen dira. Gehien erabiltzen den agente kontserbatzailea sodio sulfitoa da. Sodio sulfitoa oso garrantzitsua da errebelazio prozesuan, oxidazioan desconposatzen diren produktuak sortzea eragozten baitu. Batzueta bisulfitoa erabiltzen da sulfitoaren ordez, eta erabiltzen den gatza potasio edo sodio metabisulfitoa da. Sulfito disoluzioak base ahulak diren bitartean, bisulfito disoluzioak azidoagoak dira eta erabili ahal izateko disoluzioan base nahikoa egon behar da sortzen de azidoa neutralizatu ahal izateko eta bisulfitoa sulfito bihurtzeko.
Basea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sulfitoa daukaten errebelatzaileak errebelatzeko kapazitate txikia daukate, batzuetan ez daukate beharrezkoa den errebelatze kapazitatea. Hau ez gertatzeko, beharrezkoa da basea gehitzea.
argazkilaritzan gehien erabiltzen diren baseak hurrengoak dira: sodio karbonatoa, potasio karbonatoa, sodio hidroxidoa eta potasio hidroxidoa. Erabiltzen de basearen kantitatea eta karakterearen arabera, eragin bat edo beste edukiko du errebeladorean. Hidroxido eta karbonato baseen artean, hidroxidoenak energia gehiagozko errebelatzaileak dira.
Sodio karbonatoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Base erabilena da, eta hiru modutara aurkitu dezakegu:
- Sodio karbonato kristalizatua. Britania handian asko erabiltzen da. Bere edukian hamar ur molakula dauzka, horregatik deitzen zaio dekahidratatua, eta bere pisuaren %37-a sodio karbonato anhidroa da.
- Sodio karbonato anhidroa. Teorikoki ez dauka ur molekularik eta pisuaren %97-a sodio karbonato purua da.
- Sodio karbonato monohidratatua. Izenak esaten duen bezala, ur molekula bakarra dauka eta bere pisuaren %85-a karbonato anhidroa da.
Potasio karbonatoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modu bakarrean aurkitu dezakegu: gatz anhidro bezala. Baina oso higroskopikoa, hau da, hezetasuna badago iguruneko ura xurgatu dezake eta hidratatu.
Sodio karbonato eta potasio karbonatoaren artean ez dago ezberdintasun handia. Disoluzio kontzentratuak prestatzerako garaian, potasio karbonatoa hobeagoa da hone disolbagarritasuna handiagoa delako.
Hidroxidoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Base karbonatuekin alderatuta indartsuagoak dira. erabiltzen dira errebelatze indartsu bat eta akzio azkar bat lortzeko. Mota honetako baseak kontserbatzeko propietate gutxi dituzte eta azkar agortzen dira. Hidroxidoak erabiltzerakoan, gehien erabiltzen direnak sodio hidroxidoak eta potasio hidroxidoak dira. Ez dago ezberdintasun handirik bien artean.
Sodio silikatoa maiz erabiltzen den base indartsu bat da. Sustantzia hau hidroxidoak bezain basikoa da. Sodio silikatoa erabiltzea abantaila batzuk dauzka: ez du gelatina erasotzen. eta gehiegizko hanturak eragozten ditu. Honi esker, pelikulak azkarrago lehortzen dira.
Base ahulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde honetako konposaturik erabilitako bat borax-a da eta ale txikiko errebelatzaileen konposizioan erabiltzen da.
Maiz erabiltzen de beste konposatu bat Kodalk-a da. Borax-a baino basikoagoa da eta karbonatoa baino ahulagoa da. Kodalk konposatuak karbonatorik ez duenez, ez ditu azido karbonikozko gas burbuilarik sortzen.
Beseak eta pH baloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disoluzio baten basikotasuna edo azidotasuna pH baloreen bitartez deskribatu daiteke. Argazkilariarentzat ez da beharrezkoa pH balioei buruz asko jaitea, ala ere, kimikako edozein liburuan pH-ri buruzko informazioa aurkitu daiteke. Ur purua, ez dela azidoa ezta basikoa, neutroa dela, bere pH balioa 7-koa da, eta edozein pH balio 7-tik behera azidoa da eta 7-tik gora basikoa. Pentsa daiteke pH balio batetik bestera igarotzean ez dagoera ezberdintasun handirik, baina pH-a balore logaritmikoa dauka. Beraz, pH 10-eko disoluzio bat pH 9-koa baino hamar aldiz handiagoa da, eta pH 9-koa pH 8_koa baino hamar aldiz handiagoa. Errebelatzaile baten pH baloreak barne eremu zabal bat dauka.
Errebelatzailearen akzio abiadura txikitzen duena eta beloa sortzea eragozten duen agentea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzaile gehienak bere funtzioa betetzen dute: bakarrik argiaren aurrean jarritako zilar bromuroaren emultsio sentikorretan eragiten dute, eta ez dute beste emultsioak erasotzen. Errebelatzaile horien akzioa hautakorra da eta eremu sentikorrean ez dute belorik sortzen.
Irudian belorik ez ateratzeko errebelatzailearen akzio abiadura murrizten duen agente bat erabiltzen da. Normalean potasio bromuroa erabiltzen da.
Potasio bromuroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beloa sortzea eragozteaz gain, errebelatzailearen akzio abiadura murrizten du, errebelatzea motelduz. Errebelatzailearen arabera, akzioa aldatzen da. Batzuetan abiadura asko murrizten dute, eta bestetan ez da hain eraginkorra. Hau kontuan eduki behar da errebelatzaileak osatzerako orduan. Adibidez, potasio bromuroak ez dauka ia eraginik dimetil karbonatozko errebelatzailean, baina sodio hidroxidozko errebelatzailean oso eraginkorra da. Beraz potasio bromuroaren eraginkortasuna errebelatzailearen menpe dago. Kontuan hartu behar da gehiegizko potasio bromuroak kontrastearen murrizpen bat eragiten duela.
Akzio abiadura murrizten duten askotariko agenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Potasio ioduroa potasio bromuroaren funtzio berberak ditu, baina askoz indartsiagoa da. Beraz potasio iodurozko kantitate oso txikiekin lan egin behar da. Gehiegizko kantitateak erabiltzen badira, zilar ioduroa sortuko da material sentikorrean eta honen disolbagarritasuna ez da oso handia. Honen ondorioz, akzio abiadura asko murrizten da. Hoberena da potasio ioduroa ez erabiltzea.
Konposatu organiko batzuk, benzotriazol adibidez, antibelo agente bezala jokatzen du akzo abiaduran eragin gabe. Konposatu hauek kantitate oso txikietan erabiltzen dira. Gomendagarria da konposatu hauek erabiltzea, edozein beloren agerpena erazten duelako.
Errebelatzaileari gehitzen zaizkion adizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatze bainuko konposiziorako ur gogorra erabiltzen denean, normalean arre itxura lortzen du. Hau gertatzen da karbonato baseak eta sulfitoak gatz kaltzikoen gainean duten eraginarengatik. Gatz kaltzikoaren kantitatea gehiegizkoa bada, geruza sentikorrean kaltzio karbonatozko eta sulfitozko hauspeakinak sortuko dira. Kaltzio karbonatozko hauspeakina ekiditzeko, beste konposatu batzuk gehitzen zaizkio errebelatzaileari. Erabiltzen den konposatuetariko bat sodio hexametafosfatoa da eta proporzio txikietan erabiltzen da.
Agente errebelatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sustatzia edo agente errebelatzaileak erreduktoreak dira, baina agente erreduktore guztiek ezin dute agente errebelatzaile bezala jokatu. Agente errebelatzaile bezala jokatzeko, agente erreduktorea bakarrik argazki kameraren menpe egon den zilar bromuroa erreduzitu behar du. Zorionez, propietate hau daukaten konposatu asko aurkitu ditzakegu. Kimikoki ikusita, agente erreduktoreak zenbait baldintza bete behar dituzte agente errebelatzaile bezala jokatzeko. Konposatu organiko aromatikoak bi hidroxido (OH) talde, bi amino (NH2) edo hidroxido talde bat eta amino talde bat. Orto eta para konposatuek akzio errebelatzailea daukate, baina meta konposatuek, berriz, ez. Amino taldeetako hidrogeno atomoak, alkilo taldeen bitartez ordezkatu daiteke, baina hidroxidoekin ezin da egin disoluzioaren ahalmen errebelatzailea sustsituko baitzuen.
Agente errebelatzaileen propietateak azaldu ondoren, beste faktore batzuk kontuan hartu behar ditugu:
- Disolbagarritasuna.
- Beloa sortu dezakeen edo gelatinaren dekolorazioa eragin dezakeen.
- Tenperatura aldaketen aurrean edukitako erreakzioa.
- Bromuroaren adizioan edukitako erreakzioa.
- Karbonato eta hidroxidoen aurrean edukitako portaera.
- Kontserbazio propietateak.
- Granulazioan edukitako eragina.
Agente errebelatzaile batzuk:
Hidrokinona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur hotzean ondo disolbatzen da eta ur beroan askoz hobeto. Akzio garbiko errebelatzaile bat da.
Tenperatura baxuak asko eragiten diote eta bere akzio abiadura asko moteltzen da. Karbonato baseekin errebelatzaile mantelak sortzen dituzte, baino kontraste honarekin. Hidroxidoekin, berriz, akzio azkarreko errebelatzaile bat lortzen da eta kontraste altuekin. Horregatik, gehien erabiltzen den errebelatzailea da. Tenperaturak ez dio asko eragiten eta tenperatura baxuetan erabili daiteke. Normalean ez da konposatu hau bakarrik erabiltzen, beste batzuekin nahasten da errebelatzaile hobeagoak lortu ahal izateko.
Pirogalol
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretan disolbagarria, erraz oxidatzen dena eta bere produktu oxidatuak gelatina eta pelikula belzten du. Aspaldin, maiz erabilitako errebelatzailea izan zen, baina gaur egun emaitz berdinak lortu daitezke gaur egungo errebelatzaileekin.
Glizina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da oso disolbagarria uretan, baina disoluzio basikoetan disolbagarriak dira. Oso motel oxidatzen dira eta negatibo garbiak lortu daitezke. Ale fineko errebelatzaileetan erabili baino lehen, azgaki orrien errebelatzaileetan erabiltzen zen; gaur egun beste errebelatzaileekin nahasten da erabilera berdinerako.
Glizina oso sentikorra da bromuroaren aurrean eta tenperatura baxuenen aurrean; karbonato basikoekin errebelatzailearen abiadura akzioa moteldu egiten da eta kontserbazio propietateak hobetzen dira.
Disoluzioen prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Produktu kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Produktu kimikoak ez dira poltsetan edo paperean gordeko, modu honetan gure produktuak atmosferarekin kontaktuan daude eta hau nahiko hezea da eta hondatu daitezke. Erabili baino lehen segurtasun arauak eta gordetzeko gomendioak irakurri behar dira.
Disoluzioaren ordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso garrantzitsua da formulan agertzen den ordena jarraitzea disoluzio prestatzeko garaian.
Normalean, komeni da lehenengo sulfitoa disolbatzea beste agente errebelatzaileak erraz oxidatzen direlako kontserbadore hau gabe. Metola salbuespen bat da, hau bakarrik disolbagarria da sulfitoa duten disoluzioetan. Beraz metolaz osatuta dauden errebelatzaileak, sulfitoa baino lehen metola disolbatu behar da. Honek ez du eraginik errebelatzailearen kontserbazioan, metola ez delako erraz oxidatzen. Hau ere egin daiteke, metola disolbatu baino lehen sulfito kantitate oso txikia uran disolbatuz, jarritako sulfito kantitatea ez da kontuan hartuko, jarritako sulfito kantitatea oso txikia delako eta ez duelako eraginik izango sulfito eta alkali orekan, disoluzio amaituta dagoenean.
Jarraitzen den arau bat errebelatzaileen prestakuntzan, produktu guztia ondo disolbatua dagoela ziurtatzea da beste produktua bota baino lehen.
Tenperatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean produktu kimiko gehienak ur beroan hobeto disolbatzen dira ur hotzean baino. Kontuan eduki behar da tenperatura oso altuetan oxidazio joera handitzen da eta errebelatzailearen kontserbaziorako propietateak galtzen dira.
Ur beroa erabiltzen dugunean errebelatzailea prestatzeko, ez da beharrezko formulak adierazten duen ur kantitate guztia botatzea, gomendatzen da formulak esaten duen kantitatearen bi heren botatzea eta disoluzioa amaitutakoan ur hotza botatzea hasieran adierazitako kantitatera iritsi arte. Oraingo formula askotan formula horrela adierazten da.
Disoluzioaren tenperatura ez da 50 °C baino gehiagokoa izan behar, bakarrik instrukziotan tenperatura altuago bat eskatzen baldin badu.
Disoluzioa amaituta dagoenean hozten utzi behar da laborategiko tenperaturara iritsi arte, 18 °C gutxi gorabehera. Garrantzitsua da disoluzioak 18 °C-tan mantentzea, leku hotzetan gordeta egon baldin badira gerta daiteke substantzia batzuen kristalizazioa.
Maneiua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disoluzioak ez dira inoiz prestatuko erabili behar ditugun tanke, kubeta edo edozein ontzietan, beste ontzi ezberdin batzuetan prestatuko ditugu. Disoluzioak prestatzeko erabili behar dugun materiala beirazkoa edo portzenalazkoa izango da eta ez dugu inoiz ere material metalikoa (aluminio, burdina, kobre etab.) erabiliko.
Disoluzioa ondo nahasteko eta ondo homogeneizatua egoteko disoluzioa astinduko dugu. Nahasteko hoberena mugimendu zirkularrak dira horretarako bolumen txikiko disoluzioetan beirazko hagatxo bat erabiliko dugu eta bolumen handiko disoluzioetan egurrezko makil bat erabilik dugu. Ez dugu hagatxo edo makil berdina erabiliko errebelatzaile bainuentzako eta finkatzailearentzako, ezberdinak erabiliko ditugu.
Ur arrunta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formula batek espresuki ur destilatua erabili behar dela esaten ez badu ur arrunta erabili daiteke disoluzio fotografiko gehienetarako, beraz ere errebelatzaileak prestatzeko ur arrunta erabili dezakegu.
Ura oso gogorra baldin bada agente kelanteak erabili ditzazkegu karea hauspeatu ez dadin. Hau egitea posible ez denean disoluzioa geldirik utziko dugu eta gero ur garbia lortuko dugu dekantazioz. Azken sistema hau nahikoa izaten da errebelatzaile gehienentzat.
Disoluzio aseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disoluzio ase bat tenperatura jakin batean, normalean giro tenperatura, solutu kantitate handiena dutenak. Egoera horretan disolbatutako substantziaren eta disolbatu gabeko solidoaren arteko oreka dinamikoa agertzen da.
Disoluzio ase bat prestatzea oso erreza da, ura edo beste disolbatzaile bati disolbatu nahi den substantzia (solutua) botatzen joango gara nahasten ari garen bitartean, behealdean hauspeakina sortzen hasten denean bukatutzat joko dugu, momentu honetan gure disoluzioa ase dago eta ez da solutu gehiago disolbatuko. Gero hozten utziko dugu giro tenperaturara iritsi arte, honela disolbatuta dagoen substantziaren zati bat kristalizatuko da eta dekantazioz edo iragazketaz bananduko dugu.
Disoluzio bat asetzeko behar den solutu kantitatea tenperaturaren menpe dago baino argazkilaritzan bakarrik giro tenperaturan asetutako disoluzioak erabiliko ditugu.
Disoluzio diluituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disoluzio kontzentratu bati ura botako diogu nahi dugun kontzentraziora iritsi arte eta horrela gure disoluzioa diluituko dugu.
PH-aren determinazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu askotan oso garrantzitsua da disoluzioaren pH-a nahi dugun bezala egotea, horretarako pH adierazleak edo pH papera erabili daiteke.
Laborategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategiak espazioa handia, ahalik eta ilunen, aireztapen ona, higiene baldintza onak izan behar ditu. Material fotografikoa oso sentikorra da gizakia bezala higiene baldintza txarretara, aireztapen txarrera eta hezetasunera.
Laborategiaren iluntzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategiko iluntasuna oso garrantzitsua izaten da, horretarako leihoak estaliko ditugu baina leihoa irekitzen utzi dezan, arazoren bat izan ezkero leihoa ireki ahal izateko.
Paretak eta lurzorua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paretak bakarrik islatu dezake berak jasotzen duen argia, hau da, jasotzen duen argia material fotografikoen segurtasun argia baldin bada paretak segurtasun argia islatuko du.
Paretentzat gomendatzen den kolorea gris argia edo hori argi purua da. Sabaiarentzako zuria gomendatzen da eta pareten beheko zatia iragaitza izan behar da erraz garbitu ahal izateko. Disoluzioekin lan egiten dugun tokia edo errebelazioa egiten den lekuko pareta zipriztinetatik babestuta egon behar da.
Lurzorua paper ezkoztatuz forratua egon behar da, likidoak erortzen baldin badira benetako lurzorura ez iristeko.
Laborategiaren argiztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argiztapen egokia eta materialekin bateragarria izatea oso garrantzitsua da, horretarako iragazki egokia aukeratu behar da segurtasun argiarentzako eta hau diseinu egokiko linterna batean jarriko da.
Sodiozko segurtasun lanpara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodiozko segurtasun lanparak positibatu laborategi handietarako prestatuak daude. Lanpara hauek argiztapen orokor maximoa ematen dute, material sentikor monokromoentzako beharrezko segurtasunarekin. Argiztapenaren intentsitatea handitzeak erosotasuna ematen du lan egiteko orduan eta elektrikoki ez du gastu handirik suposatzen.
Lanpara lan egiten dugun lekutik gutxienez 3 metrotara egon behar da. Lanpara hau leku txikietarako erabili behar denean oso garrantzitsua da dentsitate neutroko iragazkia edukitzea.
Aireztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategia ondo aireztatua egon behar da, honetarako erabiliko de prozedura laborategiaren tamainaren eta egingo den lanaren araberakoa izango da.
Lan asko egiten den laborategietan beharrezkoa da aire berria ematen eta aire kutsatua ateratzen duten instalazioak.
Laborategi txikietan nahiko ondo aireztatua baldin badago bakarrik irekigune bat zoroaren eta sabaiaren mailara jarriko da.
Lantokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategian egiten den lan gehiena likidoen manipulazioa da horregatik maila arrunt bat ez du balio, beharrezkoa da leku handi bat tankeak eta bainu ezberdinentzako kubetak sartzeko.
Errebelatzaileen formulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzaile formula asko daude, talderik handiena metol-hidrokinona da, hauek ia guztirako balio dute. Gero beste talde bat dago metol-hidrokinona berezia, hauek balio dute tankeekin egiten den errebelaziorako, pikor fineko, kontraste altuko, azkarra, tropikala, eta beste errebelazio berezietarako.
Gau egungo errebelatze formula gehienak erabiltzen dute metola eta hidrokinona eta kasu batzuetan ordezkatuak izaten dira hidrokinona-fenidola konbinazio batengatik.
Garrantzitsua da zenbait gauza kontuan hartzea:
· Agente errebelatzailea, bere izaera, kontzentrazioa eta bat baino gehiago erabiltzen direnean beraien artean sor daitezken erreakzioak.
· Alkalia, bere izaera eta kontzentrazioa.
· Kontserbatzailea.
· Retardadorea, bere aukera eta kantitatea.
· Osagai guztien kontzentrazio totala.
Errebelatzaile helburu orokorretarako
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde honetan dauden errebelatzaileen formulak gehien bat metolez eta hidrokinonaz osatuta daude. Metolak funtzionamendu suabe eta azkarra dauka. Hidrokinona kontraste eta funtzionamendu motela dauka. Bi substantzia hauek proportzio eta kontzentrazio ezberdinetan nahastuz edozein helburutarako formulak lor ditzakegu. Errebelatzailearen beste substantziak , gehien bat bere alkali edukia, formulara doitu behar da. Hiru errebelatzaile mota daude helburu orokorrentzako: leunak, normalak eta kontrastekoak.
Kontraste handiko errebelatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontraste handiko errebelatzaileak gehien bat industria fotografikoan eta kazetaritzan erabiltzen dira. Ere erabiltzen dira argazki-pelikulen errebelazioa X-izpietarako eta airezko argazkilaritzan. Segun zer funtziorako nahi dugu, errebelatzaileak ezaugarri berezi batzuk izango ditu. Erreprodukzio lanetan kontraste handikoa behar da, berriz lan komertzial eta industrialetarako kontrasteko errebelatzaileak behar dira baina gainera tonalitate erdikoen erreprodukzio on bat eman behar dute.
Azken kasu honetan, karbono sodiko kontzentrazio handia duten errebelatzaileak beharrezko kontrastea ematen dute. Errebelatzailearen kontzentrazio totala ere altua izan behar da, horretarako hidrokinona kontzentrazioa metolarena baino askoz altuagoa izan behar da.
Kontraste maximoa behar denean, formulak sodio hidroxidoz osatuta egon behar da. Alkali honen erabilera zenbait arazo sor ditzake kontserbazio orduan.
Hidroxidoen erabilera ez da oso erosoa bere propietate kaustikoengatik, horregatik askotan nahiago da paraformaldehidoak erabiltzea, hauek sulfito edo bisulfitoekin elkartzean hidroxidoak sortzen ditu. Errebelatzaile hauetarako erabiltzen den agente errebelatzailea hidrokinona da.
Formaldehidoen gehikuntza errebelatzailean alkali kaustikoa sortzea eragiten du, konposatu formalina bisulfitoak sortuz. Hauek sulfito kontzentrazioa baxuan eta konstantean mantentzen dute. Errebelatzailearen kontserbazio ezaugarriak ez dira kaltetzen, baina hidrokinona erraz oxidatzen da kinonara. Azken hau azeleratzaile bezala jokatzen du, zilar aleak zilar haluroetara errebelatzea.
Beste agente errebelatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agente errebelatzaile erabilienak metola eta hidrokinona dira. Baina funtzio espezifikoetarako beste agente errebelatzaile daude: Klorkinola, hidrokinonaren antzeko ezaugarriak ditu baino eragin azkarragokoa da; metol-klorokinona, metol-hidroquinonaren antzeko propietateak ditu; Pirokatekina, hidrokinonaren antzeko propietateak baina erabilera berezietarako erabiltzen da; Pirogalola, gradazio delikatuko negatiboak ematen ditu, piragola oso erraz oxidatzen da disoluzio alkalinotan eta beraz bere kontserbazioa ez da erraza; Glizina, errebelatzaile garbia eta motela da; Para-aminofenol klorhidratoa, errebelatzaile azkarra eta tenperaturak ez du eragin handia; Amidola, errebelazio azkarra eta alkalietatik aske.
Tankeetarako errebelatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazki-pelikulak kantitate handiak errebelatzeko erabiltzen diren tankeetarako errebelatzaileak zenbait baldintza bete behar ditu, adibidez metol eta hidrokinona ondo graduatua egon behar da eta alkali kantitatea ere. Errebelatzaile hauek denbora asko pasatzen dute erabiliak izaten eta horregatik oso garrantzitsua da kontserbazio propietate onak izatea eta erraz ez agortzea. Sulfito sodikoa kantitate handietan egon behar da.
Ale meheko errebelatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun ale meheko errebelatzaileak garrantzi handia dute negatiboen errebelatzean. Garai batean oso garrantzitsua kontsideratzen zen zilar aleen tamaina txikitzea ale meheko errebelatzaileekin, baina orain garrantzia galtzen joan da.Honek ez du esan nahi garrantzitsuak ez direnik, errebelatzaile hauek negatibo baten produkzio egokirako erabiltzen dira.
Ale meheko emultsioak errebelatzaile egoki bat behar dute eta zenbait gauza kontuan eduki behar dira:
1. Errebelatzaileak gamma egokia eman behar du eta ez du kontraste handiak sortzeko joera eduki behar.
2. Errebelatzaileak emultsioko jatorrizko alea kontserbatu behar du eta ez du ale mokorrak sortzeko joera izan behar.
3. Gainera pikortatzea hobetzeko gai baldin bada beste faktore garrantzitsuak hondatu gabe laguntza handikoa izan daiteke.
Ezaugarri hauek kontuan edukiz errebelatzaile egokiena emultsio hauentzako ale meheko errebelatzailea da. Errebelatzaile honek kontraste baxua ematen du sentikortasuna galdu gabe eta ale mokorrak sortu gabe. Hiru errebelatzaile mota daude ale fineko materialentzako:
1. Ale fin ertaineko errebelatzaileak
2. Ale oso fineko errebelatzailea
3. Definizio altuko errebelatzaileak
Ale meheko errebelazioan eragin handia duten faktoreak oso ikertuak izan dira zientzian eta hauek dira iritsitako zenbait ondorioak:
1. Ale meheko errebelatzaileak bete behar duen lehenengo baldintza emultsioko zilar haluroa disolbatzeko gai izan behar da. Edozein errebelatzailean sodio sulfito kantitatea 100g gatz anhidrido ur litroraino handitzen bada, errebelatzaileak zilar haluroa disolbatzeko gaitasuna lortzen du. Propietate hau areagotzeko beste zilar haluro disolbatzaileak daude, amoniako kloruroa, hiposulfitoa eta sulfozianuroa adibidez. Errebelatzaile nahiko ona para-fenilendianamina da, errebelatzaile hau ez du bakarrik sustantzia errebelatzaile bezala jokatzen, ere zilar haluroaren disolbatzaile bezala jokatzen du. Baina errebelatzaile honek alde txar batzuk ditu: pozoitsua da, tindatze propietate intentsuak ditu eta hatzak eta material fotografikoa zikintzen du. Horretarako para-fenilendianamina beste agente errebelatzaile batzuekin nahastuz propietateak hobetzea lortu da.
2. Bigarren baldintza, errebelatze energia baxua izatea da, horrela bere akzio motelak kontraste eta dentsitate ertaineko negatiboa emateko. Argazki-pelikula bat guztiz errebelatua baldin badago, ikusgai egon diren zilar aleak zilar metalikoan bihurtu dira. Berriz argazki-pelikula bakarrik errebelazio partzial bat jasaten badu, ale gehienak partzialki errebelatuta daude eta zilar metaliko partikula txikiagoak ematen ditu. Errebelatze energi baxua izateko, errebelatzailearen alkali kantitatea murriztu behar da. Horretarako zenbait errebelatzaileak sodio karbonatoa kantitate oso txikian dute edo alkalia ordezkatzen da borax edo Kodalk-agatik. Honek egiten du errebelatzailearen pH-a jaistea baina pH erregulatzaileak erabiliz pH-a ondo mantendu dezakegu.
Errebelatzaile kromogenoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebelatzaile hauek egiten dutena da materialak oxidatzean koloreak askatzen dituzte.
Beste errebelatzaile mota asko daude baina orain aipatutakoak garrantzitsuenetakoak dira.
Finkadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nola egiten da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaka edo pelikula bat errebelatzen dugunean, emultsioa duen zilar bromuroaren %25a soilik erabiltzen da irudi negatiboa sortzeko. Geratzen dena, alteraziorik jasan ez duenik finkadura bainuan eliminatu behar da, lortuko dugun negatiboa garbi egoteko.
Finkadura burutzeko erabiltzen den substantzia, hiposulfitoa da. Kimikarientzat hiposulfitoa tiosulfato sodikoa da.
Finkadura prozesua ez da hain erraza, hainbat erreakzio burutzen dute zilar bromuroaren eta tiosulfatoaren artean. Lehenengo erreakzioa, zilar haluroa eta hiposulfitoa konposatu disolbaezin bat sortzen du, eta gainera, ez-egonkorra. Lehenengo erreakzio honetan prozesua gelditu egiten bada, negatiboa ez da iraunkorra izango. Erdiko erreakzioa, hiposulfito batekin erreakzionatzen du, zilar tiosulfato sodikoa sortu arte eta oso konposatu disolbagarria denez, erraz eliminatu daiteke bainu batekin.
Finkaduraren erritmoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C.E:K Mees-en arabera faktore hauez baldintzatuta dago finkaduraren erritmoa:
1.Emultsioaren izaera.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkaduraren denbora emultsioan dagoen zilar haluroaren kantitaren menpe dago.
2. Tiosulfato kontzentrazioa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkadura denbora txikitu egiten da tiosulfato kontzentrazio aldaketarekin.
3. Tiosulfato konposatuaren izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]tiosulfato amonikoa konposatu sodikoa baino %50 azkarragoa da.
4. Tenperatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenperaturaren igoera, prozesua azkartu egiten du. Efektua gehiago nabaritzen da hiposulfito kontzentrazio baxuetan. Lan egiteko tenperatura egokiena 18 °C-tik 24 °C-ko tartean dago. Tenperatura horretatik behera finkadura prozesua oso motela izan daiteke.
5. Irabiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irabiaketa finkadura erritmoa intentsifikatzen du, emultsioari soluzioa freskoa emanez eta emultsioaren gainazalean gelditzen diren produktuak ezabatuz.
6. Agortzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkadura bainua erabiltzen den bitartean, bere konposizioan hainbat aldaketa edo alterazio gertatzen dira, erreakzio produktuak pilatuz eta soluzioa geroz eta diluituagoa egiten da , pelikula ur bolumen kantitate ugaria eramaten duen heinean.
Finkatzailearen iraupena eta ahalmena.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkatzaile disoluzio guztiak hainbat kontserbazio propietate dituzte. Tanke ireki batean hilabete batean zehar gorde daitezke, ondo estalita dagoen flasko batean hiru hilabete iraun ditzakete. Oso garrantzitsua da finkatzailearen agorpena kontuan edukitzea.
Agorpen maila determinatzeko oso prozedura sinpleak daude, adibidez, zilar entsegua edo azidotasun entsegua.
Finkadura bainua arrunta edo neutroa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkadura bainuak soilik hiposulfito eta ur disoluzioan erabiltzen dira negatiboen finkadurentzat soilik. Baina praktikan oso kasu arraroetan erabiltzen da. Ondorioz, oso garrantzitsua da, errebelatzailetik finkadura bainura ezer ez trasladatzea. Finkaduraren abiadura puntu bateraino soilik handitzen da, hiposulfito kantitatearen eta kontzentrazioaren arabera.
Finkadura bainu azidoak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota hauetako bainuak praktikan gehien erabiltzen direnak dira. Berehala neutralizatzen du errebelatzaileak askatu izan dezakeen edozein alkalia, eta honi esker, edozein arazo edo mantxa ekiditzen du. Finkadura bainuaren azidotasuna ez da lortzen soilik edozein azido mota gehituz, batzuk hiposulfitoa deskonposatuko luketeelako eta azufrea askatuko zuten. Hainbat azido organiko ahul erabili daitezke kasu honetan, adibidez, azido azetikoa. Baina soilik sulfito sodikoarekin, disoluzioan azido sulfurosoa eratzeko asmoarekin.
Hiposulfitoa uretan disolbatzerakoan tenperatura asko jaisten da. Oso garrantzitsua da hori jakitea, modu horretan ur beroa erabiltzeko baita ere prozesua azkartzeko. Baina hiposulfitoa disolbatuta dagoen momentuan garrantzi handia du disoluzioak giro tenperatura berreskuratzea, konposatu azidoa gehitu baino lehen.
Finkadura tenperatura baxuetan.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finkadura, errebelatua bezala askoz ere motelagoa da tenperatura baxuetan. Kasu honetan gomendagarria da aktibitate handiko bainua erabiltzea, hau da, disoluzio finkatzaileak tiosulfato amonikoarekin. Tiosulfato kontzentrazio optimoa tenperaturarekin aldatzen da, eta gehienetan hobe da tenperatura baxuetan disolbatzea. Tenperatura baxu horiek -6 °C-tik 4 °C-tara doan tartea da.
Finkadura azkarragoa lortu daiteke tiozianato disoluzioarekin, bainua 3 minututan argituko da eta tiosulfato amonikoaren disoluzio bat ordu bat baino gehiago behar izango luke.
Garbiketa eta lehorketa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negatibo baten finkaduraren ondoren, beti egongo da garbiketa bat. Garbiketa horretan finkadura bainuaren hondarra eta pelikulan gelditu diren beste gatz disolbagarri guztiak eramatea.
Negatiboaren ondorengo tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negatiboaren zuzenketa ondorengo tratamendu baten bidez ez da hain beharrezkoa gaur egun. Orain negatibo oso onak lor ditzakegu tratamenduen beharrik gabe, hauek bakarrik salbuespen batzuetan egin behar dira. Bi motatako tratamendu daude: Erredukziozkoa eta biziagotzea.
Erredukziozkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreduktore guztiak disoluzio oxidatzaileak dira: zilarra oxidatzen dute disolbagarria den gatzara edo hauek uretan disolbaezinak baldin badira Zilar gatzaren disolbatzailea dauka.
Erredukzioaren helburua negatiboaren dentsitatea murriztea da, izan daiteke gehiegizko edukitzea zuzentzeko edo errebelatze-gaina zuzentzako. Agente erreduktorea aukeratzeko garaian zuzendu nahi dugun akatsa kontuan eduki behar dugu. Erreduktore ezberdinak hiru modutara jokatu dezakete:
1. Erredukturoeak zilar metaketaren kantitate berdina ketzen du itzaletatik, tonalitatetik eta argi handietatik.
2. Erreduktoreak proportzionalki jokatzen du, hau da, zilar kantitate gutxi kentzen du zati ahuletatik, pixka bat gehiago tonalitate ertainetatik eta oraindik gehiago kentzen du dentsitate altuenenetatik.
3. Erreduktoreak erasotzen du zati dentso guztiei, tonalitate ertaineko eta dentsitate ahulekoei baino intentsitate gehiagorekin.
Negatiboaren zuzenketan erabili daitezken zenbait erreduktore motak: Sustraktiboak, erreduktore proportzionalak eta superproportzionalak.
Biziagotzea edo sendotze prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ahulak eta gardenak diren negatiboak, sobreexposizioarengatik, errebelatze motz batengatik edo beste arazoen ondorioz, biziagotze edo sendotze prozesu baten bidez zuzendu daiteke. Sendotzaile fisikoak, kimikoak eta optikoak existitzen dira. Sendotzaile kimikoan zilar irudiari zerbait gehitzen zaio; zilarra edo beste konposatu batzuk. Irudia zuritzen bada, hau da, zilar kloruroa bihurtzen dela ferrizianuro eta sodio klorurozko disoluzio baten bitartez, eta berriz errebelatzen bada zikintzen ez duen errebelatzaile baten bitartze, dentsitatearen handitzen bat lortu dezakegu. Sendotzaile optikoak, eta argiaren kolorean oinarrituta dago, eta ez intentsitatean. Adibidez, errebelatzaile koloratzaile bat erabiltzen badugu, pirogalol bezalako bat, irudi beltz arre bat lortzen da, irudi beltz neutro baino dentsitate positibo handiagorekin. Sendotzaile fisikoa izango da zilarrean mercurioa edo zilar metaliko bat gehitzen bada disoluzioan agente erreduktore beten laguntzarekin, zilar aleak nukleo neutro bezala jokatuz.
Sendotzean, beltz koloreko metal edo beste konposatu metaliko bat, irudi negatiboa sortzen duen zilarrera gehitzen da, dentsitate positiboa handituz.
Negatibo baten biziagotzea honen dentsitatea handitzean datza beste geruza beltz edo ilun baten bitartez. Gehitzen zaion dentsitatea negatibo ahulean dagoenarekin proportzionala da. Itzal handiak ez dira aldatzen, baina argia handiak, berriz, gehitutako intentsitatea xurgatzen du. Modu honetan, negatiboaren kontrastean handitu egiten da.
Hainbat biziagotze edo sendotzaile prozesu daude: merkuriozko sendotzailea, ioduro merkuriozko sendotzaileak, uraniozko sendotzailea, kromozko sendotzailea, kobre-zilar sendotzailea eta abar.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1906-, Jacobson, Kurt I.,. (1974). El revelado : la técnica del negativo. (5a. ed. argitaraldia) Ediciones Omega ISBN 8428203628. PMC 31305319..