Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nederlandera

Nederlanderaren hedadura urdinez Herbeheretan (goian) eta Belgikan (behean).
Nederlanderaren hedadura munduan zehar.

Nederlandera Herbeheretan eta Belgikako zati batean hitz egiten den hizkuntza da. Herbehereetako koloniak izan ziren herrialdeetan ere hitz egiten da, adibidez Indonesian, Hegoafrikan, Surinamen eta Erdi Amerikako hainbat uhartetan. Guztira 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.

Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo suediera bezala.

Neerlanderak hainbat dialekto ditu:

  • Herbehereetako eskualde bakoitzak bere dialektoa du: "holandera", "brabantera", "groningenera", "limburgera"...
  • Belgikako Flandria eskualdean egiten denari "flandriera" esaten zaio.
  • Hegoafrikan egiten den neerlanderari "afrikaans" esaten zaio.

Entzun nahi neerlandera pixka bat?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldameneko taulatxoan klik eginez entzun dezakezu neerlanderazko hitzaldi txiki bat:

      Entzun!

   Ba al dakizu   
Hizkuntzari ez zaio holandera deitu behar. Holanda Herbehereetako probintzia bat bakarrik da eta gainerako hiztunek burla gisa hartu dezakete.