Kooltur ekintza
Kooltur ekintza | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2010 |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen parte da | Arrasateko Gaztetxea |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Koordenatuak | 43°04′02″N 2°29′15″W / 43.06718823°N 2.48756955°W |
Kooltur ekintza 2010ean Arrasaten (Gipuzkoa) sorturiko kolektibo kulturala da. Ostegunero, urritik maiatzera bitartean, kontzertua antolatzen du Arrasateko gaztetxean.[1] Musika talde bakarra antolatzea eta kontzertua 22:00etan puntual hastea dira ekimenaren marka bereizgarriak.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrasateko gaztetxeak kontzertuak eta bestelako emanaldiak egiteko primerako baldintzak betetzen zituen, bat ezik: soinu ekiporik ez zegoela. Hain zuzen ere, Gaztetxeak agertoki handia du, 500 lagun sartzen dira, akustika eta ikusmen-puntu ona du, aldagelak, dutxak, sukaldea, lo egiteko lekua…[3]
Soinu ekipamenduaren arazoari erantzuna emateko, herri bertako soinu enpresa batekin jarri ziren harremanetan, eta hango arduradunek materiala zorpean eman zieten. 2010ean horrela abiatu zuten ekimena, barrako diruarekin soinu-ekipoa gutxinaka ordaintzeko hitzarmenarekin. Hiru urtetan ekipoa ordainduta zegoen, eta argietan inbertsioa egitea erabaki zuten.[1]
Kooltur ostegunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekimenaren izarra urritik-maiatzera, ostegunero, gaueko 22:00etan antolatzen diren kontzertuak dira. 2010etik aurrera, urtero 40 bat talderen emanaldiak antolatu dituzte. Euskal Herriko taldeak dira ohikoenak, besteak beste bertan izan dira: Naiz Roxa, Zea Mays, Atom Rhumba, Lisabö, Gari, Esne Beltza, Anari, Willis Drummond, Anestesia, Kerobia, Belako, Berri Txarrak, -Gailu, Capsula, Mikel Urdangarin, Zetak, Vulk, Sua, Orbel, Odei…
Atzerrikoak ere gero eta gehiago izaten dira: Japoniako Who The Bitch, Eskandinabiako Krissy Matthews, AEBetako The Hangmen, Madrileko Bones of Minerva, Eddi Circa…
Musikaz gain, antzerkia, umorezko bakarrizketak eta bertsoak ere antolatu izan dituzte.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ekinaren ekinez, kultur eskaintza iraunkorra Arrasaten» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
- ↑ KOOLTUR EKINTZA | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
- ↑ KOLAX senegal, kultura hil da, kit, kooltur | Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).