Edukira joan

Griselda Pascual i Xufré

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Griselda Pascual i Xufré

Bizitza
JaiotzaBartzelona1926ko otsailaren 11
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2001eko ekainaren 8a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta Batxilerreko katedraduna
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Institut Poeta Maragall

Griselda Pascual y Xufré (Bartzelona, 1926ko otsailaren 11a - 2001eko ekainaren 8a)[1][2] ikerketa matematikoari eta irakaskuntzari lotutako zientzialari katalana izan zen. Bere oinarrizko ikerketa lerroa zenbaki algebraikoen teoria izan zen.[3][4]

Tradizio artistiko zabaleko eta kezka sozialak zituen familia batean jaio zen. Kultura eta lanbide arloan emakumeen hezkuntza eta garapena baloratzen zituen familia horrek. Aitak, garai hartan margolari ezaguna zen Julio Pascualek, eta izebek, biak eskolako maistrak, Griseldaren garapen intelektual eta kulturalaren alde egin zuten. Griseldak Emakumeen Kultur Erakundean jaso zuen lehen prestakuntza.[2]

Lehenik eta behin, irakasle ikasketak egin zituen, eta, ondorioz, matematikako ikasketak hasi zituenerako, maistra titulua zuen. 1947ko urtarrilean Zientzia Zehatzetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta urte horretan bertan unibertsitate bereko irakasle laguntzaile izendatu zuten. Horren ondorioz, Zientzia Fakultateko lehen irakasle emakumea izan zen.[1][2]

1950ean, Tortosako (Tarragona) Irakaskuntza Ertainetako Institutuko katedradun izendatu zuten, eta, geroago, Bartzelonako Maragall Institutuko irakasle, 1965 eta 1968 artean zuzendaritza-karguak bete zituelarik. Institutuko katedradun izan zen 1950 eta 1985 artean.[2]

Matematikaren Didaktikan espezializatu zen. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) beka eman zion. Von Humbold beka bat ere lortu zuen, Geometria diferentziala ikasteko Friburgon (Alemania) 1958 eta 1959 artean. Bartzelonara itzultzean, bigarren hezkuntzako erreforman parte hartu zuen, Matematika Modernoa deiturikoa sartuz.[2]

Griseldak Alemanian Alexander von Humboldt bekarekin Geometria Diferentziala ikasteko

Griselda Pascual Zientzia Zehatzetan doktoratu zen 1975ean, eta Bartzelonako Unibertsitateko Aljebrako irakasle titularra izan zen 1985etik.[5] 1991n Bartzelonako Unibertsitateko Matematika Fakultatean erretiroa hartu zuen lehen emakume irakaslea izan zen, eta bere azken ikasgaia Leopold Kroneckerren obrari buruzkoa izan zen.[1][2]

Griselda matematikaren irakaskuntza hobetzeko hainbat ekintzatan parte hartzeaz arduratu zen bere karreran zehar. Matematikaren didaktika eta irakaskuntza ertaineko ikasketa-planak erreformatzeko mugimenduetan aktiboki parte hartu zuen. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat Kanguro probak egiten aktiboki parte hartu zuen.[5]

Matematika-mintegi eta -kongresu ugaritan parte hartu zuen, estatukoak zein nazioartekoak. Unibertsitateko matematika-liburuen hainbat itzulpen egin zituen, eta horien artean aipatzekoa da Carl Friedrich Gauss-en Disquisitiones arithmeticae lanaren katalanezko itzulpena. Lan horren jatorrizko testua, latinez, 1801ean argitaratu zen. Liburutegi pertsonala -liburuak, artikuluak eta dokumentuak- Bartzelonako Unibertsitate Zentraleko Matematika Liburutegiari utzi dio familiak.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Professores de la Facultat de Matemàtiques i Informàtica de la UB | Centre de Recursos per a l'Aprenentatge i la Investigació - CRAI UB» crai.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Pascual Xufré, Griselda « Galeria Biogràfica de la Ciència i la Tècnica Catalanes» Galeria Biogràfica de la Ciència i la Tècnica Catalanes (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. «Griselda Pascual i Xufré | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. «Griselda Pascual Xufré | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-02-11). «Griselda Pascual y Xufré, matemática» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]