Edukira joan

Fingolfin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fingolfin
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaNolofinwë eta Aracáno
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaFinwë
AmaIndis
Ezkontidea(k)Anairë (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
FamiliaHouse of Finwë (en) Itzuli
Bestelakoak
EtsaiakMelkor

Fingolfin Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Silmarillion eleberrian agertzen da. Fingolfin Noldor leinuko elfo bat zen, Finwë erregearen eta honen emazte Indisen semea, baita Findis, Lalwen eta Finarfinen anaia eta Fëanorren anaiordea ere. Fëanorren ondoren,Noldorren bigarren errege gorena bihurtu zen Beleriandeko erbestean.

Bere izena, quenyazko Nolofinwë izenaren sindarinerako itzulpen bat da, eta izen honek "Finwë Jakintsua" esan nahi du. Bere jatorrizko izena Arakáno izango zen Tolkienen arabera, quenyaz "Erregearen Komandantea" esan nahi duena.

Fëanorrek bere anaiordea den Fingolfin mehatxatzen du.

Fingolfin, Finwëren semeen artean indartsuena, ausartena eta irmoena zen, eta Fëanor bezala, Noldorrek Amanen gehien ohoratu zuten Eldarretako bat izan zen. Melkorren azpijokoek Fëanor eta Fingolfin elkarrengandik urruntzea eta ondoren elkarren arteko borroka eragin zuten, jarraian Fëanor Tirionetik erbesteratzea eraginez.

Baina Valinorreko loratze jaian Fëanorrekin bakeak egin zituen, hartzen zuen edozein bidetik berarekin batera joango zela zin eginez. Zin egite honen ondorioz, Fëanorrekin batera joan zen Erdialdeko Lurraldera ihesi, bere gudarosteek Alqualondëko Sarraskian parte hartu zuten, baina Aramanen bertan behera utziak izan ziren, Fëanorren gudalosteek Teleriei lapurtutako itsasontziak hartu eta Ekialdera abiatu zirenean. Honela, Fingolfin, bere seme-alabak eta Finarfinen seme-alabak oinez abiatu ziren Erdialdeko Lurraldera, Helcaraxë deritzona zeharkatuz, "Izotz kraskagarriaren lurraldea". Bidaia zail honetan Noldorretako asko hil egin ziren, horien artean Elenwë, Fingolfinen seme Turgonen emaztea.

Erdialdeko Lurraldean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fingolfin eta oso murriztuak geratu ziren bere gudarosteak azkenean Erdialdeko Lurraldera iritsi ziren, eta Mithrimera iritsi zirenean eguzkia lehen aldiz altxatu zen mendebaldetik, Melkorren zerbitzariek Angbandera ihes egin zuten, bidea libre utziz eta Fingolfinek lasai jarraitu ahal izan zuen, honela Angbandeko ateetara iritsiz, baina Melkorren lurrek zuten botere handiaz ohartuta, berriz Mithrimera itzuli zen, bertan ezarriz.

Noldorrak orain banatuta zeuden Fëanorren traizioaren ondorioz, baina kontu hau Fingonek Maedhros erreskatatu zuenean amaitu zen. Fëanor hil ondoren, Maedhrosek Noldorren errege izateari uko egin eta Fingolfini utzi zion, Finwëren semeen artean nagusiena izateagatik.

Fingolfinek eta Fëanorren semeek propio bezala hartu zituzten Beleriandeko lur askeak, eta beti mantendu zuten Melkorren lurren zaintza, nork noldor printzeen indarra noraino iristen zen jakiteko alde ezberdinetatik eraso zuen. Baina Melkorren gudalosteak Dagor Aglareb edo Gudu Loriatsua izeneko guduan garaituak izan ziren.

Jada arriskuaren jabe ziren Noldorrek euren aliantza sendotu zuten eta Angbandeko setioa hasi zuten, 400 urte iraun zuena, horietan zehar Erdialdeko Lurraldeko gainontzeko herri askeen defendatzaileak eta Melkorren etsairik garrantzitsuenak izan zirelarik. Setioa Dagor Bragollach deritzon guduarekin amaitu zen, "Bapateko Garraren Gudua"rekin, non Angrod eta Aegnor hil ziren, Finarfinen semeak zirenak. Gainera, Fëanorren semeak euren lurretatik erbesteratuak izan ziren.

Fingolfinen kabalgata Angbandeko ateetaraino.

Fingolfin bakarrik joan zen Angbandeko ateetaraino eta Melkor borrokatzera desafiatu zuen, azkenik hilda amaituz (ez aurretik valarra zenbait aldiz zauritu gabe, horien artean aurpegia desitxuratuz eta oin bat moztuz, honen odol isuriak Fingolfin ito zuelarik, borrokan zegoen elforik boteretsuena zergatik zen frogatuz, ez bakarrik jainko bati aurre egin eta hau zauritzeko haina trebeziarekin, baizik eta baita beldurra sentiarazteko ere). Arranoen erregea zen Thorondorrek erregearen gorpua erreskatatu zuen.

Honela, bere seme Fingon Noldorren Errege Goren berri bihurtu zen. Baina Thorondorrek erregearen gorpua Gondolinera eraman zuen, non Turgonek Mendi Inguratzaileetan bereziki eraikitako mausoleo batean lurperatu zuen.

Fëanor ez bezala, bertan Amaierara arte geratu zena, eta Finrod Felagund ez bezala, utzi egin zituena, Mandosen Geletan Fingolfin Gaueko Harresietatik desagertuko da Iluvatar beraren egoitzaraino, Eära Dagor Dagorathean itzultzeko.

Dagor Dagorathean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaieran, Fingolfin erregea berriz agertuko da Azken Guduan, Eönwëren lagun bezala, non berriz Melkorren aurka borrokatuko duen, baina, hala ere, Turin Turanbar izango da azken kolpea emango diona bere ezpata Gurthangekin, Valarrak bere familiari egin zizkion gauza txar guztiengatik mendeku bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]