Edukira joan

Txakur txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txakur txiki izenaz ezagutzen da Hego Euskal Herrian 1870eko espainiar pezeta[1] baten bost zentimoko txanpona. Aurrealdean herri xehearen begietan txakur itxura zuen lehoi baten irudia dauka, eta eta hortik etorri zitzaizkion "perra chica" deitura gaztelaniaz eta "txakur txiki" euskaraz. Antzeko arrazoiak zirela eta, sasoi hartako hamar zentimoko txanponari "txakur handi" deitzen zitzaion hizkera arruntean.

Txanpon hau 1870ean jaulki zen, 1868ko urriaren 19an pezeta onartu eta gero. Garrantzi handia izan zuen Espainiako ekonomian, 1941eko urriaren 29an indargabetu zen arte. Nahiz eta itxuraz desberdina izan, herriak izen berdina ematen jarraitu zion.

Txakur txikia atzetik eta aurretik.

Kobrez egina zegoen, eta bost gramoko pisua zeukan.

Atzealdean, Pirinio mendien irudiaren gainean eserita, Hispania pertsonai alegorikoaren irudia agertzen zen. Goialdean "CINCO GRAMOS" testua zegoen, eta azpian jaulkitze urtea.

Aurrealdean, lehoi baten irudia agertzen zen, Espainiako ezkutuaren ondoan, eta "DOSCIENTAS PIEZAS EN KILOG." testua bere goialdean eta "CINCO CENTIMOS" behekoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pezetaren historia - FNMT» www.fnmt.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]